Barriak
Etiquetado como: Aste Santua
"Ramadana eta Pazkoa, itxaropen-aldia" baterako ospakizuna
Martxoan ospatzen dira Islamaren eta Kristautasunaren ospakizunik garrantzitsuenak: Ramadana eta Pazkoa. Hori dala-ata, gaur -martxoak 22, barikua- bilkura ospatuko da Bilbon eta adiskidetasunezko aldia bizi gura daben guztiek parte hartu leikie. Arratsaldeko seietan izango da eskolapioen ikastetxean (Errekalde zumardia, 19). Ezinbestekoa da izena emotea, Leku mugatuak. 94 446 59 92 edo whatsappa 688784295.
Eleiz barrutia be euskararen alde Korrikan
Elizbarrutiko hainbat erakunde ari da parte hartzen Korrika 2024an. Besteak beste, Elizbarrutiko ikastolen sarean (EBI) dagozan eskolek, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolae (BAM), Bizkaia Irratiak eta Herri-Irratiak, zuzeneko emonaldien bitartez eta ekinbideagaz bat egiten diharduan hainbat kidek. Atzo, San Ignazio auzoko Orixe kalean kilometro bat erosi eben Bizkaiko Euskalerriko Eskautak taldekoek. Eurekaz batera korridu eban Joseba Segura gotzainak. Mikel Aspanok, taldeko presidenteak eta gotzainak, Esklerosi Anizkoitza daukienen eskuetatik jaso eben lekukoa eta …
Gaur hasita, 14 prozesino eta Kurutze-bidea Bilboko kaleetan
Egunotan, Aste Santuko prozesinoak ospatuko dira Bilboko kaleetan. Gaur -brikua-, lehenengoa atarako da kalera: 20:30etan Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik abiatuko dan Doloretako Ama Birjinaren prozesinoa, Nekaldiaren kofradiarena. Bilbon, 4.200 kofradia-kide inguru dago eta gogotsu parte hartuko dabe Kofradien Ermandadeak antolatutako jardueretan.
Bilboko musika-bandaren kontzertua Joan Santuak eleizan
Bilboko Udal Musika-bandak "Pasio espazioak / Espacios de pasión" izenburua dauan kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpietan Bilboko Joan Santuak eleizan. Sarrera doan, leku guztiak bete arte. Ateak 18:30etan zabalduko dira.
Menchaca Fundazinoak 150.000 euro banatu ditu 39 erakunde solidarioren artean
Urrian 50. urteurrena ospatuko dauan Antonio Menchaca Fundazinoak 150.000 euro banatuko ditu aurton Bizkaiko 39 erakunde solidarioren artean. Sortzailearen erizpidearen arabera, "benetako egitasmo solidarioakaz, lurrari itsatsitako egitasmoakaz, oinarrizko beharrizanei erantzuten jake".
"Stabat Mater" ongintzako kontzertua frantziskotarren Iralako eleizan
Etzi -martxoak 23, zapatua-, frantziskotarren Iralan daben eleizan musika-emonaldia izango da eta Giovanni Battista Pergolesiren "Stabat Mater" lana interpretatuko da. Sarrera doan da eta jaso daitezan diru-laguntzak frantziskotarren gizarte eta misino ekintzetarako izango dira.
Durangoko Nekaldi Bizidunaren hiru emonaldi izango dira
Datorren astean, martxoaren 27, 28 eta 29an, Durangoko Nekaldi Biziduna antzeztuko da, aurton 29. ekitaldia beteko dalarik. Emonaldietara joan gura dauanak -egunean 280 lagun- jardueraren orrialde ofizialean, www.durangokopasinoa.com, eskuratu leikez sarrerak 6 euroren truke edo bestela El Arco tabernan edo 663 40 25 25 telefonora deituz.
Garizuma-aldiko azken berbaldia Arratian
Xabier Eskauriatza abadeak emongo deutso amaiera gaur arratsaldeko zazpietan Arratian ospatzen diharduen Garizuma-aldiko berbaldi sailari. Hitzordua, Lemoako parrokia da eta Eskauriatzak 'Iragarri-Anunciar' goiburuaren haritik jardungo dau. Goizez, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina IV. bikaritzan izango da, hain zuzen be Zornotzan, lurraldeetako egoera ezagutzeko saioen artean, inguru honen barri jasoteko batzarrean. Bihar, Gernikan izango da, V. bikaritza bisitatuz, goizeko 11:00etan.
Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla, Ipar-Hegoaldea ikastokoen Garizuma-aldiko erretiroan
Datorren asteburuan, Ipar-Hegoaldea ikastaroaren aurtengo ekitaldia parte hartzen diharduenek Garizuma-aldiko erretiroa izango dabe, Larrabetzun, Ekuadorren misiolari dan Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoa eta Ekuadorreko Manabi probintziako Calcetan misiolari laiko dan Isabel Matilla laguntzaile dirala. Misiolari biok Eleizbarrutietako Misinoen aurtengo kanpainan parte hartzen dihardue eta zapatu arratsaldez izango dira taldeagaz. Erretiro honetan, "Epaitu" aldiari ekingo deutse eta hilero (batzartuta) eta hamabostero (online) egiten dabezan saioetan emongo deutse jarraipena.
Agiria, ‘Construcciones Murias’ enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu dala jakin ondoren
Bilboko gotzaitegiaren agiri publikoa