Barriak
Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainari
Bilboko gotzainaren kurtsoko lehenengo alkarrizketa, Radio Popular-Herri Irratian
On Joseba Segura Bilboko gotzainak kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskainiko dau gaur Radio Popular-Herri Irratian. Dalako alkarrizketa hori zuzenean entzun ahal izango da, 8:30etatik aurrera, web honetan. Datozan hilabeteetan, Eleizbarrutian nabarmenduko diran gai nagusiak landuko dira eta gaurkotasunezko beste hainbat gairen inguruan be jardungo dau gotzainak.
Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra: agurrak eta kide barriak
Atzo ospatu zan Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra. Gotzaina buru dauan erakunde honek Eleizbarrutiaren gobernuan laguntzen dau. 2021ean martxan jarri zan talde honetan, aurpegi barria dago, hain zuzen be, 11 urtez Caritas Bizkaia erakundeko zuzendari izan dan eta Eleizbarrutiko Idazkari Nagusi izendatu barri daben Carlos Bargosena. Beste alde batetik, …
Nekatuta baina pozik Portugaletik bueltan
Portugalera Bizkaitik joandako talde nagusia iritsi da Bilbora gaur goizean.. Egunok zelan bizi izan dabezan galdetu deutsegue euren arteko batzuei eta "pozik baina nekatuta", dinoe. IV. bikaritzako bikarioarentzat, Alex Alonsorentzat, orain garrantzitsua da gazte honeek behar daben akonpainamentua eskaintzea kirstau alkarteetan. Borja Uriarte, abade gaztearentzat …
"Harreman sendoetan sinisten dogu, ez eteten diran sare mengeletan"
Portugaleko gaurko Gazteen Munduko Egunetan, Bilboko gotzainak meza santua ospatu dau gazte askogaz batera. Bere alboan Bizkaitik bertara joandako abadeak egon dira. Arseko abade santuaren eguna danez, bera hartu dau aintzat gaurko homilian. Joseba Segurak bere apaltasunaren eta bihotzetara heltzeko eukan gaitasunaren inguruan egin dau berba.Kristianauak sare zaleak baino …
"Gazte askorentzat, egun ahaztezinak izango dira"
Eguaztenez abiatu zan Portugalerantz Bilboko Eleizbarrutiko gazteen lehenengo taldea -60 lagun-, abuztuaren 1etik 6ra Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldian parte hartzera. Egunotan, Frantzisko Aita Santuak deituta ospatuko dan ekitaldi nagusiaren aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutako jarduera ospatzen dihardue eta mundu osoko …
Gazteen Munduko Egunerako prestatzen
Abuztuaren 1etik 6ra ospatuko da Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldia. Frantzisko Aita Santuak deituta Lisboan ospatuko dan jarduera honen aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutakoak izango dira eta mundu osoko gazteak herrialdeko Eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. Uztailaren 26an, goizez atarako da lehenengo taldea, 62 lagunez …
Gotzainak Kongoko EDko kobalto-meatzetan umeek jasaten daben esplotazinoa salatu dau
On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko EDa bisitatu eban ekainaren amaieran. Hamabi egunez, herrialde zabal honen -afrikar kontinenteko bigarren herrialderik handiena- zati bat bisitatu eban Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun ebala. Euskal Eleizbarrutietako misiolariek hainbat hamarkadatan lagundu eta makina bat egitasmo martxan jarri izan dabe bisitatu ebezan …
"Etorkizunean, Xabier Goikuriaren lan asko afrikarrek eurek kudeatuko dabe"
Kongoko Errepublika Demokratikotik itzuli barri, On Joseba Segura gotzaina, sasoi baten ala bestean, afrikar herrialdean egondakoa dan hainbat misiolarigaz batu zan atzo. Gotzainak berak zein "Mufungaren Adiskideak" eta "Goikuria" fundazinoetan laguntzen dauan eta bidaian gotzainaren bidelagun izan dan Iñigo Iriartek bizi izan daben esperienziaren barri emon eutsen. Feli …
Elorriok txaloz agurtu dau Jaione Lopez
Astegunez ospatu zan atzo Elorrion Berriotxoako San Balendinen jai liturgikoa. Halanda be, Elorrioko kristau alkarteak era berezian ospatu eban eguna. Agur esan eutsen Filipinetara urte birako misiolari doan Jaione Lopezi. On Joseba Segura gotzainak, homilian, Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi barri dauan esperientzia aitatu eban: "Han, Eleiza gaztea aurkitu dot, …
Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainari
Bilboko gotzainaren kurtsoko lehenengo alkarrizketa, Radio Popular-Herri Irratian
On Joseba Segura Bilboko gotzainak kurtsoko lehenengo alkarrizketa eskainiko dau gaur Radio Popular-Herri Irratian. Dalako alkarrizketa hori zuzenean entzun ahal izango da, 8:30etatik aurrera, web honetan. Datozan hilabeteetan, Eleizbarrutian nabarmenduko diran gai nagusiak landuko dira eta gaurkotasunezko beste hainbat gairen inguruan be jardungo dau gotzainak.
Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra: agurrak eta kide barriak
Atzo ospatu zan Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra. Gotzaina buru dauan erakunde honek Eleizbarrutiaren gobernuan laguntzen dau. 2021ean martxan jarri zan talde honetan, aurpegi barria dago, hain zuzen be, 11 urtez Caritas Bizkaia erakundeko zuzendari izan dan eta Eleizbarrutiko Idazkari Nagusi izendatu barri daben Carlos Bargosena. Beste alde batetik, bidezko azterketaren ostean, beste norbait sartuko da taldean, Marisa Arias ez da-eta bertan izango, mandatuz aldatu daualako. Lehenengo saioan, gainera, Nerea Begoña EBI sariko ikastetxeen arduradunak eta Dorleta Alberdi …
Nekatuta baina pozik Portugaletik bueltan
Portugalera Bizkaitik joandako talde nagusia iritsi da Bilbora gaur goizean.. Egunok zelan bizi izan dabezan galdetu deutsegue euren arteko batzuei eta "pozik baina nekatuta", dinoe. IV. bikaritzako bikarioarentzat, Alex Alonsorentzat, orain garrantzitsua da gazte honeek behar daben akonpainamentua eskaintzea kirstau alkarteetan. Borja Uriarte, abade gaztearentzat "adiskidetasun egunak" izan dira...
"Harreman sendoetan sinisten dogu, ez eteten diran sare mengeletan"
Portugaleko gaurko Gazteen Munduko Egunetan, Bilboko gotzainak meza santua ospatu dau gazte askogaz batera. Bere alboan Bizkaitik bertara joandako abadeak egon dira. Arseko abade santuaren eguna danez, bera hartu dau aintzat gaurko homilian. Joseba Segurak bere apaltasunaren eta bihotzetara heltzeko eukan gaitasunaren inguruan egin dau berba.Kristianauak sare zaleak baino gehiago harreman sendoen aldekoak gareala adierazo dau, azken baten, sareak eten egin leikezalako.
"Gazte askorentzat, egun ahaztezinak izango dira"
Eguaztenez abiatu zan Portugalerantz Bilboko Eleizbarrutiko gazteen lehenengo taldea -60 lagun-, abuztuaren 1etik 6ra Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldian parte hartzera. Egunotan, Frantzisko Aita Santuak deituta ospatuko dan ekitaldi nagusiaren aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutako jarduera ospatzen dihardue eta mundu osoko gazteak Portugaleko eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. Bilboko taldea VIseuko Eleizbarrutira joan da eta hango familiek egin deutse harrera. On Joseba Segura gotzaina gaur -uztailak 29, zapatua- bat …
Gazteen Munduko Egunerako prestatzen
Abuztuaren 1etik 6ra ospatuko da Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldia. Frantzisko Aita Santuak deituta Lisboan ospatuko dan jarduera honen aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutakoak izango dira eta mundu osoko gazteak herrialdeko Eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. Uztailaren 26an, goizez atarako da lehenengo taldea, 62 lagunez osatuta, Bilbotik eta Viseura joango da talde hori. Eleizbarrutia da euren jomuga. Hango familiek hartuko dabez eta, arduradunen esanetan, "danok ez gara parrokia berean egongo; Sao Miguel do Mato, Queira-Casa Parroquial et …
Gotzainak Kongoko EDko kobalto-meatzetan umeek jasaten daben esplotazinoa salatu dau
On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko EDa bisitatu eban ekainaren amaieran. Hamabi egunez, herrialde zabal honen -afrikar kontinenteko bigarren herrialderik handiena- zati bat bisitatu eban Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun ebala. Euskal Eleizbarrutietako misiolariek hainbat hamarkadatan lagundu eta makina bat egitasmo martxan jarri izan dabe bisitatu ebezan lurraldeetan. Baliabide natural asko daben lurrak dira, baina nazinoarteko interesen mende dagoz, bertako jentea premina larrian bizi dalarik.
"Etorkizunean, Xabier Goikuriaren lan asko afrikarrek eurek kudeatuko dabe"
Kongoko Errepublika Demokratikotik itzuli barri, On Joseba Segura gotzaina, sasoi baten ala bestean, afrikar herrialdean egondakoa dan hainbat misiolarigaz batu zan atzo. Gotzainak berak zein "Mufungaren Adiskideak" eta "Goikuria" fundazinoetan laguntzen dauan eta bidaian gotzainaren bidelagun izan dan Iñigo Iriartek bizi izan daben esperienziaren barri emon eutsen. Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak, bere aldetik, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenaren barruan kokatu eban bidaia: "hausnarketa egin behar dogu, eratzen dihardugun Eleiza honeekaz historia …
Elorriok txaloz agurtu dau Jaione Lopez
Astegunez ospatu zan atzo Elorrion Berriotxoako San Balendinen jai liturgikoa. Halanda be, Elorrioko kristau alkarteak era berezian ospatu eban eguna. Agur esan eutsen Filipinetara urte birako misiolari doan Jaione Lopezi. On Joseba Segura gotzainak, homilian, Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi barri dauan esperientzia aitatu eban: "Han, Eleiza gaztea aurkitu dot, poz-pozik dagoan Eleiza, fedea, kantu eta dantza adierazgarri eta alaien bidez ospatzen dauan Eleiza. Benetan, arazoak asko dira eta beharrizanak, itzelak. Gatxa egiten jaku protagonista barrien hainbat jokaera era jarrera …