Barriak
Etiquetado como: Aste Santua
Gazteen Pazkoak
Bihar -eguaztena- hasiko dira gure Eleizbarrutian ospatuko diran Pazko gehienak. "Jesusen antzera, abegi egin" proposatu jake aurton gazte eta gaztetxoei Pazkoa bizi daien. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazteen sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Pazko Hirurrenarenera zentzuz eta sakontasunez hurreratzeko, egunok Eleizbarrutiko beste pertsona eta talde batzukaz batera biziz".
Juan Ignacio Bilbao Alcatena onberatasun handiko gizona hil da
Martxoaren 23an, zapatuz, Juan Ignacio Bilbao Alcatena Eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur ospatuko da 18:00etan, Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian.
Eleizbarrutiak Erramu-domeka ospatu eban atzo
Atzo, Erramu-Domeka, hasiera emon jaken Aste Santuko eleizkizunei. On Joseba Segura gotzaina buru izan zan Santiago katedraleko ospakizunean eta web honen bidez zuzenean ikusteko aukera izan zan: hemen.
Misino-lekukotasunak Ipar-Hegoaldea ikastoroko kideek egin daben Garizuma-aldiko erretiroan
Asteburuan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Caritasek eta Misinoek antolatutako Ipar-Hegoaldea ikastaroan parte hartzen diharduenek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu dabe Larrabetzun, Luis Mari Vega, Esther Crespo eta Julio Cuadrak gidatuta. Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla misiolariek lekukotasuna eskaini eben zapatuz.
Jente ugarik parte hartu eban "Ramadan eta Pazkoaren" ospakizunean
Martxoaren 22an, barikuz, "Ramadana eta Pazkoa, itxaropen-aldia" goiburuaren haritik topaketa egin eben eskolapioek Bilbon daben ikastetxean, besteak beste Miguel Angel Esnaola ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkaria berten zala. Lekukotasunak eskaini ebezan, gazte eta heldu musulman eta kristauek alkarrizketan jardun eta otoitz be egin eben etta Iftar deitutakoa (eguzkia sartzeaz batera, baraua eteteko egiten dan gaueko otordua) konpartitu eben. Ekitaldiari amaiera bikaina emoteko, agiri hau irakurri eben:
Gotzainak Nazaretarraren prozesinoan parte hartuko dau gaur
Astelehen Santuz, Gure Aita Jesus Nazaretarraren Errege Kofradiak Nazaretarraren prozesinoa ospatzen dau. Aurton, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da. Prozesinoa, 20:30etan atarako da Asisko San Frantzisko parrokiatik (Quinta parroquia) eta ibilbide hau egingo dau: Hurtado Amezaga, Zabalburu plaza, San Frantzisko, Cantalojas zubia, Cortes, Cantalojas, San Frantzisko eta Mariaren Bihotza plaza, hemen azken ekitaldia ospatuko dalarik. Kofradiak Maria Magdalenaren eta Medinazeliko Kristoren pausuak eroango ditu.
"Jainkoa lagun, gertatzen dan guztia onerako izan daiteke"
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da Erramu-domekako Eukaristian, Santiago katedralean. Homilian, Aste Santuaren atariko egunaren senaz jardun dau. Bere esanetan, egun honetan, "garrantzizko zerbait ikasiko dogu Jesusegaz. Otoitz egiten, sermoia egiten, abegi egiten... ikusi dogu. Baina, beharbada, egun honetako irakaspena, jakinduriaz betetako maisu honek, fedean anai dabenek kondenatutako errabino judu berezi honek emon gura deuskun irakaspena bereziki erabakigarria da". Gaur, gainera, Bilboko Aste Santuko lau prozesino nagusien artean lehenengoa ospatuko da, "astotxoarena". …
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gotzaina izango da buru katedralean ospatuko diran Aste Santuko eleizkizunetan
On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean ospatuko diran Aste Santuko eleizkizunetan. Honeek, zuzenean emongo dira web honen bitartez eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.