Barriak
Etiquetado como: Aste Santua
Elorrio eta Lekeitioko monja domingotarrek euren eguna ospatzen dihardue
Elorrioko Santa Ana komentuan bizi diran 11 monjek eta Lekeitioko Santo Domingo komentuan bizi diran 11ek euren fundatzailearen eguna ospatzen dihardue gaur. Lekuko kristau alkarteagaz batera ospatzen daben egun berezia da. Hori dala-eta, Eukaristia amaitzeaz batera, "hamaiketakoa" eskainiko deutse eleiztarrei. Juanito Gallastegi abadea izango da buru Elorrioko komentuan goizeko 11:00etan ospatuko dan eleizkizunean eta Lekeition, Jose Agustin Maiz buru dala eta Ernesto BIlbao klausurako komentuetarako idazkaritzako zuzendaria alkar-meza ospatzen dala egingo dabe eleizkizuna 11:30etan.
Ez dago txartelik Begoñako Kofradiak antolatutako itsas prozesinorako
Abuztuaren 14an, itsas prozesinoaren IV. ekitaldian, Begoñako Andra Mari erromesa eroango dauan itsasontziaz gainera, beste hiru itsasontzi joango dira eta ez ohiko biak. Javiera Diago Begoñako Kofradiako presidenteak goizean izan dan agerraldian adierazo dauanez, eskainitako 240 lekuak bete egin dira eta "datorren urteko prozesinorako bosgarren itsasontzi bat pleitatzeko aukera" aztertzen dihardue. Une honetan, jentea dago itxarote-zerrendan eta dei egiten deutse itsasontzi pribatua dabenei antolatzaileakaz hartu-emonean jarri daitezan prozesinoko bandera bereizgarria emon deieen.
Dohatsu bat, jesuita bat eta santa bat proposatu dabez, besteak beste, Durangoko kale-izendegirako
Abuztuaren 2an, herritarren parte hartzea sustatu dauan prozesuari amaiera emonez, durangarrek proposatutako izenak argitaratu ebazan Durangoko Udalak. Proposamenak jasoteko epea amaitu ondoren, dagokion batzorde teknikoak aztertu egin ditu. Irailaren 9tik 15era egingo da bozketaren ondoren aukeratuko dira izenak eta, besteak beste, honeek dira hautagaiak: Jose Maria Azurmendi dohatsua, Aita Bixente Zabala abade jesuita edo Santa Rita. Santa hau eta Marisa Barrena dira proposatutako emakume bakarrak.
Begoñako Amatxu eta Umea, bederatziurrenerako apainduta
Atzo, XVI. gizaldiaren hasieratik beteten dan ohikunea burutu zan Begoñako basilikan. Mariaren Zeruratzearen eguna baino bederatzi egun aurretik, soingaineko zuriaz apaindu ebezan Amatxu eta Jesus Umea. Astelehenetik barikura 11:00 eta 19:00etan, eta domeka eta jaiegunez 10:00, 12:00, 13:00 eta 19:00etan, eguneroko mezetan ospatuko dan bederatziurrenak Bilbon eta Bizkaian oso sustraituta dagoan jai liturgikoari begira jarten gaitu. Aurton Amatxuren etxera hurreratzen diranek uztailean egindako 12 zundaketen arrastoak ikusi ahal izango dabez. Izan be, oinarrizko harkaitzaren sakonera eta giza …
Bermeoko Andra Mari eleizan ospatuko da barriro be Nazinoarteko Musika-astea
Bermeoko Udalak antolatu dau Nazinoarteko XXXIX. Musika-astea, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, Oizmendi telebistaren laguntzagaz eta Andra Mari parrokiaren urteroko lankidetzagaz. Gaurtik abuztuaren 9ra arte doako lau kontzertu ospatuko dira 20:00etan hasita. Beste batzuetan lez, batu daiten dirua Vedrunako Karidadeko monja karmeldarren esku itziko da, Kolosokon (Kongoko ED) garatzen diharduen egitasmoan erabili daien.
"Inoiz baino publiko gehien organo kontzertuetan"
Benantzi Bilbao, oso pozik dago aurton inoizko publiko gehien dagoelako Busturialdeko eleizetan antolatutako kontzertuetan. "Harrituta nago eleiza batzuk txiki geratu jakuzalako. Lumoko San Pedron, adibidez, jarleku gehiagoren bila joan behar izan genduan" dino. Argi dago, eleizetako akustikeak lagunduta, goi mailako musika eskaintza egin ezkero, publikoak badaki erantzuten.
Bizkaiko aparteko eleizetatik txangoan
Areto eleizak edo alemanieraz Hallenkirche, apartekoak dira. Altuera berera dagoz habearte guztiak. Bilduma honetan honako batzuren zehaztasunak aurkitu zeinkez.
Urdaibaiko organo kontzertuak Arratzun eta Busturin asteburuan
Carmen Paula Romerok eta Benantzi Bilbaok errezitaldia eskainiko dabe gaur arratsaldeko zortziretan Arratzuko Santo Tomas eleizan. «Urdaibaiko Organoak», kontzertu zikloak hitzordu barria dauka Busturialdean. Bihar, Axpe- Busturian.
Otoitza eta ohorezko aurreskua Mundakako `Kurtzioan´
San Ignazio egunez, mundakarrek jardunaldi berezia bizi izan eben. Herrian Kurtzio legez ezagutzen dan kurutzearen inguruan herritar ugari batu zan. Gaztezar eta Egunsenti dantzari taldeak, José María Egileor txistulari taldeak, Mundakako koroak eta parrokiako kideek hartu eben parte ekitaldian. Begoña Andonegi alkartezainak zuzendu eban bedeinkazinoa.
Begoñako Amatxuren itsas-erromesaldia abuztuaren 14an
Laugarren aldiz antolatu da Santurtzitik Bilborainoko itsas erromesaldia Begoñako Amatxuren irudi bat ontzian doala. Oraingo honetan gotzaina barik Miguel Vera abadea joango da ekitaldi buru.