Barriak
Etiquetado como: Bizkaia
Monja pasiotarren kapitulu probintziala Berrizen eta fraile karmeldar oinutsen probintzial barria
Monja pasiotarrek atzo -eguena- emon eutsen hasiera XV. Kapitulu Probintzialari Berrizen. Domekara arte -apirilak 16- iraungo dau "'Memoria Passionis' dalakora deitu eta sagaratuak izatearen poza" goiburuaren ildotik egiten diharduen biltzarrak. Beste alde batetik, A. Jon Korta Arcelus aukeratu dabe Nafarroako San Joakin Probintziako Probintzial Nagusi, Larreako (Zornotza) Gogarte Etxean, apirilaren 12an egin eben kapitulu-saioan.
Bizkaiko hainbat organo ezagutuz
Aurreko kurtsoan, Alkarren Barri - Comunicación aldizkarian Bizkaiko eleizetako puntarengo organoen ingurukoak jaso ebazan. Gaur, Komunikazinorako Eleizbarrutiko sailak 'altxor' onenen bilduma egin dau.
Pazkoa eta Ramadana batu dituan ospakizuna
Bihar -apirilak 14, barikua- ospatuko dan ekitaldian, hain bat proposamen garatuko da, Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariaren esanetan, "bizikidetasuna eragiteko erlejinoen arteko hartu-emon eta alkarbizitzaren bidez". Ordezkariak azaldu dauanez, "alkarregaz bakerako bidea eratzeko aukera da".
Errentaren autorpena Bizkaian: X batez, laguntza bikotxa
Datorren astelehenez, apirilak 17, zabalduko da errentaren autorpenak aurkezteko epea. Bilboko Eleizbarrutiak eta Bizkaiko Caritasek kanpaina jarri dabe martxan, bigarren urtez jarraian, C laukian X markatuz laguntza bikoiztu ahal izateko. Hori eginez, laguntza bikotxa emotan da, baina zergadunak ez dau gehiago ordaintzen. Ahaleginak batzeko bidea da eta ahulenez arduratzen diran erakundeei laguntzeko aukera emoten dau. Kostu beraz, bi halako emoten da.
Gazteen Pazkoen balorazino positiboa
"Jesusegaz, lekuko gara" goiburuaren haritik ospatu dira aurton Eleizbarrutiak gazteen Pazkoak. Berrehun eta berrogeta hamar lagun inguruk parte hartu dau, hiru taldetan banatua: 14-16 urte, 16-18 urte tea 18 urtetik gorakoak. Argazkiak: hemen
Zer dira Aste Santuko monumentuak?
'Alkarren Barri' aldizkarian hilero jasoten dan Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak azken alean aurkeztu dauan artikuluan, arkitektura iragankorarren adierazpenetako batzuen inguruko usadioa azaltzen da: Aste Santuko monumentuak. Monumentuok ipini eta Eguen Santutik Bariku Santura irauten eben. Eleizako albo bateko kaperan ipinten ziran, altara baten gainean. Altara horretan sagrarioa jarten zan hutsik eta han gordeten ziran Eguen Santuz kontsakratutako formak Bariku Santuan hareekaz jaunartzeko.
Bilbon, gora egin dau ikusleen eta prozesinoetan parte hartu daben kofradideen kopuruak
Bilboko Kofradien Ermandadeak aurtengo Aste Santuaren balantzea egin dau, 14 prozesinoetan, Kurutze-bidean eta Alde Zaharreko kaleetako pausoen erakusketan ikusleen eta parte hartu daben kofradiakideen kopuruak gora egin dauala nabarmencuz. Ekitaldi honetan, gainera, lehenengo aldiz atara da Jesus Cepedaren "Kristo Berbiztua" -2022ko Eleiz Artelanik Onena izendatu dabe- Pazko-eguneko prozesinoan. Gainera, aurton, pauso gehiago eroan dabez lepoan.
Eleiz museoko ihes-aretoa zabalik izango da aste honetan
Aste berezi honetan, Eleiz Museoa zabalik izango da eta, holan, eleiz ondareko 500 artelan zuzenean ezagutzeko aukera izango da. 1961ean sortutako museoak, gainera, bilduma oparoa dau, besteak beste, Bizkaiko eleizetatik eta dohaintza pribatuetatik jasotako piezak. Gainera, eta beste inongo museotan ez bezala, ihes-aretoa gordeten dau. Aparteko aukera da, era dibertigarrian Bizkaiko historia erlijiosoa eta Museoan gordeten diran bitxi immaterialak ezagutzeko.
Parte hartu gura dozu lan-kanpamentuan, Basauriko kartzelan?
Apirlaren 28tik maiatzaren 1era, lan-kanpamentua egingo da Basauriko kartzelan, 20 eta 64 urte bitartekoentzat. Kartzela Pastoraltzak sustatzen dau esperientzia hau, "bazterketaz jantzitako eremuan Jainkoagaz bat egiteko". Arduradunen esanetan, "Kartzela, baztertuek, inork maite ez dituanek aurpegia daben eremua, leku bikaina da Jesukristoren Jainkoagaz bat egiteko". Gehiago jakiteko eta apirilaren 12a baino lehen izena emoteko -50 euro eta NAN-: pastoralpenitenciaria@bizkeliza.org
Gotzaina buru dala ospatuko dan Pazko-eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
Santiago katedralean, 12:00etan