27-06-2025 Sagrado Corazón de Jesús
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
16.10.2023

Martxan da familien erlojua

'Familiaren erlojua' bitartekoa Bilboko Eleizbarrutiak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako familia eta helduak saila) sustatzen dau Arrupe alkarteagaz eta Loiola zentroagaz batera, familia egitsmoa bultzatzatzeko "bizi dauan edozein une eta inguruabarretan (askotariko familiak, banandutakoak, seme-alabak dabezanak edo ez dabezanak...)".

16.09.2023

Gotzaina senar-emazteakaz alkartuko da Areetan

VI. bikaritzako "ezkontza aurreko ikastaroetan" laguntzailek eskaria egin deutse gotzainari gaur -zapatua-, Areetako Santa Ana parrokiako lokaletan ospatuko dan topaketara joateko. Hainbat senar-emaztek eta alargunen batek osatutako talde hau arduraten da bikaritzako ezkontza aurreko batzarrez. Aldizka batzarrtzen dira eta kurtso amaieran ebaluazinoa egin ebenean, gotzaina …

21.04.2023

Tailerra Algortan, "familian fedea esnatzeko"

VI. bikaritzako bateo aurreko taldeak gidatuta batzarra egingo da bihar -zapatua-, 12:30etan Algortako San Inazio parrokian eta, bertan, 0 eta 6 urte bitarteko umeak dabezan familientzat antolatu dan tailerraren barri emongo dabe. Gehiago jakiteko:    anunciovicariasexta@gmail.com helbidera mezua bialdu edo 688722780 telefonora deitu.

02.03.2023

Ekitaldiak Durango eta Zornotzan

Asteburuan, Eleizbarrutiko hainbat lekutan, ospatu dan Bake Topaketaz gainera, beste hainbat ekitaldi be izan da Garizuma-aldiaren hasiera honetan, Zapatuz, Durangon, Fran Albala Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako familia arloko arduradunak Pastoral Barrutiko (PB) Familia Pastoraltzako kideen batzarra gidatu eban. Atzo, Zornotzan, Eleizbarrutiko beste hainbat …

13.02.2023

Asteburuan, alkartasuna, otoitza eta konpromisoa

Asteburuan, Eleizarentzat oso esanguratsuak diran egun bi ospatu doguz. Alde batetik, zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatu zan -eleizbarrutian egun honen inguruan egin diran jarduerei buruz gehiago jakiteko: hemen- eta, bestetik, Esku Elkartuak erakundeak sustatzen dauan gosearen aurkako kanpaina. Kanpaina hau dala-eta, otoitzaldia ospatu …

30.12.2022

Eleizak Familia Santuaren, "maitasunerako bokazinoaren sorlekuaren" eguna ospatzen dau gaur

Gaur, Familia Santuaren Eguna ospatzen dogu, aurton, "Familia, maitasunerako bokazinoaren sorleku" goiburua ardaztzat hartuta. Gure Eleizbarrutian, Familiarako saila Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dago. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak argitaratu ditu egun honetarako lagungarriak, besteak beste, Gabonetan familian otoitz …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 16 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
16.10.2023

Martxan da familien erlojua

'Familiaren erlojua' bitartekoa Bilboko Eleizbarrutiak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako familia eta helduak saila) sustatzen dau Arrupe alkarteagaz eta Loiola zentroagaz batera, familia egitsmoa bultzatzatzeko "bizi dauan edozein une eta inguruabarretan (askotariko familiak, banandutakoak, seme-alabak dabezanak edo ez dabezanak...)".

16.09.2023

Gotzaina senar-emazteakaz alkartuko da Areetan

VI. bikaritzako "ezkontza aurreko ikastaroetan" laguntzailek eskaria egin deutse gotzainari gaur -zapatua-, Areetako Santa Ana parrokiako lokaletan ospatuko dan topaketara joateko. Hainbat senar-emaztek eta alargunen batek osatutako talde hau arduraten da bikaritzako ezkontza aurreko batzarrez. Aldizka batzarrtzen dira eta kurtso amaieran ebaluazinoa egin ebenean, gotzaina saio batera gonbidatzea pentsatu eben, euren jardueraren barri emoteko eta Eleizari buruko gaurkotasunezko gaien inguruan solasean jarduteko.

21.04.2023

Tailerra Algortan, "familian fedea esnatzeko"

VI. bikaritzako bateo aurreko taldeak gidatuta batzarra egingo da bihar -zapatua-, 12:30etan Algortako San Inazio parrokian eta, bertan, 0 eta 6 urte bitarteko umeak dabezan familientzat antolatu dan tailerraren barri emongo dabe. Gehiago jakiteko:    anunciovicariasexta@gmail.com helbidera mezua bialdu edo 688722780 telefonora deitu.

02.03.2023

Ekitaldiak Durango eta Zornotzan

Asteburuan, Eleizbarrutiko hainbat lekutan, ospatu dan Bake Topaketaz gainera, beste hainbat ekitaldi be izan da Garizuma-aldiaren hasiera honetan, Zapatuz, Durangon, Fran Albala Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako familia arloko arduradunak Pastoral Barrutiko (PB) Familia Pastoraltzako kideen batzarra gidatu eban. Atzo, Zornotzan, Eleizbarrutiko beste hainbat Pastoral Barrutitan egiten diharduenez, "Jesusegaz hobe" goiburua aurkeztu eben Eukaristietan. Gehiago jakiteko: hemen.

13.02.2023

Asteburuan, alkartasuna, otoitza eta konpromisoa

Asteburuan, Eleizarentzat oso esanguratsuak diran egun bi ospatu doguz. Alde batetik, zapatuz, Lurdeseko Andra Mariaren egunez, Gaixoaren Munduko Eguna ospatu zan -eleizbarrutian egun honen inguruan egin diran jarduerei buruz gehiago jakiteko: hemen- eta, bestetik, Esku Elkartuak erakundeak sustatzen dauan gosearen aurkako kanpaina. Kanpaina hau dala-eta, otoitzaldia ospatu zan zapatuz Ermuko Santiago Apostolua parrokian. Beste alde batetik atzo -domeka-, 70 lagun inguruk Arraizpe Pastoral Barrutian ospatu zan batzar nagusian parte hartu eban. Asteburuan, gainera, tonbola solidarioa egin …

30.12.2022

Eleizak Familia Santuaren, "maitasunerako bokazinoaren sorlekuaren" eguna ospatzen dau gaur

Gaur, Familia Santuaren Eguna ospatzen dogu, aurton, "Familia, maitasunerako bokazinoaren sorleku" goiburua ardaztzat hartuta. Gure Eleizbarrutian, Familiarako saila Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dago. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak argitaratu ditu egun honetarako lagungarriak, besteak beste, Gabonetan familian otoitz egiteko liburuxka.

Emaitzak orrialdeka