Barriak
Etiquetado como: El Carmen
Maitasunaren Egunez, esker ona eta agurra
Atzo, hirukoiztarrek Algortan daben egoitzan, ekitaldi hunkigarria ospatu zan. Maitasunaren Eguna, aukera ederra izaten da euren denpora eta gaitasunak besteen alde eskaintzen dabezan ehunka lagunak -2.000 Bizkaiko Caritasen- alkartzeko eta guztiei esker ona eta autorpena eskaintzeko. Ehunka lagun batu zan Eukaristia berezia ospatzeko. Hasietan, Gontzal Mendibil musikagile eta abeslariak ondo etorria egin eutsen guztiei abesti bategaz, ondoren, Chusa Gonzalez lurraldeko kontseilariak esan ebazan berba batzuk eta Felix Larrondo lurraldeko bikarioak eskerrak emon ebazan VI. bikaritzan …
Esker ona Urkiolan Antonio Madinabeitia misiolariari
Aurton, Paduko San Antonio egunez Urkiolan ospatuko dan meza, berezia izango da. Antonio Madinabeitia misiolariari esker ona adierazoko jako Eukaristian, izan be, laster Abadetxea itzi eta Gasteizko abade-etxera joango da-eta bizitzera. Horren ondorioz, beti Euskal Eleizbarrutietako Misinoei lotuta egon dan Urkiolako santutegian eta inguruan gauzak aldatu egingo dira eta datorren urtetik aurrera egitasmo barriari ekingo jako. Antoniok, Joseba Legarzak eta On Bittor Garaigordobil gotzaiak -biak hilda- misino-aldi jakin bat irudikatzen eban misiolarien hirukotea osatzen eben. Ekainaren 13an, On …
Ehunka boluntario batuko da gaur Algortan
Hirutasun Guztiz Santua eleizan, 16:45tan egingo dan harrera eta ondo etorriagaz emongo jako hasiera ekitaldiari. Ondoren, Eukaristia ospatuko da eta azoka VI. bikaritzako herri eta errealidadeak ezagutu ahal izateko. Domekaz, gogoan izango da ospakizun guztietan 'Zaindu, eskutik heldu - Cultiva cuidados" kanpaina. Ekainean, Bizkaiko Caritasek boluntarioengan jarriko dau arreta, eurak dira-eta "eredu alkartasunari dagokionez eta sufritzen dagozanen aldeko gure kristau alkartearen lehentasunezko aukeraren isla". Aurtengo ospakizunean, Carlos Bargosek agur esango deutso zuzendari-karguari, …
Zapatuz, erretiroa "Otoitza eta bizitza" tailerren eskutik
"Zorioneko izateko artea" gai orokorraren inguruan ospatuko da erretiroa, ekainaren 10ean, "Otoitza eta bizitza tailerrak" mobimentuak sustatuta. Leguak mugatuak dira eta ezinbestekoa da aurretik izena emotea. Eleizbarrutiko Seminarioaren egoitza (Zabalbide, 92) ospatuko da, 9:00etatik 17:30etara. Gehiago jakiteko, 619450022 telefonora deitu (Lorena) edo lorenarodriguezmed@gmail.com helbidera idatzi.
Gotzaina eta azken ordenatuak, Nafarroan
On Mario Izeta Bilboko gotzain zanetik ohitura bihurtu da kursoaren amaieran gotzainak eta Eleizbarrutiko azken ordenatuek pare bat eguneko konbibentzia egitea. Aurton, hain zuzen be, hogei lagun inguruko taldea Nafarroara joan da.
On Joan Maria Uriarte gotzainak 90 urte bete ditu gaur
Gaur, ekainak 7, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak 90 urte bete ditu. Zorionak! 1976 eta 1991 bitartean, On Joan Mari Uriarte Bilboko Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile be izan zan eta etzi autorpena egingo deutso. Eguerdiko 12:00etan, esker oneko Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala eta zuzenean web honen bidez. Ostean, bazkaria egingo da Derioko Seminario jatetxean. Uriarte gotzain izan dan Eleizbarrutietako hainbat gotzainek parte hartuko dau, besteak beste, omenaldian.
Bizkaiko Caritasek arreta eskaintzen deutse arazo kateatuak dabezanei
Bizkaiko Caritasek 2022ko oroitza-txostenean jasoten diran datuak aurkeztu ditu gaur. Joan dan urtean, eleiz erakunde honek 11.922 laguni -gehienak, emakumeak- eskaini eutsen arreta, 240 egitasmoren bitartez. Hiru miloe euroko inbertsino soziala egin zan laguntza ekonomikoetan. Caritasen laguntza jasoten daben gehienak adin txikikoen ardura daben emakumeak dira eta honeekaz batera ume eta gazteak eta etorkinak. Eginkizun hau burutu ahal izateko, Caritasek 1.800 boluntario ingururen -200 barriak- eta 4.400 bazkide edo laguntzaileren laguntza izan dau.
Hurrengo 'Alkarren Barri-Comunicación', urrian
Gaur argitaratu da Eleizbarrutiko aldizkaria euskarri digitalean. Ekainari dagokion alea, kurtsoko azkena da. 295. aleak Bizkaiko Eleizako gaurkotasun-barriak jaso ditu, ohikoa danez. Alkarrizketen sailean, bi nabarmentzen dira: David Garrido abadegaiari eta Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misiolariari egindakoak nabarmentzen dira. Lehenengoa, datorren uztailaren 2an abade egingo da; bigarrena, aurrean dabil Eleizaren Sinodoaren prozesuan. Erdiko txostenean, joan dan maiatzaren 31an, Kultur Erakundeen Eleizbarrutiko Mahaiak antolatuta eta filosofia, zientzia, komunikazino eta hezkuntzaren …
Asteburuan, kurtso amaierak, sendotzak eta saria
On Joseba Segura Biboko gotzaina buru zala, barikuz, Maria Erregina eleizan ospatu zan eleizkizunean, Santutxu Pastoral Barrutiko (PB) eta 'Juventudes Marianas Vicencianas' (JMV) alkarteko taldeetako gazteek sendotza hartu eben. Zapatuz, San Anton eleizan, familien eukaristian, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) jaunartze osteko taldeek kurtso amaiera ospatu eben.Atzo, bestalde afrikar alkartearen kurtsoko azken meza ospatu zan. Eta EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareko hainbat ikastegik aurkeztutako egitasmoek saria lortu dabe asteburuan ospatutako hainbat ekitalditan.
Barikuz, Urrezko eta Zidarrezko ezkontza-ezteguak Begoñan
Datorren barikuz, ekainak 9, Bilboko Eleizbarrutiak Urrezko eta Zidarrezko ezkontza-ezteguak ospatuko ditu, 18:00etan, Begoñako basilikan. Ignacio Fernandez seminarioko errektore eta Begoñako parrokoa buru dala ospatuko da web orrialde honen bidez zuzenean emongo dan Eukaristia. Fran Albala Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dagoan familia eta helduen saileko arduradunak Popular-Herri Irratian dei egin eutsan jenteari eleizkizunean parte hartu daian: "Jainkoari eskerrak emoteko eta ezkontzako agintzariak barritzeko eta ospatzeko era da. Gainera, pandemiaren ostean, …