01-04-2025 Martes, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Bizileku bakoak

28.10.2023

"Inor etxebizitza barik" Caritasen kanpaina

Cáritas Bizkaia erakundeak etxebizitza bakoen inguruko 2023ko kanpaina ospatuko dau. Dei egiten dau, "alkarte inklusibo izan gaitezan, alkarteak eginez eta, helburu eta ekintzetan bat eginda, zailtasunak eta adorerik eza gainditu daiguzan". Oraingoan, aparteko arreta jarri gura dabe bizilekurik ez daukien emakumeek jasaten daben ahulezian: "sarea banatzeak alkarteari eusteko …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1759 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
01.04.2025

Eleizbarrutiko erromesaldia Erromara: "Pozez eta fedez betetako esperientzia"

70 lagunetik gora joan zan erromes eleizbarrutitik Erromara joan dan astean, Frantzisko aita santuak deitutako 2025eko Ohiko Jubileua dala-eta. On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Patxi Malo erromesaldietarako eleizbarrutiko saileko arduraduna eta Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa be taldean joan ziran. San Kalixto katakonbak eta Vatikanoko San Pedro, Andra Maria Nagusia, San Joan Laterangoa eta San Paulo Harresiz Kanpoko Erromako lau Basilika Nagusiak bisitatu ebezan, besteak beste, eta basilika horreetako Ate Santuak zeharkatu.
01.04.2025

Garizumako berbaldiak Miguel Angel Remirez misiolariaren eskutik Begoñan eta Lekeition

Gaur arratsaldeko 19:45etan, Filipinetan, Perun eta El Salvadorren misiolari izan dan Miguel Angel Remirezek Garizumako berbaldia eskainiko dau Begoñako basilikan. Datorren eguenez, apirilak 3, Lekeitioko basilikan izango da 19:00etan hasiko dan ekitaldian. Remirezek, ospatu barri dan eleizbarrutietako misinoen kanpainaren inguruan jardungo dau: "La Misión: compromiso y esperanza. Misioa: eginbide eta itxaropena"

01.04.2025

Amatxuri eskaini jakon oinatza Alkarren Barri aldizkariaren azalean

Martxotik Begoñako basilikan dagoan eta Toño Valdivieso artistak margotu dauan lamina agertzen da Alkarren Barri aldizkariaren apirileko alearen azalean. Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunari lotuta, Bilboko eleizbarrutiaren urteurreneko urte berezi honetan, zazpi urtez banan-banako oinatzak margotu dituan margolariak, artelan berezia sortu eban Begoñako basiliak betirako izteko. Kulturartekotasunari aurpegia jarri eutsan Daniela Areli Arriagak egin eban eskaintza ekitaldi nagusiaren bezperetan. Martxoaren 7an Bilbon ospatu zan ekitaldiaren laburpena jasote da 311. alean.

31.03.2025

Otoitz eta bereizketarako eguna Gueñesen

Joan dan zapatuz, otoitz eta bereizketarako saioa izan zan Karitatearen Alaben Gueñeseko etxean. II. bikaritzako 18 lagunek parte hartu eben, tartean, parrokietako erreferenteak, pastoral arloetako arduradunak, abadeak eta lurraldeko bikarioa.

31.03.2025

Angel Echevarria "gizon alai, baikor, argi eta zentzuduna" hil da

Joan dan zapatuz, martxoak 29, Angel Echeverria Franco eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 97 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur -astelehena- ospatuko da, 19:00etan, Begoñako basilkan 

31.03.2025

"Eleiza lotuz" ekitaldia ospatu zan atzo Gernikaldea Pastoral Barrutian

Atzo -martxoak 30, domeka- "Eleiza lotuz" jardueraren bosgarren ekitaldia ospatu zan Gernikaldea Pastoral Barrutian (PB), eguraldia lagun ebela eta barriro alkarteak eragindako pozagaz. Jarduera hau, "parrokia, lagun eta ilusinoak buztartzen dituan fedezko ibilbidea da". Familia, ume, gazte eta helduek San Bartolome parrokian ekin eutsen ibilbideari eta zubiz zubi eta kalez kale joan ziran Andra Maria eleizaraino eta handik San Frantzisko eleizaraino. Juan Reyero Gernikako abadearen esanetan, "plazan, jaia eta senidetasuna nagusitu ziran, josalak, dinamikak..., egin eta hamaiketakoa …

31.03.2025

Giro ona Bilboko bikaritzetako "Bika egunean"

Atzo, "Bika eguna" osaptu zan Bilboko bikaritzetan (III-VII), gure eleizbarrutiaren 75. urteurretaren eta Jubileu urtearen barruan. 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak alkartu ziran eta egunari hasiera emoteko Eukaristia ospatu eben Abandoko San Bizente Martiria parrokian. 

31.03.2025

Sormena erronkei aurre egiteko: "Zelan izan herritar on eta kristau on"

Propagandisten Alkarte Katolikoko BIlbao eta Donostiako zentroek "Katolikoak eta Bizitza Publikoa Euskal Herrian" jardunaldien XIX. ekitaldia ospatu dabe asteburuan. Zapatuz, 2019tik orain arte Espainian aita santuaren nuntzio izan dan eta joan dan astean Europar Batasuneko nuntzio izendatu eben Bernardito Auzak parte hartu eban saioetako baten. 
29.03.2025

Laguntza psikosoziala eskaintzeko leku barria Gernikaldean

Apiriletik aurrera Gernikaldean laguntza psikosoziala behar daben lagunek arreta toki barria izango dabe Andra Mari parrokiako lokaletan. Gernikaldeko Pastoral Barrutiak eta Lagungo Fundazioak izenpetutako akorduaren frutua da. 

28.03.2025

Kontzertuak Lekeitioko basilikan eta Deustuko San Felicisimon

Bihar, martiaren 29an, zapatua, bi kontzertu izango dira Bizkaiko tenplu banatan: Lekeition eta Deustuko San Felicsimon. Bi emonaldiak 20:00etan izango dira. Kostaldeko uribildukoa, bere kultur ondasun garrantzitsuenetako bat zaharbarritzeko antolatu dan jardueretako bat da: Jasokundeko Andra Mariaren basilikako organua. Deustuko Aita Pasionisten parrokiako ongintzazko kontzertua Burkina Fason ospatuko da, jazarritako kristinauen alde.

Emaitzak orrialdeka