Barriak
Etiquetado como: Berbaldia
Alex Andreu: "Eskaut kontsiliario izatea, aukera ederra da"
'Beti prest!' da eskauten ezaugarria, Alex Andreu abadeari be egotzi deikeoguna. Filosofia beraz hartu dau bere gain Euskalerriko Ekautak Bizkaia mobimentuko kontsiliario-kargua. Kurtso honetatik aurrera II. bikaritzako (Enkarterri) ardurak be bere gain dituan Sergio Buiza I. bikaritzako bikarioaren lekua hartuko dau. Andreuk aukeratzat hartu dau erantzukizun hau, "aisialdia, heziketarako eremu natural, gertuko eta pribilegiatu biurtu leiken sasoian".
Kristau eta islamiar alkarteak erlejinoarteko lehen biltzarrean, San Frantziskon
Anai-arreba lez loturak sortu eta abegi eta inklusinorako eremuak ahalbidetzeko, atzo -eguena-, kristau eta islamiar alkarteek erlejinoarteko lehen biltzarra ospatu eben Bilboko San Frantzisko auzoko Claret Eneako lokaletan.
Abesbatzen Nazinoarteko Biltzarra Santurtziko Gorka Deuna eleizan
Gaur arratsaldez emongo jako hasiera Süaanturtzin, Gorka Deuna parrokian, azaroaren 2ra arte ospatuko dan Abesbatzen Nazinoarteko Biltzarra. Ekitaldi honetan, bost taldek parte hartuko dabe eta Pedro Guallar organo-joeak eta Celia Alcedo sarturtziar sopranoak errezitaldia eskainiko dabe, hain zuzen be, gaur arratsaldez, jaialdiari hasiera emonez.
Guridi eta Gabiolaren piezak Begoñako eta Karmeneko Ama tenpluetan
Organoaren Adiskideen Bizkaiko Alkarteak Jesus Guridi, Bernardo Gabiola eta euren maisuei buruzko berbaldi-kontzertu bi antolatu ditu. Ekitaldia, Begoñako basilikako eta Indautxuko Karmeneko Ama eleizako organoetan garatuko da. Lehenengo saioa, datorren barikuz, urriak 18, izango da, 20:00etan, eta bigarrena, urriaren 25ean, ordu berean. Jarduera hau, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan ospatuko da.
"Ebanjelioa millennialei aurkeztu", Estrella Morenoren eskutik
Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak berbaldia eskainiko dau zapatuz, urriak 19, ebanjelioa millennial deitutakoei aurkeztearen inguruan. Algortan izango da, hirukoiztarren parrokian, 10:00etan. Hain zuzen be, Estrellak 2023an aurkeztu eban doktore-tesia goiburu honegaz: “Identidades líquidas y conversión cristiana: la propuesta del evangelio a la generación millennial”.
Parte hartu gura dozu gazteen Jubileuan?
'Itxaropenaren Ohiko Jubileua 2025' datorren abenduaren 24an hasiko da, Frantzisko aita santuak San Pedro Basilikako "Ate Santua" zabaldu daianean. Frantzisko aita santuak “Spes non confundit/Itxaropenak ez dau huts egiten” buldaren irakurketaren bidez deitu eban 'Itxaropenaren Ohiko Jubileua 2025'. Gazteen Jubileua uztailaren 28tik abuztuaren 3ra izango da. Joango zinateke?
Eleizbarrutiko ordezkaritza Kartzela Pastoraltzaren jardunaldietan
Atzo emon eutsen hasiera Kartzela Pastoraltzarako kapilau eta ordezkarien XXXV. jardunaldiei, Madrilen eta bihar -urriak 17, eguena- emongo deutse amaiera. Roberto Vidal Kartzela Pastoraltzarako Bilboko Eleizbarrutiko arduradunak parte hartzen dihardu Kartzela Pastoraltzarako karitate eta gizarte ekintzarako Gotzain Azpibatzordeko sailak antolatutako saioetan.
Ekonomia eta globalizazinoari buruzko saioa, Asier Arcosen eskutik
Asier Arcos EHUko ekonomia-irakasle eta Hegoa alkarteko kideak gidatuta, ekonomia eta globalizazinoari buruzko saio irekia ospatuko da datorren zapatuz, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), 9:30etatik 12:30etara. Arcos protagonista dala ospatuko dan jarduera honek emongo deutse hasiera Ipar-Hegoaldea ikastaroko saioei. Dana dala, nahiz eta ikastaroan ez parte hartu, zapatuko jardunaldia irekia da nahi dauanak joan leike saiora.
Angel Sagarminaga "DOMUND-gizonari" buruzko bideo-dokumentala
Oraintsu aurkeztu da Misinoetarako Gasteizko Eleizbarrutiko ordezkaritzak prestatutako “Sagarmínaga, el hombre del Domund” bideo-dokumentala. 1890eko martxoaren 1ean Igorren jaio zan Angel Sagarminaga Mendieta Fedearen Zabalkunderako Munduko Egunaren eragile eta bultzatzaileari buruzko erreportajea da. Sagarminaga izan zan Aita Santuaren ardurapeko Misino-egintzak (OMP) dalakoaren lehenengo zuzendaria estatuan. Berrogeta hamar urte iraun eban karguan, istripuz hil zan arte.
DOMUND egunari lotutako ibilaldi solidarioa Torre Urizar PBan
Datorren domekaz, urriak 20, Eleizak DOMUND eguneko kanpaina ospatuko dau, Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak egun horretarako idatzi dauan gutunean dinoanez, "azken baten, egun honetan dei egiten jaku kristau guztiok Eleizaren misino ebanjelizatzailearen arduradun sentitu gaitezan". DOMUND egunaren aurretik, hainbat jarduera ospatuko da. Gainera, gazte batzuek udan bizi izandako misino-esperientziaren ingurukoak batera jarriko dabez ikastetxe eta taldeetan. Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.