19-05-2024 Domingo de Pentecostés
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 10 )
 

Barriak

Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
06.07.2023

"Etorkizunean, Xabier Goikuriaren lan asko afrikarrek eurek kudeatuko dabe"

Kongoko Errepublika Demokratikotik itzuli barri, On Joseba Segura gotzaina, sasoi baten ala bestean, afrikar herrialdean egondakoa dan hainbat misiolarigaz batu zan atzo. Gotzainak berak zein "Mufungaren Adiskideak" eta "Goikuria" fundazinoetan laguntzen dauan eta bidaian gotzainaren bidelagun izan dan Iñigo Iriartek bizi izan daben esperienziaren barri emon eutsen. Feli …

05.07.2023

Elorriok txaloz agurtu dau Jaione Lopez

Astegunez ospatu zan atzo Elorrion Berriotxoako San Balendinen jai liturgikoa. Halanda be, Elorrioko kristau alkarteak era berezian ospatu eban eguna. Agur esan eutsen Filipinetara urte birako misiolari doan Jaione Lopezi. On Joseba Segura gotzainak, homilian, Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi barri dauan esperientzia aitatu eban: "Han, Eleiza gaztea aurkitu dot, …

26.06.2023

Gotzainak Kongoko EDan jarraitzen dau, misino-egitasmoak ezagutzen

On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko Errepublika Demokratikoan jarraitzen dau bisita egiten. Aspalditik han bizi dan eta egungoko lana egiten diharduan Xabier Goikuria bizkaitar misiolariari bisita egitea da bidaiaren helburuetako bat. Gotzainaren bidelagun dan Iñigo Iriartek nabarmendu dauanez, "Xabier, fedetik anai-arrebatzat dituan errealidade oinazetsuaren …

22.06.2023

Bilboko gotzainaren bidaiaren barri Kanseniatik

On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetako Ordezkaria Kongoko Errepublika Demokratikoan dago. Iñigo Iriarte "Goicouria" eta "Mufungaren Adiskideak" fundazinoetako laguntzailea dago beragaz eta honek bialtzen ditu hango barriak, utzailaren 1ean bueltatu daitezan arte. Kongoko Errepublika Demokratikoan 57 urte daroazan Xabier Goicouria misiolariak …

19.06.2023

Gotzaina Gazteen Munduko Egunean parte hartuko dabenakaz alkartu zan zapatuz

Joan dan zapatuz, ekainak 17, ehun lagun inguru batu zan Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako gazteen sailak antolatutako ekitaldian. Frantzisko Aita Santuak deituta, abuztuaren 1etik 6ra Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Eguneko XXXVIII. ekitaldian parte hartuko daben gazteek euren itxaropen eta zirrarak batera jarteko aukera izan eben. Bilboko …

19.06.2023

Aurton, Markinan izango da kurtsoaren hasierako ekitaldia

Gotzain Kontseilu zabala joan dan astean batzartu zan Barnezabalen (Berriz) eta 2023-24 kurtsorako jardunaldiak izendatu ebazan. Irailaren 30ean emongo jako hasiera ofiziala kurtsoari Markinan ospatuko dan 'Goazen!' ekitaldiagaz (laster emongo dogu jardunaldiaren inguruko datu gehiago). Biharamunean, urriak 1, parrokiei eta Bizkaiko Caritasi eskainitako jardunaldia izango da. …

15.06.2023

Gotzaina GMEan parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da

Datorren zapatuz, ekainak 17, On Joseba Segura gotzaina udan Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunean (GME)) parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan. 

10.06.2023

Kurtso barriaren hasiera, Egitasmoa... landuko dabez Pastoral Kontseiluan

Gaur ospatuko da Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko ohiko saioa. Gotzainari aholkua emoten deutsan eta Eleizbarrutiko askotariko arloetako ordezkariez osatuta dagoan kontseilu esanguratsu honek ospatuko dauan azken saio honetan, hainbat gai landuko dabe, esate baterako: egitasmoa nork bere egin eta garatzeko lekuan lekuko irakurketan izan dan parte hartzea eta …

09.06.2023

Maitasunaren Egunez, esker ona eta agurra

Atzo, hirukoiztarrek Algortan daben egoitzan, ekitaldi hunkigarria ospatu zan. Maitasunaren Eguna, aukera ederra izaten da euren denpora eta gaitasunak besteen alde eskaintzen dabezan ehunka lagunak -2.000 Bizkaiko Caritasen- alkartzeko eta guztiei esker ona eta autorpena eskaintzeko. Ehunka lagun batu zan Eukaristia berezia ospatzeko. Hasietan, Gontzal Mendibil musikagile eta …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 180 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
06.07.2023

"Etorkizunean, Xabier Goikuriaren lan asko afrikarrek eurek kudeatuko dabe"

Kongoko Errepublika Demokratikotik itzuli barri, On Joseba Segura gotzaina, sasoi baten ala bestean, afrikar herrialdean egondakoa dan hainbat misiolarigaz batu zan atzo. Gotzainak berak zein "Mufungaren Adiskideak" eta "Goikuria" fundazinoetan laguntzen dauan eta bidaian gotzainaren bidelagun izan dan Iñigo Iriartek bizi izan daben esperienziaren barri emon eutsen. Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak, bere aldetik, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenaren barruan kokatu eban bidaia: "hausnarketa egin behar dogu, eratzen dihardugun Eleiza honeekaz historia …

05.07.2023

Elorriok txaloz agurtu dau Jaione Lopez

Astegunez ospatu zan atzo Elorrion Berriotxoako San Balendinen jai liturgikoa. Halanda be, Elorrioko kristau alkarteak era berezian ospatu eban eguna. Agur esan eutsen Filipinetara urte birako misiolari doan Jaione Lopezi. On Joseba Segura gotzainak, homilian, Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi barri dauan esperientzia aitatu eban: "Han, Eleiza gaztea aurkitu dot, poz-pozik dagoan Eleiza, fedea, kantu eta dantza adierazgarri eta alaien bidez ospatzen dauan Eleiza. Benetan, arazoak asko dira eta beharrizanak, itzelak. Gatxa egiten jaku protagonista barrien hainbat jokaera era jarrera …

26.06.2023

Gotzainak Kongoko EDan jarraitzen dau, misino-egitasmoak ezagutzen

On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko Errepublika Demokratikoan jarraitzen dau bisita egiten. Aspalditik han bizi dan eta egungoko lana egiten diharduan Xabier Goikuria bizkaitar misiolariari bisita egitea da bidaiaren helburuetako bat. Gotzainaren bidelagun dan Iñigo Iriartek nabarmendu dauanez, "Xabier, fedetik anai-arrebatzat dituan errealidade oinazetsuaren garrasia entzun eta hori arintzeko ekintzara jo dauan misiolaria da. Urritasun fisikoaren eraginez ume bat lurrean arrastaka ikusi ebanean, galdera egin eutsan bere buruari: Non da zure anaia?... Eta Xabierrek ekintzakaz …

22.06.2023

Bilboko gotzainaren bidaiaren barri Kanseniatik

On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetako Ordezkaria Kongoko Errepublika Demokratikoan dago. Iñigo Iriarte "Goicouria" eta "Mufungaren Adiskideak" fundazinoetako laguntzailea dago beragaz eta honek bialtzen ditu hango barriak, utzailaren 1ean bueltatu daitezan arte. Kongoko Errepublika Demokratikoan 57 urte daroazan Xabier Goicouria misiolariak egin eutsen harrrera, bera bisitatzera eta berak kudeatzen dauan hainbat egitasmo ezagutzera be joan dira-eta. Bidaia honen testuingurua, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena da. 

19.06.2023

Gotzaina Gazteen Munduko Egunean parte hartuko dabenakaz alkartu zan zapatuz

Joan dan zapatuz, ekainak 17, ehun lagun inguru batu zan Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako gazteen sailak antolatutako ekitaldian. Frantzisko Aita Santuak deituta, abuztuaren 1etik 6ra Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Eguneko XXXVIII. ekitaldian parte hartuko daben gazteek euren itxaropen eta zirrarak batera jarteko aukera izan eben. Bilboko Eleizbarrutiak bidaia antolatu dau Portugalera. Taldea uztailaren 26an abiatuko da GMEeko ekitaldiaren atariko "Egunak Eleizbarrutietan" jardueran. Mundu guztiko gazteak herrialdeko Eleizbarrutietako parrokia …

19.06.2023

Aurton, Markinan izango da kurtsoaren hasierako ekitaldia

Gotzain Kontseilu zabala joan dan astean batzartu zan Barnezabalen (Berriz) eta 2023-24 kurtsorako jardunaldiak izendatu ebazan. Irailaren 30ean emongo jako hasiera ofiziala kurtsoari Markinan ospatuko dan 'Goazen!' ekitaldiagaz (laster emongo dogu jardunaldiaren inguruko datu gehiago). Biharamunean, urriak 1, parrokiei eta Bizkaiko Caritasi eskainitako jardunaldia izango da. Astebete aurretik, irailaren 25ean, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da.

15.06.2023

Gotzaina GMEan parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da

Datorren zapatuz, ekainak 17, On Joseba Segura gotzaina udan Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunean (GME)) parte hartuko daben gazteakaz alkartuko da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan. 

10.06.2023

Kurtso barriaren hasiera, Egitasmoa... landuko dabez Pastoral Kontseiluan

Gaur ospatuko da Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko ohiko saioa. Gotzainari aholkua emoten deutsan eta Eleizbarrutiko askotariko arloetako ordezkariez osatuta dagoan kontseilu esanguratsu honek ospatuko dauan azken saio honetan, hainbat gai landuko dabe, esate baterako: egitasmoa nork bere egin eta garatzeko lekuan lekuko irakurketan izan dan parte hartzea eta irakurketa horretatik atara daitekezan ondorioak eta kurtso barriari hasiera emoteko 'Goazen!' ekitaldia. Goizeko 10:00etan hasiko da batzarra Begoñako Gogarte Etxean.

09.06.2023

Maitasunaren Egunez, esker ona eta agurra

Atzo, hirukoiztarrek Algortan daben egoitzan, ekitaldi hunkigarria ospatu zan. Maitasunaren Eguna, aukera ederra izaten da euren denpora eta gaitasunak besteen alde eskaintzen dabezan ehunka lagunak -2.000 Bizkaiko Caritasen- alkartzeko eta guztiei esker ona eta autorpena eskaintzeko. Ehunka lagun batu zan Eukaristia berezia ospatzeko. Hasietan, Gontzal Mendibil musikagile eta abeslariak ondo etorria egin eutsen guztiei abesti bategaz, ondoren, Chusa Gonzalez lurraldeko kontseilariak esan ebazan berba batzuk eta Felix Larrondo lurraldeko bikarioak eskerrak emon ebazan VI. bikaritzan …

Emaitzak orrialdeka