Barriak
Etiquetado como: Gazteak
200 lagun inguruk parte hartuko dau Gazteen Pazkoetan
Gaur hasiko dira eleizbarrutian aurtengo Gazteen Pazkoak, 15 urtetik gorakoentzat (2011an jaiotakoak). "Bizitza bizteko bidea" goiburuaren haritik, eleizbarrutiko 200 gaztetxo eta gazte baino gehiagok Pazkoa bizi eta ospatu egingo dabe. Arduradunen esanetan, "aukera ona da eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera Pazko HIrurrenaren ospakizunera zentzunez eta …
Gazteen topaketa Berrizen: "ahaztu ezineko eguna"
Joan dan zapatuz, martxoak 28, laugarren eta bosgarren bikaritzetako gazteak batu ziran; gelditzeko, kokatzeko eta haratago begiratzeko eguna izan zan, begirada altxatu eta gure erantzunaren zain dagozan errealitate mingarriak -bidegabekeria, pobretasuna, migrazinoa- ikusteko, horreei aurrez aurre begiratzeko eta euren ikutua sentizeko eguna.
IV. eta V. bikaritzako gazteak Berrizen alkartuko dira datorren zapatuz
IV. eta V. bikaritzetako gazte-jentea Berrizko San Joan Ebanjelaria parrokian batuko dira datorren zapatuz, martxoak 28. Deialdian azaldu dabenez, egun horretan, "alkartu, gazteakaz eguna igaro, alkarte-sena sendotu eta bizipen politak izango doguz alkarregaz".
Asteburuko jarduerak
Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erretiroa: "emakumearen bizitza, lana eta ahotsa jagon Eleizan"
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erertiroa joan dan zapatuz, martxoak 7, ospatu zan Zorrotzako Mirarigilea parrokian. "Jainkoak begiratzen dauan lez begiratu. Bizitza onartu, lana jagon eta Eleiza zabaldu" goiburuaren haritik, "langile esparruko konpromiso militantearen inguruko otoitz, gogoeta eta alkarte bereizketarako gune lez" bizi izan zan. HOAC mobimentuko …
Asteburuan, musika eta alkartasuna
Datorren zapatuz, martxoak 7, "Etorkizuna musikatan" ume eta gazteen orkestraren emonaldia izango da Zurbaranbarri auzoko Goiuriko Andra Mari parrokiako lokaletan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldia, Norai taldean musika landuz, ahuleziazko egoeran edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dagozan neskato, mutiko eta nerabeen bizitza eraldatzea helburutzat dauan …
Nerabe eta gazteak batuko dira domekan, Bika Egunean, Bilbon
III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao) gazte-jenteak hitzordua dau bihar -martxoak 1, domeka-, Indautxuko Karmengo Ama parrokian, oraingoan Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiak (PB) antolatuko dauan Bika Eguna ospatzeko. Jardueretarako adinaren araberako taldeetan (10 eta 14 urte bitartekoak eta 15 eta 18 urte bitartekoak) banatuko diran 10 eta 18 urte bitarteko ume eta …
Gazteen Pazkoak parte hartzerik nahi?
Prest da aurtengo Gazteen Pazkoen egitaraua. Hamabost urtetik gorakoentzat dira eta "bizitza bizten dauan bidea" goiburuaren haritik osapatuko dira, eleizbarrutiko gaztetxo eta gazteei Pazkoa beste era batera bizitzeko aukera emonez. Antolatzaileen esanetan, "Pazko Hirurrena eleizbarrutiko beste hainbat lagun eta taldegaz batera zentzunez eta sakontasunez bizitzeko aukera …
Otxarkoaga ikastegiak "Uniraid 2026" espedizinoan parte hartuko dau
Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegiak "Uniraid 2026" alkartasunezko rallyan parte hartuko dau, mila kilo osasun-material eroanez Marokora. Oraingoan, gainera, espedizinoar joa dan taldeak antolakuntzaren logistikan be zuzenean parte hartuko dau.
I. bikaritzako gazteek Bika Eguna ospatuko dabe domekaz, Santurtzin
Datorren domekan, Bika Eguna ospatuko da eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Santurtziko Patronato ikastetxean. I. bikaritzako eskaut taldeetako, parrokietako aisialdiko taldeetako..., 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek parte hartuko dabe.
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao).
Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!
Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko.
Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko
Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.
Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean
“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean.
Asteburuko argazkiak
HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.
Bake eta Adiskidetzerako Batzordearen deia Mendekosten bakearen aldeko jentaurreko ekitaldia egiteko
Datorren domekaz, maiatzak 24, ospatuko dan Mendekoste eguna dala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbatrutiko Batzordeak keinu zehatz bi, eleiza barruan eta eleizatik kanpo, prosposatu deutsoz eleizbarrutiari bakearen aldeko ktistau konpromisoa agerian jartzeko. Aldez aurretik prestatutako pankartagaz bost minutuko bilkura isila egiteko eskatu dabe.
Asteko barrien laburpena
Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpenak azken 7 egunetan izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena eskeintzen dau.
Jesusen Mirabeen fundatzailearen eguna
Karitateko Jesusen Mirabeek euren eguna ospatuko dabe maiatzaren 18an, astelehena, Jesusen Bihotzeko Maria Josefa euren fundatzailearen jai liturgikoaren egunez. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Jesusen Mirabeen Etxe nagusik eleizan (Naja, 1. Bilbao) arratsaldeko seiretan osspatuko dan Eukaristian. Bihar, ospakizuna eguerdiko hamabietan izango da Miribillan santari eskeinitako eleizan.
San Bizente eleizako organoa martxan da barriro konponketak eginda
Maiatzaren 26an, On Joseba Segura gotzaina Abandoko San Bizente eleizako organo barriztatu barria, balio handiko musika-tresna, bedeinkatuko dau. Urte biko lanen ostean, musika-tresna honek bere distira berreskuratu dau. Gertaera garrantzitsu hau izango da Eleizbarrutiak, 2023tik hasita, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, garatzen diharduan organoen barriztapenerako egitasmoan emoten dan lehenengo urratsa. Jorge Unda Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeko idazkari exekutiboak alkarrizketa eskaini deutso Alkarren Barri kontu honen inguruan.
HOACen deia, "parte hartu eta eraldatzeko"
Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna ospatuko dau datorren domekaz, maiatzak 17, Durangon. Aurton, alkarte loturak berregiteko eta gizarte parte-hartzea sendotzeko premina nabarmenduko dabe, bakarkeriari, behin-behinekotasunari, eta guztiona danarenganako atxikimendurik ezari aurre egiteko. Herriko leku esanguratsuak bisitatuko dabez, besteak beste, 1937ko bonbardaketari lotutakoak. Mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Uribarriko Andra Mari basilikan, 12:30etan eta ostean jentaurreko zeinua eta bazkaria izango dabez.



