27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 40 )
 

Barriak

Etiquetado como: Seminarioa / Mintegia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1085 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
12.11.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
11.11.2023

Biktimen lekukotasunak BAMen

Atzo ospatu zan Oroimenaren Eguna dala-eta, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) egin daben jardueran, Euskadin izan dan nahitasun politikoko indarkeriaren hainbat biktimak lekukotasuna emon dau. Honeek dira ikasgeletan berba egin dabenak: Jorge Perez, 1970ean, Eibarren, manifestazino batean tirokatu eben Roberto Perezen anaiak; Nerea Barrios, 1988an ETAk Santurtzin hil eban JOse Luis Barrios Capetilloren alabak; Abel Uceda, ETAk 1982an hil eban Cesar Ucedaren semeak eta Mari Carmen Hernandez, ETAk 2000ean Durangon hil eban Jesus Mari Pedrosaren emazteak.

10.11.2023

Sebastian Moraren berbaldia Pobreen Munduko Eguna dala-eta

Pobreen Munduko Egunaren bezperan, azaroaren 18an, topaketa egingo da Errekalde auzoko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Gotzaina buru dala, otoitzaldia egingo da goizeko 10:0eetan eta, ondoren Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakasleak jardungo dau. Bikario nagusiak jardunaldiaren aurkezpenean dinoanez, "gure egiteko ebanjelizatzailearen eduki nagusi dan fedearen gizarte-karidade alderdian sakontzen lagunduko deusku". Batez be pastoral arduraren bat dabenei zuzendutako gogoeta da, baina jakin-mina daben kristau …

09.11.2023

San Viator ikastetxeak SAAM heziketa-mobikortasunerako egitasmoaren balantzea egin dau

Gaur, Euskalduna jauregian eta 80 lagun ingururen aurrean, Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxetik eta Zaragozako Mundus alkartetik koordinatutako SAAM (ingelesez, Afrikar Mobikortasunerako Ituna) egitasmo ereduaren inguruko ondorioak aurkeztu dabez. Europar Batasunaren diru-laguntza jasoten dauan egitasmo honen bidez aukera barriak eskaini gura jakez afrikar kontinenteko lanbide heziketako ikasleei.

09.11.2023

Abesbatzen emonaldiak Portugaleten

Asteburuan, abesbatzen emonaldien bosgarren ekitaldia ospatuko da Portugaleteko Andra Mari basilikan. Herriko bederatzi musika-taldetako 200 abeslari inguruk jardungo dabe bihar -azaroak 10, barikua- eta etzidamu -azaroak 12, domeka- iluntzeko 20:00etan.

09.11.2023

Gotzainak Oroimenaren Eguneko lore-eskaintzan parte hartuko dau

On Joseba Segura gotzaina buru izango dauan Eleizbarrutiko ordezkaritzak parte hartuko dau bihar, azaroak 10, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen aldeko omenaldi eta oroipenerako BIlboko Udalak antolatu dauan ekitaldian. Oroimenaren Eguna dala-eta, lore-eskaintza egingo da bihar eguerdiz, Bilboko Doña Casilda parkeko pergolaren ondoan dagoen monolituaren inguruan. Ekitaldi ireki honetan, Joan Maria Aburto alkartea izango da buru eta Udalbatzak eta Bake eta Bizikidetzarako Foro Bilbao taldeko kideak izango dira bertan. Eskolapioen ikastetxeko eta Artxandape Eleizbarrutiko …

08.11.2023

Otxarkoaga ikastegia, harrera eta inklusinoaren eredu

Datorren domekaz, azaroak 12, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko dogu, jai eta esker oneko eguna, "alkarregaz parrokia bizia Jesukristoren jarraitzaile sutsua dan eta besteen alde jarduten dauan parrokia egin geinkelako". On Joseba Segura Bilboko Eleizbarrutiko gotzainak egun honetarako idatzi dauan gutunaren hasieran, izenburua azaldu dau: "Fedeagaitik esker onez": "Bizkaian bide egiten diharduan Eleizak Eleizbarrutiaren aurtengo egunerako aukeratu dauan goiburuak esker ona adierazoten dau gure fedearen balio eta ekarriengaitik, giza bizitza ulertzeko dogun era argitzeaz batera, gure …

07.11.2023

Alex Rayon eta Gaspar Martinez Adimen Artifizialari buruzko mintegian

"Adimen artifizialaren erronkak" goiburuaren haritik ospatuko da bihar -azaroak 8 eguaztena-, mintegia, Barandiaran Kristau Alkarteak antolatuta.  Konputazino-zientzietan eta Teknologian doktore eta eraldaketa digital eta adimen artifizialean aditu dan Alex Rayonek eta ekonomilari, Chicagoko unibertsitatetik Teologian doktore eta erronka teknozientifikoetan eta euron erronka etikoetan aditu dan Gaspar Martinez eleizbarrutiko abadeak jardungo dabe hizlari lez. 

06.11.2023

Alkartezain barriak Meatze inguruko parokietan

Taldean egindako gogoetaren eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) eskutik burututako urte biko heziketaren ostean, zapatuz ospatu zan Meatze ingurua Pastoral Barrutiko parrokietarako 8 erreferenteren eta 17 bitartekoren bialketa. On Joseba Segura gotzaina izan zan buru eleizkizunean, Muskizeko San Joan Bateatzailea parrokian, PB 180 lagun bertan zirala.

06.11.2023

Fabio Moreno umea gogoan izango dabe Erandio eta Astrabuduan

Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako sailetik dei egiten dabe azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunaren inguruan antolatu daitezan ekitaldietan parte hartzeko. Aitatutako sailetik, bakarka, taldean edo alkartean egin daiteken otoitzerako proposamena aurkeztu dabe: aquí. Gainera, Erandioko Astrabuduako San Lorentzo eta Alzagako San Agustin parrokietako bake eta adiskidetzerako taldeek lagungarriak prestatu dabez taldeetan lantzeko eta gaur iluntzeko 19:00etan Eukaristia ospatuko da San Agustin parrokian Fabio Moreno