15-05-2026 Viernes, VI semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Gazteak

30.10.2023

Asteburuko jarduerak

Zapatuz, Sopuertako San Viator ikastetxean ospatu zan parrokietako alkartezainen batzarra, Ekintza Katoliko Orokorraren batzar nagusia Bilbon, eta hirukoiztarrek Algortan daben parrokiaren urteurrena jarduerak iizan dira, besteak beste, asteburuan. Hona hemen batzuk:

09.10.2023

Asteburuan, kurtso hasierako ekitaldiak, gazteria eta alkartasuna

Gotzainak batzar bi izan ditu gazteakaz asteburu honetan. Barikuz, Corpus Christi parrokiako gazte batzukaz alkartu zan eta aurkeztu eutsezan hainbat konturen inguruan jardun eban. Atzo, joan dan abuztuan Gazteen Munduko Egunean (GME) parte hartu ebenetako batzukaz alkaru zan Areetako Mesedetako Ama parrokian. Ekitaldi horreen eta asteburuko beste hainbaten barri emongo dogu:

07.10.2023

Gotzaina eta GMEan parte hartu eben gazteak bihar alkartuko dira barriro

Abuztuaren 1etik 6ra ospatu zan Lisboan, Frantzisko AIta Santuak deituta, Gazteen Munduko XXXVIII. Eguna (GME) eta bertan. 280 gazte erromes inguru joan zan Eleizbarrutiko taldean. Barriro alkartzeko aukera izango dabe bihar -domeka-, 18:00etan, Mesedetako Ama parrokian (Areeta), On Joseba Segura gotzaina bertan dala. Antolatzaileek azaldu dabenez, batu eta bizipen eta …

29.09.2023

Erakunde ugari boluntario jardunari lotutako azokan, Begoñako Andra Mari irakasle eskolan (BAM)

Beste urte batez, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako (BAM) pastoral eta unibertsitate-hedapenerako sailetik boluntario lanari lotutako azoka antolatu dabe, Bizkaia Gara dalakoagaz batera, arduradunen esanetan, "partaidetza eta alkartasuna sustatzeko eta heziketa alkarteari boluntarioen lanaz baliaten diran erakundeek garatzen daben lana ezagutzera emoteko. Gainera, …

29.07.2023

"Gazte askorentzat, egun ahaztezinak izango dira"

Eguaztenez abiatu zan Portugalerantz Bilboko Eleizbarrutiko gazteen lehenengo taldea -60 lagun-, abuztuaren 1etik 6ra Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldian parte hartzera. Egunotan, Frantzisko Aita Santuak deituta ospatuko dan ekitaldi nagusiaren aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutako jarduera ospatzen dihardue eta mundu osoko …

28.07.2023

Jaione Lopez misiolaria heldu da Filipinetara "gogotsu eta itxaropentsu"

Jaione Lopez atzo arratsaldez heldu zan Manilara (Filipinak), datozan urte bietan bizi izango dan lekura eta hauxe adierazo eban lur hartzeaz batera: "zoriontsu, bidaia luzearen osean helmugara iritsi eta alkarte abegitsuaren harreragaitik. Gogotsu eta itxaropentsu eta euren kultura ezagutzeko irrikaz". Benetan, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatu izan dan …

28.07.2023

Laura Pascual eta Unai Torrescusa, Bolivian, "misino-esperientzia" bizitzen

Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko kide diran Laura Pascual eta Unai Torrescusa Errekaldeko gazteak aste honetan joan dira Boliviako El Altora, Adsis komunidadearen eskutik misino-esperientzia bizitzera. Urduri joan dira, "baina zoriontsu, emoteko eta ikasteko aukera honengaitik". Izan be, udako esperientziak beti dira joan-etorriko, emon eta jasotzeko

28.07.2023

Jardueraz betetako uda VI. bikaritzako gazteentzat

Ekainaren amaieratik hasita, VI. bikaritzako gazteek udako hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izan dabe -emon izan dogu batzuen barri bide honetatik...-. Erandio-Astrabuduako Ekintza Katolikoa eta Sopelako Elaiak taldea izan ziran goiztiarrenak eta, esate baterako, lehenengoak ekainaren 26tik uztailaren 2ra Santibañez de Zarzagudan (Burgos) izan ziran konbibentzian eta …

27.07.2023

GMEan parte hartuko daben gazteak hasi dira Portugalera iristen

Atzo -eguaztena- abiatu zan Portugalerantz Lisboan, abuztuaren 1etik 6ra, ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren XXXVIII. ekitaldian Bilboko Eleizbarrutitik parte hartuko dabenen lehenengo taldea. Frantzisko Aita Santuak deituta ospatuko dan ekitaldi nagusiaren aurretik "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutako jarduera ospatuko da eta mundu osoko gazteak Portugaleko …

27.07.2023

Argozao eta Inurri eskaut taldeak bueltatu dira Rabaten boluntario lana egin ondoren

IV. bikaritzako Argizai eta Inurri eskaut taldeetako hogeta zazpi lagunek prozesu migratzaileen eta erlejinoen eta kulturen arteko hartu-emonen ingurukoak landu izan dabez kurtso osoan. Orain, Rabatetik bueltatu dira, Marokoko uriburuko Lalla Meriem umezurtz-etxean eta Ekialde-Mendebaldea Fundazinoan boluntario lez jardun ondoren. Taldekideen erdiak umezurtz-etxeko ahalmen …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2510 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
29.03.2026
29.03.2026

Astekoak, asteko barri nagusiak

Astekoak, asteko barri nagusien laburpenak azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barrien laburpena jasoten dau.
28.03.2026

Gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak katedralean

On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak Santiago katedralean eta, gainera, zuzenean emongo dira web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.  

27.03.2026

Alkartasunezko egitasmoa: 40 egunerako janaria Kaikorrerako (Kenya)

Ospatu barri dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren barruan Hegoaldeko Ahotsak hemen izan dirala eta monja marianitek Kaikorren (Kenya) garatzen diharduen egitasmoak aurkeztu dabezala aprobetxatuz, Ermuko alkarteak alkartasunezko egitasmoa sustatuko dau. Honen bitartez, ekarpenak egin daitekez Kaikorreko haurtzaindegietan janaria izan dagien.  

27.03.2026

14 prozesinok eta Kurutze-bideak zeharkatuko dabez Bilboko kaleak gaurtik hasita

9 kofradiatako 4.300 kofradiakide baino gehiagok parte hartuko dau Bilboko Kofradien Ermandadeak Aste Santurako antolatu dituan ekitaldietan. XVII. gizalditik hasi eta XXI. gizaldirainoko 36 pausu eroango dabez prozesinoan.

26.03.2026

Eleizbarrutiaren deialdia gazteei Madrilea joateko aita santuaren ekitaldietara

Bilboko eleizbarrutiak Espainiara egingo dauan bisitaldian Leon XIV.a aita santua buru dala ospatuko dan bijilian eta eukaristian parte hartzea ahalbidetuko dau. Egitarauaren behin betiko zehaztasunak ezagutzen ez badira be, baieztatu da hitzordua Madrilen izango dana ekainaren 6 eta 7an.

26.03.2026

Gaur arratsaldez hasiko da Bilbao Erlejino-musika jaialdia Gizakundea eleizan

Gaur arratsaldez hasita, Bilbao Erlejino-musika jaialdia ospatuko da Gizakundea eleizan, Bilboko Udalak antolatuta. Ekitaldi honetan, ibilbide luzea daben bost musika-taldek jardungo dabe bost egunez jarraian, datorren astelehenera arte, "Lurrun santuak” goiburuaren haritik.  

26.03.2026

III., VII. eta VI. bikaritzen sinodo-batzarra, zapatuz, eskolapioen ikastetxean

Datorren zapatuz, martxoak 28, goizeko hamarretan hasita, hirugarren eta azken batzarra ospatuko da sinodoaren inguruan, eskolapioen ikastetxean (Alda Rekalde, 19. Bilbao). Bikaritzetan egiten diharduen batzarretako lehenengoa, otsailaren 28an ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian (I. eta II. bikaritzak); bigarrena, martxoaren 14an, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean (IV. eta V. bikaritzak) eta datorren zapatuz, martxoak 28, ospatuko da hirugarrena eskolapioen ikastetxean (III., VI. eta VII. bikaritzak).

25.03.2026

Barikuan, Kurutze-bide dramatizatua, Etxebarrin

Gazteek, familiek eta parrokia alkateak presatu daben Kurutze-bide dramatizatua antzeztuko da datorren barikuz, martxoak 27, Etxebarriko San Esteban parrokian. Parrokiatik azaldu dabenez, "20 lagun inguruk parte hartuko dau kontu handiz prestatutako antzezpen original honetan". Gainera, dei egiten dabe gura daben guztiak ekitaldira joan daitezan. 

25.03.2026

Mariaren Leginoaren "Acies" jaia, bihar, San Nikolasen

Mariaren Leginoa alkartearen urteko ekitaldirik garrantzitsuena dan "Acies" jaia ospatuko da bihar, martxoak 26, Bilboko Areatzan dagoan Bariko San Nikolas parrokian. Bertan, "alkarteko kideek maitasunez eta debozinoz barritzen dabe Maria Birjinaganako sagarapena". Gaurko egunaren inguruan, martxoak 25, ospatzen da, hain zuzen be, Eleizak Biziaren aldeko Eguna gogoratzen dauanean.     

Emaitzak orrialdeka