03-05-2026 Domingo, V semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Ekonomia

10.01.2026

Prest da Bizkaiko Eleizaren mantentzerako IV. kanpaina

Urtarrilaren 18an, domekaz, Bizkaiko parrokietan ekonomia-ardurakidetasuna sustatzeko eleizbarrutiko kanpainaren laugarren ekitaldiari hasiera emongo jako. Oraingoan, ekimena 17 parrokiatan garatuko da aldi berean eta jardunbide bigaz: 10 parrokiatan harpidetzak sustatuko dira eta 7 parrokiatan, domekako diru-batzea. Kanpaina hau maiatzera arte luzatuko da.

07.10.2025

“Ardurakidetasuna Eleizan autofinantzaketa lortzeko”

Egunotan ospatzen dihardue Bilbon Kudeaketa Aurreratuaen Europako 31. Astea, Euskalitek antolatuta. Urtero egiten dan ekitaldian, enpresa eta erakundeetan garatzen diharduen eta beste batzuentzat be interesgarri izan daitekezan kudeaketari buruzko gai barriak lantzen dira. 

16.09.2025

Bilboko eleizbarrutiak egoitza bakarra egiteko egitasmoari eutsi egiten deutso

Bilboko udalak Barrainkuan eleizbarrutiaren erakin barria jasotzeko obra-baimenaren luzapena ukatu ondoren, Jose Miguel Erdozain eleizbarrutiko gerenteak obraren gaur egungo egoeraren inguruko azalpenak eskeini ditu. Bere esanetan, sakabanatutako 12 zerbitzu batzeko "egitasmoak orain be lehentasuna dau" Bizkaiko Eleizarentzat eta gertatu dana "enpresa eraikitzailearen …

09.11.2024

Azaroak 10, Bizkaiko Eleizaren Eguna

Bihar, azaroak 10, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko da, hain zuzen be, Oroimenaren Egunean bertan. Bilboko Eleizbarrutiak hainbat lagungarri eta jarduera prestatu dau eleiz alkarteei zein gizarteari begira egun horreen inguruan. Joan dan urriaren 25ean, gotzainak politika, eleiz eta enpresa arloko 160 lagun inguru batu ebazan gosarian parte hartu eban, besteak beste, …

05.11.2024

Bilboko Eleizbarrutiak bere 'kontuen' barri emonez

Datorren domekaz, azaroak 10, lekuko Eleizen Eguna, hau da, hemen, Bilboko Eleizbarrutiaren Eguna, ospatuko da. Goiburu beraren haritik ospatuko da Eleizbarruti guztietan: "Eta bila ari zarana zure barruan balego?". Bizkaian, aurton, kutsu berezia dau jardunaldiak, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren barruan ospatuko dalako. Hori dala-eta, On Joseba Segura

20.09.2024

Bilboko gotzainaren berbaldia Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleei

"Aitzindaritza eta egonkortasuna, Eleiza Katolikoaren gobernu-eredua" goiburuaren haritik jardungo dau gaur arratsaldeko 18:30etatik aurrera On Joseba Segura Bilboko gotzainak Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleen aurrean, Sarrikoko fakultatean.

27.05.2024

Jasangarritasunaren inguruko sari bi jasoko ditu bihar Eleizbarrutiak

Gaurtik eguaztenera arte -maiatzak 29-, ekonomia, sostengatze eta gardentasunaren jardunaldiak ospatuko dira Madrilen, Gotzainen Batzarreko Ekonomia-gaietarako Idazkaritzaordeak, Eleizaren Sostengatzerako Idazkaritzak eta Gardentasunerako Bulegoak antolatuta. Jose Miguel Erdozain Bilboko Eleizbarrutiko ekonomoak, Anabella Barroso gardentasunerako arduradunak eta Jose Joaquin …

09.05.2024

'Eliza jasangarria" saria Bilboko Eleizbarrutian sustatutako harpidetza-egitarauari

Eleizaren Sostengatzerako Espainiako Gotzainen Batzarreko Idazkaritzak 'Eleiza jasangarria' sarien lehenengo ekitaldia antolatu dau. Euren egitekoaren garapenean ardurakidetasunez jokattzeagaitik nabarmendu diran Eleizako erakundeen lana autortzeko eratu dira sariok. 'Eleiza jasangaria' sariak hiru kategoriatan banatzen dira: Eleizbarrutiak, parrokiak, beste hainbat egitasmo …

25.10.2023

Parte hartzea eta ardurakidetasuna Bilboko Eleizbarrutian

Beste urte batez, Bilboko Eleizbarrutiak Euskalitek antolatzen dauan Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean parte hartu dau. Iberdrola torrean eguerdian ospatu dan saioan, Jose Joaquin Moral Bilboko Eleizbarrutiko Ekonomia-gaietarako gotzain ordezkari eta Egitasmo Estrategiko Ekonomikoaren idazkariak,"Gobernantza eta kudeaketa parte hartzailea" berbaldia eskaini dau. 

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2494 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.05.2026

Bermeo: Parrokiak zabalik

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia parrokiek, eleizbarrutiko beste hainat eleizatan gertatzen dan lez, QRak izango dabez, euren inguruko argibideakaz. 

30.04.2026

Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"

Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".

30.04.2026

Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan

Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian. 

29.04.2026

BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta

Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.

29.04.2026

Lan ikusezina 'Bizkaia isilik' bilkuretan

HIlaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik'  ekimenaren eskutik bilkurak egingo dira migratzailee ta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabeketiak salatzeko. Langileen Nazinoarteko Egunaren bezperan izango da apirileko bilkura eta horregaitik agerian jarriko dabe gure inguruan ikusezintasunean lan egiten dauan hainbeste lagunen egoera.

28.04.2026

"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz

"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko kide diran Jose Ignacio Iturmendi, Iñigo Iriarte, Mikel Robledo eta Mikel Lopez Ruiz de Azua Kongoko Errepublika Demokratikora doaz fundazinoak laguntzen dituan egitasmoak -osasuna, heziketa, umeei eta emakumeei zuzendutako laguntza- zuzenean ezagutzeko. Lehenengo hirurak hainbat bider izan dira afrikar herrialdean, baina Mikel Lopez Ruiz de Azuak lehenengo aldiz bidaiatuko dau Kongoko Errepublika Demokratikora. Mikel, Kongoko E.D.an hil eta bertan hobiratuta dagoan Xabier Ruiz de Azua misiolariaren loba da.
27.04.2026

Iñaki Serrano abadea hil da: "Bere balioek pertsona lehenesten eben"

Joan dan barikuz, apirilak 24, Ignacio Santiago Serrano Beitia eleizbarrutiko abadea hil zan 84 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur iluntzeko 20:00etan ospatuko da pastoralgintzan uste asko emon ebazan Santurtziko Gorka Deuna parrokian.

26.04.2026

Astekoak, asteko barri nagusiak

Eleizbarrutian astean zehar izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
25.04.2026

Guadalupeko basilikako kalonjearen berbaldia Andra Mariari buruzko debozinoei buruz

Datorren astelehenez, apirilak 27, 19:30etan, Eduardo Chavez Guadalupeko Andra Mariari buruzko azterlanetarako Goi Institutuko zuzendari eta Mexikoko Guadalupeko basilikako kalonjeak berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Migrazinoetarako Pastoraltzatik dei egin dabe “a celebrar la presencia de María en nuestras vidas y en nuestra comunidad latinoamericana. Ella, nuestra Virgen morena, nuestro modelo de fe, sigue siendo hoy firme guía hacia Jesús”. On Joseba Segura gotzaina be saioan izango da.

24.04.2026

`Bilboko Korala gertutik´ jaialdia, hainbat eleizatan

Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak, Bizkaiko Eleizaren laguntzagaz, bultzatutako jaialdiaren hamargarren ekitaldian, uriko eleiza, parrokia eta kaperetan izango dira emonaldiak. Lehenengo kontzertua datorren domekaz, apirilak 26, izango da, 19:00etan, Mirarigilea eleizan (Zorrotza) eta Jesus Guridi Orkestra eta Aureliano Valle Orkestra izango dira protagonista. 

Emaitzak orrialdeka