Barriak
Etiquetado como: Errekarte
Kurtso hasierako kulturarteko erretiroa Larrabetzun
50 lagun inguru batu zan zapatuz Larrabetzun, kurtso hasierako kulturarteko erretiroan. Eleizbarrutian dagozan lau kultur alkarteetako -afrikarra, txinatarra, latinoamerikarra eta filipinarra- ordezkariek parte hartu eben.
Santurtzi pastoral barrutian, itxaropenez betetako begirada etorkizunari
Kabiezeseko parrokian emon eutsen hasiera zapatuz Santurtzi pastoral barrutiaren (PB) kurtsoari. Parrokia guztietako, Ikastetxea Patronatuko, alkarte erlijiosoetako Ubegi eskaut taldeko... ordezkariak batu ziran bertan.
Katekesiko taldeak hasi dira batzartzen
Eleizbarrutiko parrokietako eta pastoral barrutietako (PB) katekesiko eta gainerako taldeek kurtsoari hasiera emoten dihardue urrian zehar.
"Bide guztiak Artxibora doaz", Ondarearen Europako Jardunaldietan
Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan geratu bako jarduera dabe. Alde batetik, Oroimen Demokratikoaren Legea dala-eta -2025eko urrira arte zabaldu da epea-, makina bat lagun bateo-agiria eskatzen ari da atzerritik; horrezaz gainera, parrokietako agiriak gorde eta zaintzeaz, horren ikerketaz eta zabalkundeaz arduratzen dira egunez egun. Euskadin gehien erabilten dan artxiboa da.
Asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Bizkaiko 150 misiolari munduko 50 herrialde ingurutan
Asteburuan, DOMUND, Eguna ospatuko dogu. Aukera ederra da gure Eleizbarrutiak munduko beste Eleiza eta herriakaz dauan konpromisoa agertzen daben pertsonak gogora ekarteko. Bizkaiko 150 misiolari inguruk jarduten dau 50 herrialde ingurutan, hango alkarteakaz bizitza eta egitekoa konpartituz. DOMUND Egunaren inguruan gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.
Javier Ciruelo abadea hil da
Atzo -urriak 17, eguena, 62 urte bete ebazan egunean, Francisco Javier Ciruelo San Juan Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, urriak 21, ospatuko da, 19:00etan, Bilboko Asisko San Frantzisko ("Quinta parroquia") parrokian ospatuko da.
Alex Andreu: "Eskaut kontsiliario izatea, aukera ederra da"
'Beti prest!' da eskauten ezaugarria, Alex Andreu abadeari be egotzi deikeoguna. Filosofia beraz hartu dau bere gain Euskalerriko Ekautak Bizkaia mobimentuko kontsiliario-kargua. Kurtso honetatik aurrera II. bikaritzako (Enkarterri) ardurak be bere gain dituan Sergio Buiza I. bikaritzako bikarioaren lekua hartuko dau. Andreuk aukeratzat hartu dau erantzukizun hau, "aisialdia, heziketarako eremu natural, gertuko eta pribilegiatu biurtu leiken sasoian".
Kristau eta islamiar alkarteak erlejinoarteko lehen biltzarrean, San Frantziskon
Anai-arreba lez loturak sortu eta abegi eta inklusinorako eremuak ahalbidetzeko, atzo -eguena-, kristau eta islamiar alkarteek erlejinoarteko lehen biltzarra ospatu eben Bilboko San Frantzisko auzoko Claret Eneako lokaletan.
Abesbatzen Nazinoarteko Biltzarra Santurtziko Gorka Deuna eleizan
Gaur arratsaldez emongo jako hasiera Süaanturtzin, Gorka Deuna parrokian, azaroaren 2ra arte ospatuko dan Abesbatzen Nazinoarteko Biltzarra. Ekitaldi honetan, bost taldek parte hartuko dabe eta Pedro Guallar organo-joeak eta Celia Alcedo sarturtziar sopranoak errezitaldia eskainiko dabe, hain zuzen be, gaur arratsaldez, jaialdiari hasiera emonez.