Barriak
Etiquetado como: Aste Santua
Bilboko musika-bandaren kontzertua Joan Santuak eleizan
Bilboko Udal Musika-bandak "Pasio espazioak / Espacios de pasión" izenburua dauan kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpietan Bilboko Joan Santuak eleizan. Sarrera doan, leku guztiak bete arte. Ateak 18:30etan zabalduko dira.
Durangoko Nekaldi Bizidunaren hiru emonaldi izango dira
Datorren astean, martxoaren 27, 28 eta 29an, Durangoko Nekaldi Biziduna antzeztuko da, aurton 29. ekitaldia beteko dalarik. Emonaldietara joan gura dauanak -egunean 280 lagun- jardueraren orrialde ofizialean, www.durangokopasinoa.com, eskuratu leikez sarrerak 6 euroren truke edo bestela El Arco tabernan edo 663 40 25 25 telefonora deituz.
Bilboko kofradiek prozesinoen egitaraua aurkeztu dabe
Luis Olaortua Bilboko Penitentziazko Kofradien Ermandadeko presidenteak eta Javier Diago komunikazinoetarako Ermandadeko arduradunak Bilboko Aste Santuko egitaraua aurkeztu dabe gaur Bilboko Pausuen Museoan. Martxoaren 22an, barikuz, ospatuko da lehenengo prozesinoa, Doloretako Ama Birjinarena, Nekaldiaren kokfradiaren eskutik, Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik ataraz …
Gazteen Pazkoen balorazino positiboa
"Jesusegaz, lekuko gara" goiburuaren haritik ospatu dira aurton Eleizbarrutiak gazteen Pazkoak. Berrehun eta berrogeta hamar lagun inguruk parte hartu dau, hiru taldetan banatua: 14-16 urte, 16-18 urte tea 18 urtetik gorakoak. Argazkiak: hemen
Bilbon, gora egin dau ikusleen eta prozesinoetan parte hartu daben kofradideen kopuruak
Bilboko Kofradien Ermandadeak aurtengo Aste Santuaren balantzea egin dau, 14 prozesinoetan, Kurutze-bidean eta Alde Zaharreko kaleetako pausoen erakusketan ikusleen eta parte hartu daben kofradiakideen kopuruak gora egin dauala nabarmencuz. Ekitaldi honetan, gainera, lehenengo aldiz atara da Jesus Cepedaren "Kristo Berbiztua" -2022ko Eleiz Artelanik Onena izendatu dabe- …
Gotzaina buru dala ospatuko dan Pazko-eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
Santiago katedralean, 12:00etan
Gotzaina buru dala ospatuko dan Krisma-meza, zuzenean
Bilboko gotzaina buru dala ospatuko da Krisma-meza Santiago katedralean, 11:00etan.
Santiago Apostoluaren kofradiaren prozesinoa bere 75. urteurrenean
Itxaropenaren prozesinoa, 2023an 75. urteurrena ospatzen dauan Santiago Apostoluaren Penitentzia kofradiak antolatzen dauana, gaur arratsaldez atarako da Mendiko San Jose parrokiatik (AA. Agustindarrak), 18:00etan.
Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Nekaldiko eleizkizuna, zuzenean
Santiago katedraletik, 18:00etan
On Joseba Segura gotzainak Hobiratze Santuaren prozesinoan parte hartuko dau gaur
On Joseba Segura buru dala ospatuko da gaur arratsaldez Jaunaren Nekaldia Santiago katedralean, 18:00etan. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez. Eleizkizuna amaitzeaz batera, Santa Vera Cruz kofradiaren Hobiratze Santuaren prozesinora joango da. Joan Santuak parrokiatik atarako da prozesino hau 19:15etan. Domekan, bestalde, gotzainak Nekaldiaren Kofradiaren Jesus …
Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari
Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.
Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia
“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.
Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe
Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea" goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.
Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan
Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko.
Abade batek Filipinetatik: "Lurrikarak ingururik pobreena astindu dau"
Jose Agustin Maiz Lekeitioko parroko eta Lihuk Panaghiusa filipinar GKEaren sortzaileetakoa Cebun dago, hegoaldea astindu daua lurrikararen epizentrotik urrun. Bihar, 60 laguneko taldeagaz kanpamentua egingo dau, uhartean kezka eragiten daben ingurumenaren inguruko kontuak aztertzeko.
Bakearen aldeko otoitzaldia Bizkaian: erlejino arteko ekitaldia Indautxun
Bizkaian dagozan erlejino desbardinetako fededunak batu ziran atzo Indautxuko plazan erlejino arteko otoitzaldian, eskaera bera egiteko: Bakea. On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartu eban.



