27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 41 )
 

Barriak

Etiquetado como: Seminarioa / Mintegia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1085 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
06.11.2023

Jesus Umearen Teresa Doneari buruzko berbaldia Indautxuko Karmeneko Ama parrokian

Aita Santuaren Otoitzerako Munduko Sarea erakundetik Jesus Umearen Teresa Doneari, "gure sasoiko Santari" buruzko berbaldia antolatu dabe. Gaur iluntzeko 19:30etan izango da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Jesusen Umearen Teresa Donearen jaiotzaren 150. urteurrena dala-eta, argitaratu barri dan Frantzisko Aita Santuaren "C'est la confiance" gutun apostolikoaren haritik ospatuko da. 

05.11.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
04.11.2023

"Bizkaiko hotsak" organo-jaialdia gaur, Markina-Xemeinen

Loreto Aramendi eta 'Sottovoce' laukotearen kontzertua ospatuko da gaur arratsaldez 19:30tan Markina-Xemeingo Andra Mari eleizako organoaren laguntzagaz. Haendelen organo eta hari-instrumentuetarako kontzertuez gainera, Bruhns, Tanaka eta Francken lanak eskainiko dabez besteak beste.

03.11.2023

Zertan darabil dirua Bilboko Eleizbarrutiak?

Ohikoa danez, Bilboko Eleizbarrutiak, Eleizbarrutiaren Egunaren bezperetan, 2022ko ekitaldiko oroitza-txostena aurkeztu dau. Azaroaren 12an ospatuko dan jardunaldia pozezko eta autorpenezko mezuaz dator: "Agradecidos por nuestra fe - Fedez eta pozez". Bilboko gotzainak, dagoeneko Bizkaiko alkarteetara bialdu dan informazinoaren aurkezpenean, dei egiten dau, "beren-beregi fededun lez" aurkeztu daigun geure burua, jarrera "apal eta adeitsuaz", "fede erlijioso bera" dabenen aurrean.

03.11.2023

Gizakia: "Ez dogu apartekorik antzeman fentaniloaren kontsumoari dagokionez"

Asteburuan Bizkaiko parrokietan batu daiten diruaren zati bat Gizakia fundazinoari emongo jako. Eleizbarrutiko aurtengo jardunaldian, mendekotasunak dabezan emakumeengan jarriko da arreta, izan be, "beren-beregi eurei zuzendutako erantzunak behar dabez", Ignazio Palaciok alkarrizketa honetan adierazo dauanez. Palaciok Estibaliz Barronen lekua hartu dau Gizakiako talde barriko zuzendari-gerente lez. 

02.11.2023

Ereñoko Gabikako eleizako erlojua barriztatu dabe

Gabika auzoko San Joan Bateatzailea eleizako torrean martxan da barriro be 1889ko erlokua. Zumaiako errementari-erlojugileen sendikoa zan Benito Yereguik eraiki eban. Hain zuzen be, Yeregui familiako hainbat kidek parte hartu dau barriztutako erlojuaren bedeinkapen eta inaugurazinoan. Bilboko gotzaina buru dala eta lurraldeko bikarioa, parrokoa eta inguruko abade eta fraileak alkar-meza emoten dirala ospatu dan hildakoen aldeko mezaren barruan egin da ekitaldia.

02.11.2023

Getxoko Koral Astea hasiko da gaur, Berreroslearen eleizan

Gaurtik domekara, Getxoko 42. Koral Astea ospatuko da eta nazinoarteko lau abesbatzek -ahots zuriak eta mistoak- parte hartuko dabe, askotariko estilo eta garaietako errepertorioa eskainiko dabe. Hasteko, gaur arratsaldez, "Giovanile with us" italiar abesbatzak jardungo dau Berrerosle Guztiz Santua parrokian, 19:30etan (sarrera doan). Gainerako kontzertuak, azaroaren 3tik 5era, Muxikebarrin ospatuko dira. 

02.11.2023

Komunidadeen Batzordearen omenaldia Juanto Uribarriri

Azaroaren 3an, omenaldia egino jako Juan Tomas Uribarriri Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Komunidadeen Batzordeaka ntolatu dau 19:00etan hasiko dan ektialdi hau. Uribarri bat-batean hil zan bizikletan joiala Morgako gainerantz, joan dan maiatzaren 29an, 68 urte ebazala. Asko maite eban kirol hau eta espezialista zan altuerako txirrindularitzan. Horrezaz gainera, Bizkaiko Eleizagaz konprometitutako gizona zan.

01.11.2023

Hilabete eta aldizkari barria egun berezian

Azaroaren 1ean, Domu Santu egunez argitaratu da Alkarren Barri aldizkariaren 297. alea. Oraingoan, laguntza eske dagoan pertsona batengan arreta jartera deitzen gaitu azalak. Egunero gure inguruan aurkezten diran egoeren aurrean adi (erne!) egoteko esaten jaku. Ale honetan nabarmentzen dira eta gure arreta eskatzen dabe, besteak beste, Eleizbarrutiaren Egunak (azaroak 12), Lurralde Santuko gerrak eta Pobreen Munduko Egunak. Ignacio Palacio Gizakiako zuzendari gerenteari eta Begoña Iñarra misiolariari egindako alkarrizketek be irakurlearen jakin-mina biztu gura dabe.

31.10.2023

On Joseba Segura gotzaina buru izango da Domu Santu eguneko Mezan, Derion

Bihar -azaroak 1, eguaztena-, Domu Santu Egunez, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Derioko kaperan eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizun horretan, urtean hildako pertsona guztien gomuta berezia egingo da.