Barriak
Urriaren 28an, zapatuz, alkartezainen batzarra
Parrokietan pastoralgintza sustatzeko beharrizana ikusita sortu zan 2014an alkartezainaren irudia, orduan parrokiako erreferente deitu zana. Urriaren 28an, zapatuz, Bilboko Eleizbarrutiko alkartezainen batzarra ospatuko da EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeen sarean dan Sopuertako San Viator ikastetxean.ospatuko da Bilboko Eleizbarrutiko alkartezainen lehenengo batzarra. Joateko …
Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau bihar erretiroa ministerio ordenatuarentzat
Bihar -urriak 19, eguena-, ministerio ordenatuak kurtsoko lehenengo erretiroa ospatuko dau Begoñako Gogarte Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Bihar, Santiago katedraleko dean eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) arduradun dan Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau erretiroa. Ostean, alkarregaz bazkaltzeko aukera izango dabe eta horretarako ezinbestekoa da izena emotea, 94 …
Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau bake eta adiskidetzearen aldeko otoitz egunagaz
Pierbattista Card. Pizzaballa Jerusalemeko patriarka latindarra eta Lurralde Santuko Ordinario Katolikoen Batzarreko presidenteak, dei egin deutse munduko parrokia eta alkarte erlijiosoei, bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna egin daien gaur, martitzena, urriak 17, eta Bilboko Eleizbarrutiak be bat egin dau ekimen honegaz. Gotzaina buru izango da gaur …
Begoña Iñarra misiolariaren berbaldia bihar, Bilbon
"Misinoa: arriskutik eraldaketara" goiburuaren haritik jardungo dau bihar -eguaztena-, Begoña Iñarra misiolariak Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Iñarra, Afrikako Andra Mariaren misiolaria da eta bere berbaldia Eleizbarrutietako Misinoen ordezkaritzak datorren domekaz, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenaren barruan ospatuko dan DOMUND egunari lotuta antolatu …
Martxan da familien erlojua
'Familiaren erlojua' bitartekoa Bilboko Eleizbarrutiak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako familia eta helduak saila) sustatzen dau Arrupe alkarteagaz eta Loiola zentroagaz batera, familia egitsmoa bultzatzatzeko "bizi dauan edozein une eta inguruabarretan (askotariko familiak, banandutakoak, seme-alabak dabezanak edo ez dabezanak...)".
Atzo, "gizalegezko lanaren aldeko" ekitaldi publikoa Bilbon
Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna dala-eta, atzo -eguena- ekitaldi publikoa egin eben Bilbon, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4). Lehenengo, bideo-foruma ospatu zan, "Perder la vida por ganarse el pan" dokumentalaren inguruan eta, ondoren, salaketarako keinu publikoa Bilboko Areatzan. Maite Valdivieso eta Jose Antonio Gonzalezek agiria irakurri eben.
Gaur arratsaldez Bilbon, gizalegezko lanaren aldeko batzarra eta zeinu publikoa
Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko da eta hori dala-eta, Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzatik deialdia egin dabe lanean bizia zantzearen inguruan jarduteko batzarrean parte hartzeko. Gaur arratsaldeko 18:30etan da hitzordua Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) lokaletan. Amaitzeko, gizlegezko lanaren aldeko keinu publikoa egingo dabe Areatzan, …
Aizu!!! 91 Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna
Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko dogu. Eleizan dei egiten deusku lanaren eremuan gizon eta emakume askok eta askok jasaten dabezan behin-behinekotasuna eta bidegabekeria gogoan izan daiguzan. Frantzisko Aita Santuak behin eta barriro gogoratzen deuskunez, lana “ezinbesteko bidea da gizon eta emakumeen duintasun santua autortzeko”.
Ate irekien jardunaldia Seminarioan, hilaren lehenengo eguenez
Joan dan barikuz, irailak 29, kurtsoari hasiera emoteo ekitaldia Eleizbarrutiko seminarioan. Seminarioko hezitzaile eta abadegaiakaz batzartu ondoren, Eukaristia ospatu zan Santa Monika eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Homiliaren hasieran esan ebanez, "eskatzen deuskuna egiten laguntzeko eskatuko deutsagu Jaunari: Barri Ona ondo iragarri, beti lez pobretasunean, …
'Goazen!' kurtsoari hasiera emoteko ekitaldiko irudiak
Atzo Markina-Xemeinen ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldiagaz emon jakon hasiera ofiziala 2023-24 pastoral kurtsoari. Eguneko argazki batzuk argitaratuko doguz
Urriaren 28an, zapatuz, alkartezainen batzarra
Parrokietan pastoralgintza sustatzeko beharrizana ikusita sortu zan 2014an alkartezainaren irudia, orduan parrokiako erreferente deitu zana. Urriaren 28an, zapatuz, Bilboko Eleizbarrutiko alkartezainen batzarra ospatuko da EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeen sarean dan Sopuertako San Viator ikastetxean.ospatuko da Bilboko Eleizbarrutiko alkartezainen lehenengo batzarra. Joateko asmorik izan ezkero, aldez aurretik jakinarazo hemen
Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau bihar erretiroa ministerio ordenatuarentzat
Bihar -urriak 19, eguena-, ministerio ordenatuak kurtsoko lehenengo erretiroa ospatuko dau Begoñako Gogarte Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Bihar, Santiago katedraleko dean eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) arduradun dan Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau erretiroa. Ostean, alkarregaz bazkaltzeko aukera izango dabe eta horretarako ezinbestekoa da izena emotea, 94 466 79 79 telefonora deituz (Susana Mediavilla) edo smediavilla@bizkeliza.org helbide elektronikora mezua bialduz.
Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau bake eta adiskidetzearen aldeko otoitz egunagaz
Pierbattista Card. Pizzaballa Jerusalemeko patriarka latindarra eta Lurralde Santuko Ordinario Katolikoen Batzarreko presidenteak, dei egin deutse munduko parrokia eta alkarte erlijiosoei, bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna egin daien gaur, martitzena, urriak 17, eta Bilboko Eleizbarrutiak be bat egin dau ekimen honegaz. Gotzaina buru izango da gaur arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean egingo dan otoitzaldian: Sakramentu Guztiz Santuaren erakusketa eta Arrosarioa ererzatzea.
Begoña Iñarra misiolariaren berbaldia bihar, Bilbon
"Misinoa: arriskutik eraldaketara" goiburuaren haritik jardungo dau bihar -eguaztena-, Begoña Iñarra misiolariak Barria eraikinean (Plaza Barria, 4). Iñarra, Afrikako Andra Mariaren misiolaria da eta bere berbaldia Eleizbarrutietako Misinoen ordezkaritzak datorren domekaz, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrenaren barruan ospatuko dan DOMUND egunari lotuta antolatu dau,
Martxan da familien erlojua
'Familiaren erlojua' bitartekoa Bilboko Eleizbarrutiak (Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako familia eta helduak saila) sustatzen dau Arrupe alkarteagaz eta Loiola zentroagaz batera, familia egitsmoa bultzatzatzeko "bizi dauan edozein une eta inguruabarretan (askotariko familiak, banandutakoak, seme-alabak dabezanak edo ez dabezanak...)".
Atzo, "gizalegezko lanaren aldeko" ekitaldi publikoa Bilbon
Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna dala-eta, atzo -eguena- ekitaldi publikoa egin eben Bilbon, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4). Lehenengo, bideo-foruma ospatu zan, "Perder la vida por ganarse el pan" dokumentalaren inguruan eta, ondoren, salaketarako keinu publikoa Bilboko Areatzan. Maite Valdivieso eta Jose Antonio Gonzalezek agiria irakurri eben.
Gaur arratsaldez Bilbon, gizalegezko lanaren aldeko batzarra eta zeinu publikoa
Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko da eta hori dala-eta, Eleizbarrutiko Langile Pastoraltzatik deialdia egin dabe lanean bizia zantzearen inguruan jarduteko batzarrean parte hartzeko. Gaur arratsaldeko 18:30etan da hitzordua Barria eraikineko (Plaza Barria, 4) lokaletan. Amaitzeko, gizlegezko lanaren aldeko keinu publikoa egingo dabe Areatzan, 19:45etan.
Aizu!!! 91 Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna
Urriaren 7an, Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Eguna ospatuko dogu. Eleizan dei egiten deusku lanaren eremuan gizon eta emakume askok eta askok jasaten dabezan behin-behinekotasuna eta bidegabekeria gogoan izan daiguzan. Frantzisko Aita Santuak behin eta barriro gogoratzen deuskunez, lana “ezinbesteko bidea da gizon eta emakumeen duintasun santua autortzeko”.
Ate irekien jardunaldia Seminarioan, hilaren lehenengo eguenez
Joan dan barikuz, irailak 29, kurtsoari hasiera emoteo ekitaldia Eleizbarrutiko seminarioan. Seminarioko hezitzaile eta abadegaiakaz batzartu ondoren, Eukaristia ospatu zan Santa Monika eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Homiliaren hasieran esan ebanez, "eskatzen deuskuna egiten laguntzeko eskatuko deutsagu Jaunari: Barri Ona ondo iragarri, beti lez pobretasunean, uzta ugariagaz eta langile gitxigaz".