Barriak
Etiquetado como: Otxarkoaga Ikastetxea
GMEan parte hartuko daben gazteak hasi dira Portugalera iristen
Atzo -eguaztena- abiatu zan Portugalerantz Lisboan, abuztuaren 1etik 6ra, ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren XXXVIII. ekitaldian Bilboko Eleizbarrutitik parte hartuko dabenen lehenengo taldea. Frantzisko Aita Santuak deituta ospatuko dan ekitaldi nagusiaren aurretik "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutako jarduera ospatuko da eta mundu osoko gazteak Portugaleko eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. Bilboko taldea VIseuko Eleizbarrutira joan da eta hango familiek egin deutse harrera.
Argozao eta Inurri eskaut taldeak bueltatu dira Rabaten boluntario lana egin ondoren
IV. bikaritzako Argizai eta Inurri eskaut taldeetako hogeta zazpi lagunek prozesu migratzaileen eta erlejinoen eta kulturen arteko hartu-emonen ingurukoak landu izan dabez kurtso osoan. Orain, Rabatetik bueltatu dira, Marokoko uriburuko Lalla Meriem umezurtz-etxean eta Ekialde-Mendebaldea Fundazinoan boluntario lez jardun ondoren. Taldekideen erdiak umezurtz-etxeko ahalmen urriko ume eta gazteei laguntasuna eskaini deutse eta beste erdiak zuzenean ezagutu dau hainbat afrikar herrialdetako gazte etorkin errefuxiatuen egoera.
Gaur, "Bizkaia isilik" bilkura, hurrengoa, irailean
Gaur, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, 'Bizkaia isilik' bilkurak ospatuko dira ohiko ordu -19:30- eta lekuetan. Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan.
Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizuna, zuzenean
Eguerdiko 12:00etan hasiko da Santiago Apostolu eta Bilbao uriaren zaindariaren egunez bere izenpeko katedralean ospatuko dan Eukaristia. Zuzenean jarraitu daiteke web honen bidez.
Santiago Bilbao uriaren zaindariaren egunez, Eukaristia katedralean
Gaur, uztailak 25, Santiago Apostolu eta Bilbao uriaren zaindariaren eguna ospatzen da. Luis Alberto Loyo katedraleko deana buru izango da Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web honen bidez.
Asteburuan, Algortako Berreroslearen urteurrena eta kulturarteko topaketa
Atzo -domeka-, esker oneko Eukaristia ospatu zan, Algortako Berreroslea eleizan lehenengo meza ospatu zala (1973.eko uztailak 21) berrogeta hamar urte beteten zirala-eta. Beste alde batetik, zapatuz, Orduñan, kulturarteko topaketa ospatu zan askotariko alkarte eta kulturarteko taldeetako 30 lagunen partaidetzagaz eta Laudato Si' entziklika ardaztzat hartuta.
Eleizbarrutiko ordezkaritza Gazteria Ikasle Katolikoa mobimentuaren (JEC) batzar nagusian
Ekintza Katoliko Espezializatuko gazte eta ikasle mobimentuko (JEC) militanteek -14 eta 30 urte bitarteko gazteak- gaurtik hilaren 30era arte, "Tenplu gara: zaindu daigun, zaindu gaitezan" goiburuaren haritik, Malagan ospatuko dan batzar nagusian parte hartuko dabe. Bilboko Eleizbarrutitik, mobimentuko hainbat kide joango da, esate baterako, Maitane Campos presidentea eta Pedro Luis Arias laguntzailea.
Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Bihar inaugurauko da Felipe Arrese Beitiaren bustoa Otxandion
Bihar -domeka-, ordu batean, Felipe Arrese Beitiaren (Otxandio, 1841.eko maiatzak25-1906.eko urtarrilak 16) eskultura inauguratuko da Otxandion, eleizaren ondoan dagoan Andikoa plazan. Arrese Beitia, idazle eta olerkari izateaz gainera, gai erlijiosoak lantzen zituan eskultorea izan zan eta, batez be, altarak, irudi erlijiosoak eta kurutzeak egin ebazan.
Erromesaren bedeinkapenak Bizkaian, Santiago egunez
Patxi Malo Santiago Biderako eta Erromesaldietarako Eleizbarrutiko Idazkaritzako arduradunak oharra bialdu deutse Eleizbarrutiko parrokietako eta kultu-etxeetako arduradunei, uztailaren 25ean, Santiago Apostoluaren egunez, beren-beregi gure Eleizbarrutirako prestatutako erromesaren bedeinkapena emon daien.