Barriak
Etiquetado como: Aste Santua
Irailean abade egingo diran hiru abadegaiak, gogo-jardunetan
Irailaren 15etik aurrera hiru abade barri izango dira Bizkaian. Aurreko egunotan, Gorka Campos, Marco Antonio Muñoz eta Juan Reyero Xabierko santutegian dagoz euren burua prestatzen. Bihar amaituko dabez Getafeko Eleizbarrutiko abade dan Javier Siegristen gidaritzapean egiten ari diran gogo-jardunak.
Beste omenaldi bat "zirkuko abadeari'
Miguel María Mendizabal abade 'berezia' zan. Dana emoten eban Bilboko hainbat gizarte auzitan eta gizon alai eta konprometituta zan. Bere abade izatetik, zirkuari eta mundu horretako pertsonei estu lotuta egoteagaitik nabarmendu zan. 'Carablanca' pailazo ospetsua bere osaba zan eta, jentearen esanetan, baita bere eredua be. 1933an jaio zan Bilbon 1959an inkardinatu zan Eleizbarrutira eta 1961ean egin zan abade Elorrion. Abade lagunkide eta ekonomo izan zan Uriosteko parrokian (Ortuella). Besteak beste, Azokari eta Zirkuko Langileen estatuko kapilau izan zan. Lankidetza estuan jardun eban …
Alkartasunezko bidaia Senegalera
Nerea Gainza Foruko parrokiako begiralea eta bere alaba Ane Aldana Senegalen izan dira hamabost egunez boluntario lanetan. Euleuk alkartearen eskutik izan dira han eta 0 eta 3 urte bitartemo neskato-mutikoentzako umezurtz-etxean, eskola baten eta osasun-etxe baten laguntzeko aukera izan dabe. Bizkaia Irratian egindako alkarrizketan adierazo dabenez, "euren ametsa bete dabe".
Athleticek Kopa eskaini deutso Bizkaiko zaindariari
Talde zuri-gorriko neskek eta mutilek, Jon Uriarte presidenteak, Jose Angel Iribarrek eta Zuzendaritza-batzordeko ordezkariek bisita egin eutsen atzo Begoñako Amatxuri. 1930ean hasitako ohiturari jarraipena emonez, lore-eskaintza egin eben Amabirjinaren aurrean, lortutakoak eskertzeko eta hildako athleticzaleen alde eskatzeko.
Ihes-aretoa dauan museo bakarra, zabalik Aste Nagusian
Gaur, urteko astelehen guztietan lez, Eleiz Museoa itxita egongo da, asteko atseden-eguna dalako. Halanda be, Aste Nagusiko gainerako egunetan zabalik izango da ohiko ordutegian. Barikuz, jaietako egun nagusian, jaiegunetako ordutegian bisitatu ahal izango da, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara. Museoko arduradunen esanetan, egunotan, bisitari gehienak, turistak dira eta dei egiten deutse bizkaitarrei, Museoan gordeten diran 500 artelanen bidez Bizkaiko kultur ondarea ezagutu daien.
'Abegi eta inklusinoa' dalakoen esangurari buruzko laburbilduma
Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko Sailak 'harrera eta inklusinoa' kontzeptuari buruzko laburbilduma argitaratu dau, zenbait pertsona esanguratsuren ikuspuntua jasoz. Iazko ekiturtearen hasieran eskatu ondoren, kurtsoan zehar Alkarren Barri aldizkarian argitaratu izan diran artikuluen bilduma da. Datorren pastorak kurtsoan, Bizkaiko Eleizak "abegi egiten daben eta aukeratzen ez daben" alkarteen alde egiten jarraituko dau, gaur aurkeztutako laburbildumako protagonistetako bat dan Imanol Zubero soziologoak proposatzen dauan lez.
Caritas Bizkaia erakundearen osoko harrera, baita abuztuan be
Laguntza Humanitarioaren Munduko Egunean, Caritas Bizkaia erakundeak "beharrizan gehien dagoan lekuan" egon gura dau beti, laguntasuna eta babesa emoten deutsen familiei osoko harrera eskaintzeko konpromisoari eutsiz. Hilabete honetan, Bilbon kokatuta dagoan egoitza nagusian eskainiko deutse arreta familiei.
Bizkaiko ekuatoginearrek Bisilako Ama Birjinaren eguna ospatzen dabe
Bihar, Bizkaian bizi dan Ekuatore Gineako alkarte katolikoak ospakizuna izango dau. Bioko irlako zaindari dan Bisilako Ama Birjinari errezatuko deutse eguerdik 12:00etan, Atxuriko Gizakundea eleizan.
"Hilkorrak garala ospatzen dogu gaur"
Gaurko egunez, makina bat lagun hurreratzen da hunkituta Amatxurengana. Fedez, ohituraz, esker onez edo Ama Birjinari ekariak aurkeztuz, basilika jentez lepo dago goizaldeko 4:00etatik hasita, orduan ospatu da-eta eguneko lehenengo Eukaristia. Meza Nagusia eguerdiko 12:00etan ospatu da, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Joan Maria Aburto alkatea buru, udalbatzako hainbat kide hurreratu da Begoñara eta honeekaz batera hainbat herri agitari, besteak beste, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea.
Gaur, Bizkaiko mezarik 'goiztiarrena' ospatuko da
Begoñan, gaur, 17 meza ospatuko dira; lehenengoa, goizaldeko lauretan. Ez da arduradunen kasketaldia, eguraldiak laguntzen badau, Amatxuren oinetara otoitz egitera hurreratuko dan milaka lagunei zerbitzua eskaintzeko bidea baino. Egun berezi honetan, Bizkaiko Andra Mariek protagonismo handia dabe, baina, zalantza barik, Artagan gainean dagoanak erakarten dau eleiztar gehien. Beste urte batez, milaka lagun joan da oinez lurraldeko hainbat lekutatik basilikara goizaldeko lauretako mezan parte hartzera.