Barriak
Etiquetado como: Gazteak
Gazteen Mezak Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian
Hilaren hirugarren domekaz, datorren domekan hasita, gazteen Mezak ospatuko dira Indautxuko Karmengo Ama parrokian, 19:00etan, Idoia Madariaga Gazteria eta Katekesirako Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak eta gazteen arloan eta katekesian jarduten dauan David Urdaneta abadeak lagunduta.
Konbibentzia Berrizen, Familia Santua ardaztzat hartuta
Abenduaren 26tik 28ra, Berrizko Mesedetako Misiolariek konbibentzia ospatu dabe, bategite, gogoeta eta sororitate giroan, Familia Santua ardaztzat hartuz. Esperientzian parte hartu dabenek azaldu dabenez, "alkarregaz bizi izan doguzan egunotan, Maria, Jose eta Jesus familia errealitate anitzak eta munduak bizi dituan askotariko egoerak onartzeko bidea argitu daben …
Gabonetan Berrizen ospatuko dan gazteen konbibentziara etorri nahi?
Berrizko Mesedetako Misiolarien (BMM) gazteen bokazino-pastoraltzatik gazteentzako konbibentzia antolatu dau. Abenduaren 26tik 28ra izango da Berrizko Maturana etxean. Arduradunen esanetan, "ezin dozu galdu, deialdi barria da, 15 eta 22 urte bitarteko gazteentzako konbibentzia!".
Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren deia Belengo Bakearen Argiaren ospakizunean parte hartzeko
Belengo Bakearen Argia nazinoarteko ekimenak bakearen aldeko sentiberatasuna biztu gura dau senidetasun eta espiritualtasunetik, itxaropenezko mezua eroanez munduko bazter guztietara. Urtero, eskaut gazte batek Belenen dagoan Jesusen Jaiotzaren haitzuloan sugarra bizten dau eta ehunka herrialdetan milaka lagun lotzen dituan bidaia sinbolikoari ekiten jako. Bakearen Argia …
Eleizbarrutiko ordezkaritza Oroimenaren Eguneko ekitaldietan
Gaur ospatzen dan Oroimenaren Egunean, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolatik (BAM), esker ona adierazo gura deutse ADI ADIAN programako biktimei euren lekukotasuna emoteagaitik. Arduradunen esanetan, eskerrak emon gura deutsiez "euren eskuzabaltasun eta konpromisoagaitik. Nerea Barrios eta Abel Ucedaren lekukotasuna, bultzada da oroimenaren, zuzentasunaren …
Hamahiru lagunek jaso eben sendotza atzo Basaurin
Atzo -urriak 26, domeka-, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzainak Bateoaren Sakramentua emon eutsan gazte bati eta Sendotzaren Sakramentua hamaitu laguni, gazte eta heldu, Basauriko San Pedro Apostolua parrokian.
I. bikaritzako gazteak "gazte planaren" inguruan gogoeta egiten
Atzo, I. bikaritzako gazteak Gurutzetako parrokian batu ziran "gazte planaren" irakurketa eraginkorra egiteko eta baterako jardunbideak zehazteko. Bikaritzako Pastoral Barrutietako (PB) gazteek parte hartu eben, Sergio Buiza bikarioa, PBetako laguntzaileak eta Manu Basanta Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ordezkaria lagun ebezala.
Erromarako bidean, gazteen Jubileuan parte hartzeko
Domekara arte gazteen Jubileuan parte hartuko daben gazteak Bilbotik atara ziran Erromara joateko. Gaur atarako dira beste batzuk eta han osotuko da eleizbarrutiko ordezkaritza.
Eleizbarrutiko 140 gazte inguruk parte hartuko dau Jubileuan, Erroman
2025ean, Eleizak, Frantzisko Aita Santuak deitu eban Itxaropenaren Jubileua ospatzen dihardu. Datorren astean, gazteak izango dira protagonista, uztailaren 28tik abuztuaren 3ra Gazteen Jubileua ospatuko da-eta Erroman. On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau Gazteen Jubileuan eta Bilboko eleizbarrutitik doan taldeagaz izango da hainbat unetan, esate baterako, …
Amaitu da “SanFran 2025” uri-kolonia eta lan-kanpamentua
Beste urte batez, uztailaren aste biz, Caritas Bizkaia erakundeak, monja pasiotarrek eta jesuitek zerbitzua, boluntario-lana eta fedea buztartu dituan esperientzia burutu dabe. Sevilla, Oviedo, Madril eta Bilboko gazteek parte hartu dabe, talde koordinatzaileagaz batera.
400 lagun baino gehiago alkartearen egunean, Portugaleten
Portugaleteko kristau alkarteak 400 lagun baino gehiago batu eban atzo "Batera, Tod@s a una" goiburuaren haritik, Mendekoste eta Portugaleteko kristau alkartearen eguna ospatzeko.
Sestaoko "Ibiltariak" taldearen jolas-jardunaldia
Sestao Pastoral Barrutiko alkarteko migratzaileek osotutako "Ibiltariak" taldeak jolas-jarduerak antolatu ebazan kurtso amaierako atzoko ekitaldirako.
Sendotzak Areetan, Berrizen eta Bilbon
Asteburuan, sendotzak ospatu dira eleizbarrutiko hainbat lekutan. Areetan, On Joseba Segura gotzaina buru zala; Berrizen, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala eta Bilboko San Felicisimo parrokian, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala.
Astekoak, astek barrien laburpena
Astekoak, azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.
Joseba Bakaikoak «Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburua aurkeztuko dau
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau datorren eguenez, maiatzak 28 Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan.
Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik
«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.
Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala
Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak.



