Barriak
Etiquetado como: Eleizbarruti artekoa
Fokolar mobimentuak Burundin gauzatuko dan garapen-egitasmoa aurkeztu dau
Joan dan maiatzean, fokolar mobimentuaren 80. urteurrena gogoratu zan, On Joseba Segura gotzaina buru zala Begoñan ospatu zan Eukaristian. Oraingoan, orain dala 10 urte hasita, Afrikan, eta zehazki Burundin, "euren garapena sustatze aldera bitartekoak eskura jarriz", garatzen dabezan egitasmoen barri emongo dogu.
Eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira
Beste urte batez, pastoral ekiturtearen amaieran eleizbarrutiko hainbaten abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira. Aurton, 1954an abade egin ziranek Platinozko Ezteguak ospatuko dabez. 1964. urtean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1974. urtean abade egindakoek Urrezko Ezteguak eta 1999. urtean ordenatutakoek Zidarrezko Ezteguak. Ospakizuna Begoñan izango da datorren eguenez, maiatzak 23, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez.
Asteburuan, Mendekoste, Pastoral Barruti barria Santurtzin eta beste hainbat jarduera
Santurtziko Gorka Deuna parrokian ospatu zan, zapatuz, Santurtzi Pastoral Barruti (PB) barriaren sorrerako eleizkizuna. Hona hemen asteburuan Eleizbarrutian izan dan jarduera honen eta beste batzuen laburpena.
Umeen eguneko ospakizuna Zornotzan
Datorren asteburuan, maiatzak 25 eta 26, Umeen Munduko Eguna (UME) ospatuko da, Frantzisko Aita Santuak deituta. Ekitaldi nagusia Erroman ospatuko da, baina munduko lekuko Eleiza guztietan ekitaldi hau sustatzeko eskatu da. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barriak eta lagungarriak: hemen. Frantzisko Aita Santuak neskato eta mutikoei bialdu deutsen gutuna aintzat hartuta, atzo kurtsoko azken familia meza ospatu zan Zornotzako Andra Mari eleizan, "Umeak munduaren poza / Los niños la alegría del mundo" goiburuaren haritik.
'Bizkaia isilik' bilkurei buruzko berbaldia Pilareko Andra Mari parrokian
"Círculos del Silencio, un cambio de mirada, Bizkaia isilik" goiburua ardaztzat hartuta jardungo dau gaur, maiatzak 20, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, iluntzeko 20:00etan, Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58), Autonomia Indautxu Gizarte Gelak sustatutako ekitaldian.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Erakusketa Eleiz Museoan
Maiatzaren 18an, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, Eleiz Museoak aldi baterako erakusketa zabalduko dau, EHU-UPVko pintura-masterreko ikasleak protagonista dirala. 'Solasaldiak' goiburua dau aitatutako erakusketa horrek.
Gaur sortuko da Santurtzi Pastoral Barrutia
Gaur arratsaldeko 19:00etan Santurtziko Gorka Deuna parrokian ospatuko dan eleizkizunean, Santurtzi Pastoral Barruti (PB) barria sortuko da. Pastoral Barruti hau, Sortze Garbia, Maria Eleizaren Ama, Apostoluen Erregina, San Pedro Apostolua, Gorka Deuna, San Joan Bateatzailea eta Itsasoko Ama Birjina parrokien bateratze egonkorretik eratzen da. Era berean, Pastoral Barrutiari atxikitzen jakoz, Palotinoak (SAC), Anai Hospitalarioak (OHSJDO) eta San Joseren Karmeldar Teresak alkarteak. Pastoral Barrutiak ikastetxe bi be baditu: Patronato ikastetxea -EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean …
"Ulertzekoa da jentea gertaerok dirala-eta harrituta egotea"
Bilboko gotzainak, Bizkaiko alkarte katolikoari zuzendutako adierazpenean, atsekabea eta harridura agertu ditu Beloradoko monja klaratarren inguruan gertatzen ari danari buruz. "Euren bizitza osoa Eleizari eskaini, botoak Eleizan jaso eta Eleiza honetako abadeakaz batera ospatu daben emakumeek -benetan holan sentitu izan dabelako-, bat-batean, guzti horretatik kanpo izten dituan erabakia hartu izanak atsekabetu egiten nau".
Gaur hasiko da Erruki-etxean "Bilboko Korala Gertutik" zikloa
Lekuko talentua nabarmenduko da Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak sustatutako"Bilboko Korala Gertutik" emonaldien zortzigarren ekitaldia. Doako sei kontzertu ospatukodira Bilboko hainbat auzotan, maiatzean eta ekainean. Guztira, abesbatzetako eta talde instrumentaletako 300 kidek parte hartuko dabe.