Barriak
Etiquetado como: Abendu-Aldia
Aita Santuak esker ona adierazo deutso Lourdeseko Hospitalitateari bere lanagaitik
Joan dan astean, Lourdeseko Hospitalitateen Espainiar Federazinoak peregrinazinoa egin dau Erromara eta Frantzisko Aita Santuagaz hartu-emona izan dabe eskumuinak egitean, eguazteneko -maiatzak 24- audientzia orokorraren ostean. Hamaika laguneko taldea joan zan Bilbotik, tartean, Cristina Gorostiza Hospitalitateko Bilboko presidentea, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko kontsiliarioa eta Pablo Garamendi Federazinoko estatuko presidentea. Garamendiren esanetan, "Frantzisko Aita Santuak egiten dogun lanagaitik esker ona adierazoteaz batera, adore emon euskun eginkizun horretan iraun …
Mendekoste eguneko ospakizunak, sendotzak eta batzarrak
Asteburu honetan, Mendekoste Eguna ospatu da eta honen inguruko hainbat batzar eta jarduera ospatu da Eleizbarrutiko Pastoral Barrutietan (PB). Gainera, barikuz, gotzaina buru zala, 19 gaztek sendotza hartu eben Matienan. Bedian, Arratiako Eleizaren eguna ospatu zan eta Kurutze Santua-Opus Dei Abade-alkarteko eta Pradoko Abadeak Alkarteko Eleizbarrutiko hainbat abade alkartu zan Barria eraikineko lokaletan. Atzo -domeka-, alkarte latinoamerikarrak hileroko hitzordua izan eban San Luis Beltran parrokian. Hona hemen azken orduetako hitzorduen irudiak:
Ondo etorri eta agurrak Kartzela Pastoraltzan eta Bidesarin
'Alkarren barri' aldizkariaren maiatzeko alean iragarri zanez, Roberto Vidalek Jorge Murielen lekua hartu dau Kartzela Pastoraltzan eta azken honek presoei laguntzen jarraituko dau Bidesaritik. Beste alde batetik, erakundeak prozesua jarri dau martxan zuzendaritza itzi egin dauan Marian Garciaren lekua beteteko. Joan dan astean, 33 boluntariok parte hartu eben zuzenbide-heziketan. Ekitaldi horretan, Vidal aurkeztu eta Marian agurtu eben.
Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Enrique Abello eta Santiago Banda, gaur, Bilboko organo-jaialdian
Gaur, arratsaldeko 20:00etan, “Diego de Amezua” alkarteak antolatzen dauan "Bilbao hiria" Organo-jaialdiaren 11. ekitaldiko hirugarren kotzertua ospatuko da. Palentziako kontserbatorioko irakalse dan Enrique Abellok (tronpeta) eta Santiago Banda Donostiako kontserbatorioko irakasleak (organoa) jardungo dabe honako honeen lanak interpretatuz: Marc-Antoine Charpentier, Johann Sebastian Bach, Wolfgang Amadeus Mozart, Gabriel Faure, Albert Alain eta Alessandro Marcello.
Gaur, Arratiako Eleizaren eguna
Aurton, Bediako parrokian izango da Mendekoste inguruan Arratiako sinistedunak batzen dituan eleizkizuna. Arratsaldeko zazpietan hasiko da Eukaristia eta sinbolo lez, alkarteetako kideei dei egingo jake bakotxak bere kandela biztu daian. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa eta alkartea sustatzeko erronka dagoz ekitaldi honen atzean. Atzo, hain zuzen be, Kerman Lopez bikario nagusiak Eleizbarrutiaren ibilbide-orria ze unetan dagoan azaldu eban Radio Popular-Herri Irratian.
Komunikazinoari buruzko ekitaldian parte hartzerik nahi?
Frantzisko Aita Santuak gizarte komunikabideen egunerako idatzi dauan mezua oinarritzat hartuta, datorren eguaztenez, maiatzak 31, 17:00etatik 18:30etara, batzar-solasaldia ospatuko da Josep Lluis Mico Blanquernako Ramon Llul komunikazino-fakultateko dekanoagaz eta Leticia Soberon komunikazinorako Vatikanoko dikasterioko kideagaz Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4). Bertan, Eleizak barrura zein kanpora begira dituan jardueretarako sortu beharko leuken komunikazino-sen eta motari buruz gogoeta egingo da. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: idtp@idtp.org edo 944795652. Arratsaldeko …
AAean aditua dan J. A. Lozanok emongo deutso hasiera maiatzaren 31ko jardunaldiari
Konputazinoaren Zientzietan eta Adimen Artifizialean UPV-EHUko katedradun eta Matematika Aplikatuetarako Ikerketa Zentroko Zuzendari Zientifiko dan Jose Antonio Lozanok emongo deutso hasiera maiatzaren 31an, Bilboko Eleizbarrutiak, Kazetarien Euskal Herriko Kolegioaren eta Alkartearen laguntzagaz antolatuta ospatuko dan jardunaldiari. AA eta humanismoaren inguruan jardungo da eta gaiak hainbesteko jakin-mina biztu dau non leku guztiak bete diran. Izena emoteko orria itxita dago eta berau bete daben lagunak baino ezin izango dira sartu aretora.
75 urteko misino-agerpena
Gaur, maiatzak 25, Afrikaren Eguna ospatzen da, egun honetan, 1958an, Afrikar Estatuen lehenengo Biltzarra ospatu zalako. Hainbat herrialdetako ordezkariak batu ziran orduan eta atzerritarren kolonizazinotik askatzeko erabakia erakutsi eben. Biltzar horretan, Afrikar Askatasunaren Eguna ospatzea proposatu zan eta, harrezkero, afrikar kontinenteko buruzagiak alkartzen jarraitu eben eta hortik sortu zan Afrikar Batasunerako Erakundea 1963.eko maiatzaren 25ean eta aurrerago Afrikaren Egun izendatu eben. Egun egokia da afrikar kontinentean be, 1959an lenenengoak Angolara iritsi ziranetik, …
Salestarren ospakizuna Maria Soroslearen egunez
Gaur, maiatzak 24, Maria Soroslearen eguna ospatzen da, egun handia salestarrentzat. Salestarrek hiru ikastetxe dabez Barakaldon, eta iaz euren urteurrenak ospatu ebezanez -Barakaldoko salestarrek 125 urte, Gurutzetako salestarrek 80 urte eta monja salestarrek 75 urte-, autorpena jaso eben udalaren aldetik. Gehiago jakiteko: hemen. Maiatzaren 15ean hasita, bederatziurrena ospatu dabe eta atzo arratsaldez prozesinoan atara ziran Ama Birjinagaz Barakaldon daben ikastetxearen inguruan -aurton lehenengo jaunartzea egin daben ikastetxeko umeek be parte hartu eben- eta lore-eskaintza, 20:00etako …