24-12-2024 Martes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 107 )
 

Barriak

Etiquetado como: Bidaia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1557 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
04.07.2023

"Zurbirrintzi Eskaut taldeak" Lezana de Menan jarri dau kanpamentua

Atzo -uztailak 3, astelehena- Zurbirrintzi Eskaut Taldeak hilaren 16ra arte luzatuko dan kanpamentuari hasiera emon eutsan Lezana de Menan, Burgoseko lurraldean, Merindadeen eskualdeko Mena bailaran dagoan herrian. Zortzi eta hamazortzi urte bitarteko 60 ume eta gaztek parte hartzen dihardue. Atzo, adar bi batu ziran eta nagusien adarrek datorren astean egingo dabe bat.

04.07.2023

Jose Angel Agirre Mendatako frailea Afrikara bueltatuko da

Jose Angel Agirre Mendatako jaberiar frailea datorren barikuz, uztailak 7, bueltatuko da Txadera (Afrika). Kortezubin dagoan jaberiarren seminarioan egin eban batxilergoa eta Gernikako institutuan jarraitu eban gero ikasten. Teologia-ikasketak Madrilen egin ebazan. Sierra Leonan hasi zan bere misino-esperientiza eta handik ihes egin behar izan eban gerra zala-eta. Han, errefuxiatuen esparruan bizi izan zan zazpi hilabetez. Beranduago Txaden egon zan eta denporaldi batez kongregazinoarentzako zerbitzuak eskaini ebazan Italian eta Espainian. Orain, hil barri dan ama zaintzen egon ondoren, …

03.07.2023

Amaitu da meatzaldekoen kanpamentua Urtuellan

Hirugarren urtez, Meatzaldea Pastoral Barrutian udako esperientzia antolatu dabe Mehatzaldeko Caritas eta gazteria egitasmoetako neska-mutikoentzat. Bost egunez, kolonia honeek Urtuellako lokal eta kaleetan garatu dira hainbat jarduera burutuz: jokoak, gynkana, mozorro-tailerrak, jaia eta txangoak hondartzara eta Arboledara.

03.07.2023

Ospakizun berezia Elorrion Bizkaiko zaindarietako baten egunez

Bihar -uztailak 4, martitzena-, 1989an izendatuta, Eleizbarrutiko bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendinen eguna ospatuko da. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala eguerdiko 12:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Sortze Garbia parrokian -berau zabalik egongo da egun osoan-. Meza Nagusian, hilaren amaieran FIlipinetara misiolari joango dan Jaione Lopez gazte elorriotarraren misino-bialketa ospatuko da. Bizkaia Irratian eskaini dauan alkarrizketa: hemen

02.07.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
01.07.2023

"Sanfran 2023" uri-kolonia eta lan-kanpamentua, martxan

Beste urte batez, uztailean Bizkaiko Caritasek, monja pasiotarrek eta jesuitek sustatutako ekimenaren bidez, zerbitzuzko esperientzia bizi izateko aukera izango da gaurtik -uztailak 1- hilaren 14ra arte. Marije Calvo monja pasiotar eta Migrazinoetarako Eleizbarrutiko arduradunak azaldu dauanez, "boluntario lez jarduteko eta fedea beste batzukaz batera bizitzeko esperientzia eskaini gura deutsegu 12 boluntario eta koordinatzaileei eta, horren bitartez, goizero, aparteko aisialdia, gozatzeko eta jostatzeko aukera, emon gura deutsegu Caritasek umeei begira garatzen dauan Tximeleta ekimenean …

01.07.2023

Ondare erlijiosoaren 'tour' edo biraren lehenengo etapa

Frantziako Tourraren 2023ko lehenengo etapa gaur, uztailak 1, ospatuko da. Txirrindulariek 182 kilometro burutuko dabez Bilbon hasi eta amaituko dan ibilbidean. Tropela 12:55etan atarako da Bilbotik eta Loiu, Gatika eta Laukiz zeharkatuko ditu. Hortik eskumaldera joango dira: Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia eta Gorliz. Lemoiz eta Bakiotik igarota, Bermeora helduko dira Gaztelugatxeko San Joanen paretik igaro ondoren. Bermeotik Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta eta Forura joango dira. Gernikan sartu eta handik Arratzu, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, …

30.06.2023

Adin Txikikoen Babeserako Batzordearen kurtsoko azken batzarra

Adin txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebenzinorako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeak kurtsoko azken batzarra ospatu dau gaur. Derioko 'Seminarioa' eraikinean ospatu daben kurtsoko azken batzarraren aurretik, taldekideek ekitaldi xumea ospatu dabe joan dan martxoaren 24an Santiago katedralean egin zan otoitzaldian aurkeztutako olibondoa landatuko dan lekuan. Biblian oso esanguratsua dan zuhaitza Gernikako haritzaren kimuaren ondoan landatuko da, Derioko 'Seminarioa' eraikinaren parean, Carlos Olabarri Batzordeko zuzendariak batzordeko gainerako kideen aurrean goizean ospatu dan …

30.06.2023

Eskariak San Pedrori arrantzaleen eta itsasoan hilten diran etorkinen alde

Egun berezia ospatu eben atzo Lekeition eta kostaldeko hainbat herritan, arrantzaleen zaindariari otoitz eginez. Lea-Artibaiko herrian, arrantzaleen zaindariaren omenezko jaia goizeko zazpietan hasten da. Ordu horretan "dei eittekua' deitutakoak egiten dabez, antxina arrantzaleak esnatzeko esaten ebena gogora ekarriz: "Gora Jainkoaren izenean". Goizeko 10:30etan Meza Nagusia ospatu zan Oihana Exabek zuzendutako abesbatzak girotuta. Santuagaz prozesinoa egin eta 'kilin-kalakoa' egin eben. Jose Agustin Maiz parrokoak, itsasoan hildako arrantzale guztien eta Mediterraneoko itsasoan hil diran …

30.06.2023

Azken geltokia: Mufunga

Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen 75. urteurrena ospatzen dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkariak Kongoko Errepublika Demokratikoa bisitatzen dihardu, Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun dauala. Iriartek azaldu dauanez, bisitaldiaren arrazoi nagusia Xabier Goikuria, Katangan (Kongoko ED) jarraitzen dauan misiolari bakarragaz buruz buru egotea izan bada be, ezinbestekoa zan Mufungara joatea, Eleizbarrutiko hainbat parrokia eta lagunek herri honi laguntzen dihardualako.