Barriak
Etiquetado como: Alboan
Mezak Galdakaoko Jasokundearen Andra Maria parrokiatik ETB1ean
Bihar eta hurrengo domeka bietan Galdakaoko Andra Mari parrokiatik eskainiko dauz euskerazko mezak ETBk. Goizeko hamarretan emitiduko dira mezak. Nestor Díaz abadea izango da meza-burua eta Gonzalo Eguia diakonoa be izango da altarean. Parrokiako koruak, Kurutzetako abesbatzak, lagunduko dau eleizkizunetako liturgian.
"Gaur egun be, zentzuzkoa da gure bizia Jainkoari eta besteei eskeintzea"
Juan Martin Askaiturrieta Klaretarren `Sanctus Paulus´ deritxonaren Probintziala da. Kataluina, Euskalerria, Italia eta Frantziako alderdi bat hartzen dau lurralde zabal honek. Kataluinan bizi dan arren, atseden egun batzuk hartu dauz eta egunokaz euskerazko abadeen gogo-jardunak gidatzen dabil. Alkarren Barri aldizkarirako egindako alkarrizketan gauza ugariren ganeko azalpenak emoten dauz.
Mons. Parrila: "Benedikto XVI.ak irabazi egiten eban buruz buruko harremanean"
Mons. Julio Parrillak gidatzen dihardu aste honetan, Larrean (Zornotza) batu dan abade taldearen gaztelaniazko gogo-jardunak. Benedikto XVI.ak izendatu eban Riobambako (Ekuador) gotzain 2012ko urtarrilean, aitasantutzari uko egin baino hilabete lehenago. Alkarren Barri-Comunicación aldizkariaren otsaileko alean argitaratuko dan alkarrizketan adierazo dauanez, buruz buruko harremanean, alemaniar aita santua "gizon apala eta sentibera zan. Bikainak ziran bere buru-argitasun eta jokabidea".
Barakaldoko La Inmaculada ikastetxea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean sartu da
Urtarriletik hasita, Bilboko Gotzaitegiak bere gain hartu dau Barakaldoko Colegio La Inmaculada (MSJO) Ikastetxearen heziketa-kudeaketa eta berau EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeak sarean sartuko da. Mª Carmen Ruiz ikastetxeko zuzendariak azaldu dauanez, "misiolarion giza bitartekoen gutxiagotze nabarmenak eragindako egoera izan da batik bat erabaki hau hartzera eraman gaituena, ez baitugu geure burua ikastetxearen kudeaketaz arduratzeko gai ikusten. Aldi berean, heziketa-eredurik aurreratuetan finkatuta dagoen eta aitzindari den egitasmoarekin bat egitea aukera bikaintzat dugu eta, egia …
Bilbon bidaia prestatzen dihardue Gazteen Munduko Egunean parte hartzeko
Gazteen Munduko Eguna (GME) datorren udan ospatuko da Portugalen. Bilboko Eleizbarrutian, uztailaren 26tik abuztuaren 6ra egingo dan bidaia antolatuan izena emoteko epea zabaldu da. Abuztuaren 1etik 6ra, Lisboan izango dira ekitaldi nagusiak, baina, aurretik, 'Egunak Eleizbarrutietan' deitutakoak ospatuko dira Portugaleko hainbat lekutan.
"Aita Santua, teologo jakintsua eta fededun otoizlaria izan da"
Gaur eguerdian, Bilboko gotzaina izan da buru Benedikto XVI.aren aldeko hileta-mezan, Bilboko katedralean. Fededun ugari batu da aita santu erretiratuaren alde otoitz egiteko. Katedraleko kapituluko, gotzain kontseiluko kideek eta beste hainbat abadek emon dabe alkar-meza, web orrialde honen bidez zuzenean emon dana. On Joseba Segura gotzainak, aita santu alemanak eskaini nahi izan ebazan hiru zerbitzuen garrantzia nabarmendu dau: "“guztien onaren”, Eleizaren onaren eta gizadiaren onaren alde". Gotzainak bere homilian adierazo dauanez, Benedikto, "teologo jakintsua izan da eta …
Bizkaiko Eleizaren egitasmoaren aldi barria
Gaur, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren aldi barria hasiko da. Orain arte bultzatzen diharduen eta datozan urteetan garatu gura dabezan ekintzak zehaztu dabezan erremuek euren konpromisoak batera jarri daikiez, gainerakoek ezagutu daiezan. Horretarako, orria prestatu da web orrialde honetan eta bertan irauli daitekez hartutako konpromisoak. Datorren otsailaren 22an, Hausterre egunez, amaituko da hori egiteko epea.
Urteko lehenengo asteburuko irudiak
Agerkundearen egunak emon eutsan hasiera asburu luzeari, urteko lehenengoari. Gotzaina buru izan zan Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian. Ospakizuna osorik, hemen. Caritasen errege-opil solidarioa eta han eta hemen, kalez kale ibili ziran eta ume eta handien ilusinoa biztu eben Errege-kabalgatak izan ziran protagonista bezperan. Hainbat herritan, eskaut taldeak arduratu ziran kabalgaten antolakuntzaz. Beste alde batetik, zapatuz, gotzaina buru izan zan astebete aurretik hil zan Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren alde katedralean ospatu zan hileta-mezan. Gotzainaren …
Goicouria misiolariak egitasmo barria dau Kongoko EDrako
Alkarren Barri-Comunicación Eleizbarrutiko aldizkariaren urteko lehenengo alean, Xabier Goicouria misiolari bizkaitarraren lekukotasuna jasoten da. Kongoko Errepublika Demokratikoan daroazn 56 urteotan izan dituan bizipenetako batzuk kontatu ditu. Beti egon da ahulenen ondoan eta, honeen artean, ezintasunen bat daben umeen ondoan. Berak sustatu izan ditu urritasun fisikoak dabezanentzako zentroa, umezurtz-etxea eta lanbide heziketarako ikastegia... Orain, diru-laguntza eroan dau amaetxea zabaltzeko.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org