18-05-2024 Sábado, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 9 )
 

Barriak

Etiquetado como: Aste Santua

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1127 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
11.04.2024

Batxilergorako aurre-matrikula zabalik EBI sareko ikastetxeetan

Apirilaren 19ra arte zabalik da 2024-25 ikasturterako aurre-matrikula egiteko epea, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko kide diran Bilboko Somorrostro, Begoñazpi ikastegietan; Sopuertako San Viator ikastetxean; Sodupeko Avellaneda ikastetxean; Gernikako San Fidel ikastetxean eta Barakaldoko La Inmaculada ikaxtetxean.

10.04.2024

“José Antonio, lagundu gure herri honi jakituria eta gizatasunez betetako erabakiak hartzen”

Gaur arratsaldeko zazpietan hasita ospatu da Jose Antonio Ardanza lehendakariaren aldeko hileta-mez Elorrioko Sortze Garbia basilikan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan da buru eleizkizunean eta On Mario Izeta Burgoseko artzapezpikuak, On Fernando Prado Donostiako gotzainak; Carlos Garcia LLata Gasteizko bikario nagusiak, Alex Alonso lurraldeko bikarioak eta Iñaki Jauregi eta Juan Vicente Gallastegi oraingo eta aurreko parrokoek alkar-meza emon dabe.

10.04.2024

Gernikaldean elikagaiak batuko dabez Harribide Fundazinoaren alde

Apirilaren 28ra arte, elikagaiak batuko dabez Gernikaldean, Harribide Fundazinoari emoteko.

09.04.2024

Bilboko gotzaina izango da buru bihar Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hileta-eleizkizunean

On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru bihar -eguzatena- Jose Antonio Ardanza lehendakariaren hileta-eleizkizunean. Atzo -astelehena- hil zan berau, 82 urte ebazala Kanalako bere bizilekuan. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar ospatuko da, gorpu barik, Elorrio bere jaioterriko Sortze Garbia basilikan, arratsaldeko zazpietan eta Euskal Telebistak zuzenean emongo dau.Bilboko gotzainagaz batera, alkar-meza emongo dabe Bilboko Eleizbarrutiko aurreko gotzain izan zan On Mario Izeta Burgoseko artzapezpikuak, On Fernando Prado Donostiako gotzainak eta On Juan Carlos Elizalde

09.04.2024

Carlota Valenzuelak Finisterretik Jerusalemerainoko erromesaldiaren esperientzia kontatuko dau

Lurdeseko Andra Mari Hospitalitateak urtero antolatzen dau Eleizbarrutitik Lourdesera joaten dan erromesaldia, urrian egiten dana. Urtean zehar, gainera, beste hainbat jarduera eta batzar egiten dabe. Esate baterako, apirilaren 17an, Carlota Valenzuelak Finisterretik Jerusalemeraino egindako erromesaldiaren esperientzia kontatuko dau Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Antolatzaileen esanetan, "guztiz interesgarri izan daiteke gazteentzat. Zenbat jente hurreratuko dan aurreikusita, ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea, 639159222 telefonora deituz edo 

08.04.2024

Elorrioko monjek `Athletic-tarta´ kaleratu dabe

Zale zuri-gorriek asteburu hunkigarria bizi izan dabe. Gotzaina atzo heldu zan Sevillatik. Han beste milazak zaleren moduan, Cartujako estadiora sartu ezinik geratu zan eta partidua pantaila bitartez jarraitu eban. Behin Kopa irabazita zorion mezua bialdu eban zale guztientzat. Bestalde, Elorriko klausurako monjek be bat egin dabe ospakizunagaz `Athletic pastela´ eginda. 

08.04.2024

Eleizako erakundeek atzerritarren ezohiko erregularizazinoa eskatu dabe

Erlijiosoen Espainiako Konfederazinoak (CONFER), Caritasek, Migrazinoetarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Sailak eta Garaprn Solidariorako Erakundeen Sareak (GSES) agiria kaleratu dabe Parlamentuko talde politikoei eskaria ebinez: kontuan hartu daiela atzerritarren ezohiko erregularizazinoari buruzko herri-ekimen legegilea. 

08.04.2024

Afrikar alkarte katolikoak Eukaristia eta batzarra ospatu ditu

Hilaren lehenengo domekaz ohikoa danez, atzo Bizkaiko afrikar alkartearen batzarra ospatu zan. Alkarteko kideak batu ziran, "Bizkaiko afrikar alkartearen bizitzaren inguruko kontu garrantzitsuak lantzeko, pastoral eta gizarte jarduerak programatzeko eta beste hainbat kontu interesgarriren inguruan jarduteko, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren erronkak kontuan hartuta".

08.04.2024

'Katolikoak eta bizitza publikoa' jardunaldiak, Bilbon

ACdP Bilboko eta Donostiako Zentroek 'Katolikoak eta bizitza publikoa' jardunaldien Euskal Herriko XVIII. ekitaldia ospatuko dabe. Apirilaren 12 eta 13an izango da, formatu bikotxean: bilkura bidez eta on line. "Fedeak bildurra garaitu egiten dau" goiburuaren haritik ospatuko da aurtengo ekitaldia. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Euskaldunan ospatuko dan ekitaldiaren amaierako Eukaristian, zapatu arratsaldeko zortziak laurden gitxiagotan. Apirilaren 14an, domekaz, gotzaina buru izango da Begoñan, GMEan (Gazteen Munduko Eguna) parte hartu eben gazteetako batzuk alkartuko dituan …

07.04.2024

Gotzaina, Parkinson Alkartearen 30. urteurreneko ekitaldian

ASPARBIk  apirilaren 10ean Euskalduna Jauregian antolatuko dauan ekitaldi baten ospatuko dau bere 30. urteurrena. Erakundearen ibilpidea eta bazkideei eskerrak emoteko ekitaldia izango da. Bertan izango da Bilboko gotzaina be. Alkarteari bialdutako bideo mezu baten, eskerrak emoten deutsiez eredugarri diran familia eta beharginei.

Emaitzak orrialdeka