Barriak
Etiquetado como: Bizileku bakoak
Laguntzako Andra Mariaren eguna ospatuko dabe domekaz Pobeñan
Etzi -irailak 8, domeka- Laguntzako Andra Mariaren erromeria ospatuko da Pobeñan. Tradizino handiko eguna da berau eta, urtero, Bizkaiko leku askotako ehunka lagun erakarten dau. Lehenengo aldiz, On Joseba Segura gotzaina izango da buru ermitatik 11:30etan atara eta Bariko San Nikolas parrokian amaituko dan prozesinoan. Parrokian, Meza Nagusia ospatuko da,gotzaina buru dala.
BOSen kontzertu solidarioa Caritas Bizkaia erakundearen alde
Irailaren 6an, Bilboko Orkestra Sinfonikoak Caritas Bizkaia erakundearen alde eskainiko dau kurtsoko lehenengo kontzertua. Ekitaldia Karmeneko Ama parrokian izango da, 20:00etan. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte eta batu daiten dirua eleiz erakundeari emongo jako.
Bilboko Seminarioko kideak erromes joan dira Bartzelona eta Manresara kurtsoari hasiera emoteko
Astelehen goizez atara zan Bilbotik kurtso hasierako erromesaldian parte hartzen diharduan taldea. "San Inazioren arrastoen atzetik" goiburua dau ekitaldi honek. On Joseba Segura gotzaina buru dala, taldean badegaiak, hautagaiak, errektorea, hezitzaileak eta Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioagaz lotura dauan hainbat lagun joan dira eta egunotan Tibidaboko basilika, Montserrat, Bartzelona eta Manresa bisitatuko dabez, besteak beste.
Zeanuriko ermitetara egiten dan ibilaldiaren 35. ekitaldia
Datorren zapatuz, irailak 7, Zeanuriko ermitetara egiten dan ibilaldiaren hogeta hamabosgarren ekitaldia ospatuko da. Joko Alai Kirol alkartearen eskutik sortu zan oinezko ibilialdi hau 1988an. Harrezkero, hitzordu garrantzitsu bihurtu da izadia eta ibilaldi luzeak gogoko dabezanentzat. Ibilbideak 37 kilometro ditu eta 19 ermita edo eleizaren ondotik igaroko da.
Irailaren 15ean, Marco, Gorka eta Juan abade egingo dira
Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaiak abade egingo dira. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna Santiago katedralean izango da 18:00etan eta zuzenean emongo da web honen bidez.
Teresiar Erakundearen ekitaldia Karrantzan mendeurrena ospatzeko
"Munduagaz konprometituta. Bakegile eta senidetasun-ehule" goiburuaren haritik ospatu ditu uda honetan Espainiako Teresiar Erakundearen ACIT Federazinoak "Bizitza ondu" XIX. jardunaldiak Karrantzako Pallotti Bainuetxean. Arduradunen esanetan, zuzendari nagusiak erakundeko kideei bialdutako gutunean egiten eutsen deialditik sortu zan goiburua: "Teresiar Erakundearen pontifize onespenaren mendeurrena ospatzen dan urte berezi honetan, gure karismaren sustraietara bueltatu".
Emon dozu izena 'Goazen' ekitaldian parte hartzeko?
Azkenaldian iragarri izan dogunez, 75 urte beteko dituan gure Eleizbarrutirako berezia izango dan kurtsoari hasiera emongo deutsagu. Datozan hilabeteetan Eleizbarrutiaren 75 urteon oroitzapenezko ekitaldiak ospatuko dira. Lehenengoa, irailaren 28an izango da: 'Goazen 2024!', bertan hasiera ofiziala emongo jakolarik pastoral ekiturte honi, hain zuzen be Eleizbarrutiko lekurik esanguratsuenetako baten, Derioko Seminarioko kaperan. Izena emoteko orria: hemen (azken eguna, irailaren 20a). GEhiago jakiteko: hemen.
Kurtso barria, logo barria
2024/2025 kurtsoan Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatuko dogu eta logo barria agertuko da argitalpen guztietan. Orain dala aste batzuk hasita, apurka-apurka logo barria agirietan sartzen joan dira eta kurtso barriari hasiera emoten deutsan irailaren 1etik aurrera, era ofizialean erabiliko da agiri eta jakinarazpen guztietan.
Buru erlijiosoek Kreazinoaren Aroan parte hartzeko deia egin dabe
Bihar, irailak 1, hasiko da Kreazinoaren Aroa 2024, Kreazinoaren Zaintzaren aldeko Munduko Otoitz Egunagaz, eta urriaren 4an, Asisko San Frantzisko ekologiaren zaindariaren egunez amaituko da. Aukeratu dan goiburuak, Itxaropena emon eta kreazinoagaz batera jardun, San Paulok Erromako kristauei idatzitako gutuna (Erm 8, 19-25) aitatzen dau. Bertan, kristau itxaropena argitu eta bere esanahi sakonaren barri emoten da. Frantzisko aita santuak mezua idatzi dau egun honetarako eta Gotzainen Batzarreko gotzainek bat egin dabe ekitaldi horregaz Karidade eta Gizarte Ekintzarako Gotzainen Batzarreko …
Udan be, zerbitzu erlijioso eta espirituala ospitaleetan
Abuztuaren amaierara helduta, Bilboko Eleizbarrutian eskaintzen dan Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzutik (AEEZ) zera gogoratu gura dabe: era ofizialean datorren irailaren 22an amaituko dan ufaldi osoan eta datorren kurtsoan zerbitzu hau guardiako dala Bizkaiko ospitaleetan, urteko egun guztietan. Ondo prestatutako talde arduratsuak ditu Basurtu, Gurutzeta, Galdakao, Gorliz, Urduliz, Santa Marina eta San Eloin.