09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 100 )
 

Barriak

Etiquetado como: Seminarioa / Mintegia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1113 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
20.01.2023

Biblia mutua?

Datorren domekaz, Eleizak Jainkoaren Hitzaren Domeka ospatuko dau. Frantzisko Aita Santua Motu Propio Aperui Illis dalakoaz baliatu zan 2019an "urteko domeka bat Jainkoaren Hitzari eskaintzeko, Jainkoaren eta bere herriaren arteko etenbako alkarrizketa horretatik datorren aberastasun agortezina ulertzeko". Biblia mutua esaten jako, Jainkoaren Hitza irakurten ez ekienei hurreratzeko erabilten zalako, honeek be Bibliako edukia ezagutu egien, grabatuen bidez pasarteak aztertuz. 

19.01.2023

Bizkaian San Antonio Abadi eskainitako 14 ermita dagoz

Gaur, San Antonio Abad eguna, Bizkaian, tenplo ugari da bere izenpeko: alde batetik, eleiza ugari eta, bestetik, ermitak lurraldeko 14 herritan.

19.01.2023

Hotza kanpoan eta barru beroak Urkiolan

2023ko lehenengo edur malutak jausi dira Urkiolan gaur. San Antonio Abad egunez Peli Romarategui abade eta artisteari lurra emon jako goizean eta eguerdian meza santua ospatu da. Hotzak eta euriak ez dauz sinisdunak kikildu eta hurreratu dira santutegira. Ogien eta abereen bedeinkazinoa be egin da.

 

19.01.2023

Txinatarrek urte barria ospatuko dabe domeka honetan

Domeka honetan, urtarrilak 22, Txinako alkarte katolikoak urte barriaren hasiera ospatuko dau Karmengo parrokian. Domekero eukiten dabe mezea bertan, arratsaldeko 17:30etan.

 

18.01.2023

Estrella Moreno, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendari barria

Atzo Gotzain Kontseiluak Estrella Moreno Laiz aukeratu eban Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendaritzarako. Carlos Garcia de Andoin izan da azken zortzi urteotan erakundearen zuzendaria.

 

17.01.2023

Eleizkizun ekumenikoa Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatzeko

Urtarrilaren 18tik 25era ospatuko da Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea. Hori dala-eta, datorren domekaz, urtarrilak 22, ekitaldi nagusia ospatuko da, hain zuen, eleizkizun ekumenikoa, Santiago katedralean, 19:00etan. Bizkaian dagoan hainbat sinismen protestante eta ortodoxotako artzainek alkarte katolikoagaz batera parte hartuko dabe eleizkizunean, Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, "beste urte batez, dei egiten jaku kristauen batasunaren aldeko otoitza areagotu egin daigun, Katedralean ospatuko dan eleizkizunean, gizarte arloaan …

16.01.2023

Peli Romarategui Urkiolako altararen egilea hil da

Peli Romarategui domeka goizaldez hil da 100 urte ebazala, Vitoria-Gasteizko Joaquin Goikoetxeaundia abade-etxean. Misino-bokazinoz, 1955ean joan zan Ekuadorrera eta 30 urte emon ebazan bertan. Bizitzan, ibilbide luzea izan dau, misiolari eta artista lez eta makina bat artelan egin izan dau, oso esanguratsu eta garrantzitsuak, bai Euskal Herrian eta bai Ekuadorren be. Gure Eleizbarrutian, Urkiolako santutegiko altarako mosaiko ikusgarria da aitagarrienetakoa. Jose Maria Muñoz abadearen diseinua Pelik gauzatu eban, eta beste hainbat artelan be alkarregaz burutu eben. Bere arimaren aldeko

16.01.2023

Bilbon, barriro bedeinkatuko dira animaliak

Bihar, San Antonio Abataren egunez, animaliak bedeinkatuko dira barriro be San Anton eleizaren eleizpan, azken urteetan, pandemiaren eraginez, holako erritorik egin barik egon ondoren. Seietatik aurrera, eleizpan batuko dira gura daben guztiak euren animaliakaz. Mezak ordu honeetan ospatuko dira: 10:30etan Joan Santuak eleizan eta 19:00etan, Santiago katedralean. Urkiolan be, barriro egingo dabe ogien bedeinkazinoa, bai bihar, eguerdiko 12:00etako mezan eta bai hurrengo domekaz, eguerdian.

15.01.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
14.01.2023

Pertsonaia historikoak Derioko beirateetan

2022an, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariak Derioko Seminarioa eraikinean dagoan zenbait beirateren argazkiak aurkeztu ebazan urteko 9 aleetan. Jose Maria Muñoz Eleizbarrutiko abade eta artistak -bere heriotzaren 25. urteurrena osaptu barri dogu- diseinatu ebazan beirate guzti horreek. Orain, Eleizbarrutiak daukan Instagram kontuaren bitartez, egunez egun artelan horreek ikusi ahal izango dira barriro be. Gaur argitaratzen dira beirateen irudiak eta irudikatzen dabezan pertsonaia historikoen istorioak.