16-05-2026 Sábado, VI semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Gazteak

16.05.2024

Bizkaiko eskautek Sopelako hondartza garbituko dabe zapatuan

Datorren zapatuz, maiatzak 18, Bizkaiko hainbat lekutako eskaut taldetako 14 eta 16 urte bitarteko neska-mutikoek, 'Azkarrak' deitzen diranek, hondakinak batuko dabez Sopelako hondartzan, Surfrider Foundation dalakoagaz batera.

08.05.2024

Santurtziko Urbegi eskaut taldearen 30. urteurrena

"Urbegi", Santurtziko eskaut talde bakarrak 30. urteurrena ospatuko dau. Hainbat jarduera antolatu dabe horrretarako eta lehenengoa maiatzaren 10ean, barikuz, ospatuko da Jauregia Torre-etxeko areto nagusian, 19:00etan. Aisialdiko heziketari buruzko berbaldia izango da eta Txus Morata Pere Tarres Fundazinoko Aisialdi Hezitzaile eta Gizarte-kultura Ekintzarako zuzendariak eta

06.05.2024

Musika, alkartasuna eta beste hainbat ekitaldi asteburuan

Maiatzean, Lehenengo Jaunartzeak ospatzen dira Eleizbarrutiko hainbat parrokiatan. Gainera, joan dan asteburuan, askotariko ekitaldiak izan dira han eta hemen eta argazkien bidez laburbilduko doguz:

27.04.2024

"Junior eguna" gaur Artxandapen

Gaur -zapatua-, 'Castaños' (Bilbao) inguruan batzen dan Junior taldeak bere eguna ospatuko dau. Borja Garcia Artxandape Pastoral Barrutiko (PB) gazteen arloko arduradunak azaldu dauanez, "danok gagoz konbidatuta jai honetara, taldekideak, euren senideak eta baita auzokideak be".

22.04.2024

Barikuz, 11 gaztek sendotza hartu eben gotzainaren eskutik

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan barikuz Iurretako parrokian ospatu zan eleizkizunean. Bertan, Tabira Pastoral Barrutiko 11 gaztek sendotza hartu eben. 

22.04.2024

Asteburuan, Gorka Deuna eta gazteen beste hainbat topaketa

Atzo -domeka-, Euskalerriko Eskautak mobimentuak Gorka Deuna ospatu eban. Hiru mila lagun inguru batu zan Urkiolako landetan euren zaindariaren egunez eta, besteak beste, eskaut mobimentuaren 65. urteurrena ospatu eben, iragana gogora ekarteaz batera etorkizunari begiratzen deutsan goiburuagaz: "Gure iragana ospatuz eta gure etorkizuna eraikiz". Asteburuan, gainera, beste …

15.04.2024

Jacinto Batiz: "Errukiak pasibo ez ezik eraginkor izan behar dau"

Horixe esan eban, besteak beste, zapatuz, Jacinto Batiz doktoreak, Propagandisten Ekintza Katolikoak antolatuta, asteburuan Bilboko Euskalduna jauregian ospatu diran 'Katolikoak eta Bizitza publikoa Euskal Herrian' jardunaldien XVIII. ekitaldian. Aurton, "Fedeak bildurra garaitu egiten dau" goiburuaren haritik ospatu dira. 

11.04.2024

Batxilergorako aurre-matrikula zabalik EBI sareko ikastetxeetan

Apirilaren 19ra arte zabalik da 2024-25 ikasturterako aurre-matrikula egiteko epea, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko kide diran Bilboko Somorrostro, Begoñazpi ikastegietan; Sopuertako San Viator ikastetxean; Sodupeko Avellaneda ikastetxean; Gernikako San Fidel ikastetxean eta Barakaldoko La Inmaculada ikaxtetxean.

05.04.2024

Somorrostro ikastegiaren egitasmoa Senegalen ortuak ureztatzeko

Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko Somorrostro ikastegiko Energia Barriztagarriak irakasgaia ikasten diharduen ikasleek eguzkia eta haizea buztartzen dituan prototipoa egin dabe ura gezatzeko. Oinarrizko osagaiak eta energia barriztagarriak erabili dabez eta euren lan honegaz 30.000 biztanle baino gehiago batzen dabezan 30 herrixkez osatutako Senegaleko …

09.03.2024

Gazteen topaketak bihar -domeka-, San Inazion eta Ermuan

Bihar -martxoak 10, domeka-, III. eta VII. bikaritzetako parrokietako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) neska-mutilek 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak jai-giroan batzen dituan Bika Eguna ospatuko da, hain zuzen be, San Inazio Pastoral Barrutian, 10:00etatik 17:30etara. Gainera, IV-V bikaritzetakoak eta Herrialdeko taldeetako gaztetxo eta gazteak Ermuan alkartuko dira …
Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2510 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
10.04.2026

Elena Unzueta: “X bidezko ekarpenari esker Caritas Bizkaiak beharrizanean dagoan askori laguntzen deutso”

Espainiako Gotzainen Batzarrak urteroko errentaren kanpainaren inguruan kaleratzen dauan Xtantos aldizkaria Bizkaiko parrokia et erakundeetan banatu da. Oraingoan, Bizkaiko Eleizaren jarduerei eskaintzen deutso hainbat orrialde. Azken orrialdean, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariari egindako alkarrizketa irakurri daiteke. 

09.04.2026

A. Jon Korta karmeldar oinutsen nagusi berrautatu dabe

Aita Jon Korta Arcelus Nafarroako San Joakin Probintziako Nagusi berrautatu eben apirilaren 7an Larreako Gogarte Etxean (Zornotza) opatu eben kapitulu-saioan. Probintzia hau historikoa da karmeldar oinutsentzat, bertan berrezarri zalako ordena eta funtsezko izan dalako karmeldar oinutsen ordena mundu osoan hedatzeko. 

07.04.2026

Bilboko Kofradien Ermandadearen esanetan, kofradiakiide- eta jente-kopuruak gora egin dau, eguraldia lagun izan ez bada be

Euria izan da protagonista Bilboko Aste Santuan eta lau prozesino bertan behera itzi behar izan dabez. Dana dala, Penitentzia Kofradien Ermandadearen arabera, eguraldia ez da oztopo izan eta gora egin dau kofradiakide- zein jente-kopuruak.

06.04.2026

Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan

Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbon ospatu dira aurton eleizbarrutiko gazteen Pazkoak. Bost egunez, adinaren araberako hainbat jardueratan parte hartu dabe 200 lagun inguruk. Ondoren, Pazkoetatik jaso doguzan argazkiak. 

05.04.2026

Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.  

05.04.2026

Barrien laburpena Aste Santuan

Azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
04.04.2026

Pazko-bijilia zuzenean Santiago katedraletik

On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur Pazko-bijilian. Zuzenean, web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.  

04.04.2026

Eleiz Museoa, oporretan zabalik

Egunok aukera ona izan daitekez Eleiz Museoa (Gizakundea plaza, z/g). Plaza de la Encarnación s/n) bisitatzeko. Museoko bilduma iraunkor interesgarriaz bainera, "Bizkaiaren espiritua - El espíritu de Bizkaia" aldi baterako erakusketa dago ikusgai maiatzaren 10era arte. Eleiz Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak batera antolatu daben erakusketa honetan, 1870 eta 1936 bitartean bizkaitar arteak helarazotako erlejino-mezuak aurkezten dira 60 artelanen bidez..  

03.04.2026

Jaunaren Nekaldiko ospakizunaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur Jaunaren Nekaldiko ospakizunean. Zuzenean, web honetan eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.  

03.04.2026

Prozesinoak kalez kale dabilz

Gaur, Bariku Santu goizez, jenteak Bilboko Aste Santuko pausuak miretsi ahal izango ditu pausuen erakusketan, Kurutze kalean, Joan Santuen tenpluaren parean, goizeko 10:30etatik aurrera. Gainera, 4 prozesino atarako dira Bilboko kaleetara. Balmaseda, Arkotxa edo Lekeition be izango dira antzezpen eta prozesinoak gaurko egunez. 

Emaitzak orrialdeka