Barriak
Etiquetado como: Aste Santua
Retuertoko Jesusen Bihotza parrokiaren 75. urteurrena
Datorren domekaz, abenduak 18, Retuertoko Jesusen BIhotza parrokiak 75. urteurrena ospatuko dau, On Joseba Segura gotzaina buru dala eta hainbat abadek alkar-meza emoten dauala, 11:00etan ospatuko dan esker oneko Mezagaz. Barakaldoko Zigor koralak girotuko dau eleizkizuna eta amaitzeaz batera Gabonetako kontzertua eskainiko dau. Ospakizunei amaiera emoteko, herri bazkaria egingo da auzoko jatetxe batean.
"Belengo Bakearen Argia" barikuz iritsiko da Bilbora
Bilboko Eleizbarrutiko 15 eta 18 urte bitarteko 300 gazte inguruk harrera egingo deutso "Belengo Bakearen Argiari", Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak antolatuta eta gotzaina buru dala datorren barikuz, 19:00etan, Bilboko San Nikolas eleizan egingo dan ospakizunean.
Marijesiek batu daien dirua orkestra berezi batentzat izango da
Datorren barikuz, abenduak 16, Gernikan Gabonetako koplak abesten dabezan Marijesiak kalera atarako dira barriro be Gernikan sustrai sakonak dituan ohiturari berrekiteko. Goizeko lauretan dabe hitzordua eta herriko hainbat lekutan izango dira Gabonak iragarteko. Azken egunean, eguneko erronda be egiten dan egunean, dirua batuko dabe eta 'Etorkizuna musikatan' alkarteari emongo deutse. Orkestra hau San Frantzisko auzoan jarduten dauan Norai alkarteak sustatzen dau.
Bidesari, 28 urte presoen ondoan
Bilboko Kartzela Pastoraltzatik sortu zan Bidesari erakundeak bere 38. urteurrena ospatu eban atzo. Ekitaldian, presoak eta askotariko egitasmoetan lagun egiten deutsien boluntarioak batu ziran, besteak beste. "Bigarren aukerak, eta hirugarrenak eta laugarrenak... emon daitekezala uste dogu", entzun zan atzo baten baino gehiagoren ahotan. Eta Alain Arteagabeitiaren ahotan eragin eben egundoko txalo-zaparrada. Berrogeta hiru urteko mutil honek esklerosi anizkoitza dau eta besteei lagundu egin behar deutsela sentitu eban, "2019an linfoma diagnostikatu eustenean. Orduan erabagi neban neure …
Bihar, eguaztena, On Joseba Segura gotzainaren berbaldia Corpus Christi parrokian
Bilboko Corpus Christi parrokiak kurtso honetarako antolatu dauan berbaldien zikloan, bihar -abenduak 14, eguaztena-, On Joseba Segura gotzainak ondorengo goiburu honen haritik jardungo dau: "Eleiza osoa bidean da lekuko Eleiza bakotxetik". Hasiera batean gaur arratsalderako aurreikusita egoan saioa atzeratu egin da bihar arte.
"Haurtzaro solidarioa" eta beste hainbat jarduera 'zubi' luzean
Ondoren, azken egunetan gure Eleizbarrutian izan dan hainbat jarduera aitatuko dogu.
Petri Oleaga, jaiotzak kakorratzaz egiten dituan larogeta hamar urtetik gorako emakumea
Joan dan astean, Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak urteroko erakusketa zabaldu eban Pausoen Bilboko museoan. Gotzaina be izan zan hasierako ekitaldian eta eomenaldia egin eutsen 90 urte ebazala bere lehenengo jaiotza egiten hasi zan Petri Oleagari. Urte biren buruan, bere lanaren emaitza agertu dau urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo dan erakusketan.
Eleizbarrutiko barriak minutu baten
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
`Haurtzaro Solidarioa´, Ekuadorreko eskola baten alde
Aurton be badator `Haurtzaro Solidarioa´. Bihar goizean zehar Gernikako azokan salgai egongo dira bigarren eskuko liburuak eta jostailuak. Aurton batutako dirua Ekuadorreko Los Riosen dagoan eskola batera bialduko dira.
Egun handia 75. urteurrena ospatzen dauan Nazaretarraren kofradiarentzat
Nazaretarraren kofradiaren deia kofradiakide eta Medinaceliko Kristoren jaieradunei ospakizunagaz bat egin daien.
Bihar -zapatua, abenduak 10-, Gure Aita Jesus Nazaretarra Bilboko kofradiak urteko ekitaldi nagusia ospatuk dau, bere sorreraren 75. urteurreneko ospakizunen barruan: Eukaristia Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia deitutakoa), 13:00an.