Barriak
Etiquetado como: Bizileku bakoak
VI. bikaritzako alkartezainen batzarra
VI. bikaritzako alkartezainak batu ziran zapatuz Plentzian. Mungialdea, Mungia, Txorierri, Areeta-Romo, Uribe Kosta eta Berangoko 50 lagun inguruk parte hartu eban saioan. Felix Larrondo lurraldeko bikarioak eta Estrella Moreno eta Esther Crespo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kideek be parte hartu eben ekitaldian.
Miriolari Klaretarren 175. urteurrena
Aurten bete da Misiolari Klaretarren sorreraren 175. urteururrena. Hori dala-eta, oroitzapenezko hainbat ekitaldi ospatuko da aste honetan: Bihar -apirilak 23, martitzena-, 19:00etan, Misiolari Klaretarren sorera eta hazkundeari buruzko ikus-entzunezko aurkezpena egingo da Miribillako Santa Maria Josefa parrokian eta datorren zapatuz, apirilak 27, Eukaristia ospatuko da Mariaren Bihotza parrokian, 19:30etan. Ordenatik dei egiten dabe gura daben guztiek eurakaz bat egin daien ospakizunetan.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Liturgiaren arloei buruzko ikastaroa: sormena eta zehaztasuna
Liturgiari buruzko ikastaroa hiru saiotan garatuko da, apirilaren 25ean, maiatzaren 8an eta ekainaren 6an. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institututik (ETPI) azaldu dabe zer dala-eta sortu dan jarduera hau: "pertsona eta alkarte askok fedea eremu bakun, adierazgarri eta zentzuzkoan ospatzeko agertutako premina eta egarriari erantzuteko". Izena emoteko: hemen.
Bilboko Eleizbarrutian, inguru seguruen alde
Bilboko Eleizbarrutiak, Lagungo Fundazinoagaz eta ikerketarako Deustuko Unibertsitateko talde bategaz, laguntza eta prebentzinorako neurriak martxan jarri gura ditu askotariko errealidadeetan dagozan adin txikikoak hobeto babesteko. Horretarako, galdeketa egingo dau, lurraldez lurralde egoera zein dan jakiteko. Normalean, adin txikikoakaz eta ahulezian dagozan umeakaz jarduten daben pertsonei bialdu jake galdeketa hori eta maiatzaren 19ra arte erantzun ahal izango da.
'Arizmendiarreta' saria Caritas Bizkaia erakundearentzat
Datorren astelehenez, apirilak 22, Markina-Xemeingo Barinagako elizateko Iturbe baserrian gertatu zan Jose Maria Arizmendiarrieta abadearen jaiotzaren urteurrena ospatuko da. Hori dala-eta, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak abadearen aparteko gomuta egingo dau. Beneragarriaren kristau humanismoan oinarrituta, inklusinoa, parte-hartzea eta antzeko balioak ezartzen dabezan enpresa eta erakundeak nabarmenduko dira. Irabazi-asmo bako erakundeen artean, Caritas Bizkaia erakundeari emongo deutse saria. Ingeteam autortuko dabe enpresen arloan. Ekitaldia goizeko 9:00etan ospatuko da Deusto Business …
Apirilak 28: Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna
Apirilaren 28an, domekaz, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko IV. Eguna ospatuko dogu, "Tenemos derecho al cuidado con derechos! Zaintzaren eskubidea. Ekinbidea!" goiburuaren haritik. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzatik azaldu dabenez, Eleizbarrutiko Egun honek lagungarri izan behar dau "kontzientzia hartzeko, gogoeta egiteko eta ekintzara jo eta zaintzen gizartearen alde egiteko, zaintza ahalbideratzen daben pertsonen eta, batez be, ahulenen eskubideak autortuz".
Labayru Fundazioaren Euskal Biblioteka Ander Manterola deituko da aurrerantzean
Labayru Fundazioak urteko Batzar Nagusia egingo dau apirilaren 22an. Urtero moduan, Labayruko kide guztiak deialdi honetan parte hartzera gonbidatuak izan dira. Bertan urtean zehar egindako egitasmoak errepasatu eta aztertuko dabez alkarragaz.
Eleizaren deia bokazinoen alde otoitz egiteko
Apirilaren 21ean ospatuko dogun Pazko-aldiko laugarren Domekaz -Artzain Onaren domeka deitutakoan-, 2015etik aurrera ohikoa danez, jardunaldi bi ospatuko dira: Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Tokian tokiko Bokazinoen aldeko Eguna. Aurton, egun horretan hauteskundeak be ospatuko diranez, sentiberatasuna bizteko kanpaina egingo da eta hurrengo domekan, apirilak 18, Eukaristia ospatuko da, gotzaina buru dala, Begoñako basilikan, 18:0etan, eta eleizkizunean seminariorako eta diakonotzarako hautagaiek irakurle eta akolito ministerioa jasoko dabe.
Parte hartu gura dozu eztabaida-leku eta topaketa baten?
Datorren astean, hitzaldi saila ospatuko da, "Estoy llamando a tu puerta - Harrera, gure erronka!", goiburua ardaztzat hartuta eta Loiola zentroak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta. Hitzaldiok apirilaren 22, 23 eta 224an izango dira, 18:30etan, Arrupe Etxean. Izena emotea: https://bit.ly/Forodialogo2024 (5 euroko borondatezko laguntza eskatuko da egun bakotxerako).