Barriak
Etiquetado como: Kanpainak
Eleizbarrutian urte gehien daben monjetako batek 100 urte bete ditu
Gueñeseko alkartean bizi diran Karitatearen Alabak ordenako 9 monjek Sor Maria Luisa Sanchez Toyosen urtebetetze borobila ospatzen dihardue gaur, izan be, 100 urte bete ditu. Ruiseñadan (Kantabria) jaio zan eta eritzaintza ikasi eban. 1946an, Puerto Ricora bialdu eben eta han "danetik egin" ondoren, azkenean erizain lez jardun eban. Atseginez gogoratzen ditu urte hareek, bere esanetan, "asko jaso neban-eta". Bilboko eleizbarrutira bueltatu zanean, Gordexolako alkartean egon zan. 1987ra arte egon zan bertan alkartea, orduan Gizakia erakundearen esku itzi eben-eta eraikina. Gaur egun, …
Aitor Uribelarreak Garizumako erretiroa gidatuko dau Kurutze Santua parrokian
Etzi -martxoak 1, zapatua-, Garizumako erretiroa ospatuko da Kurutze Santua parrokian, Aitor Uribelarrea eleizbarrutiko abadeak gidatuta. Gura dauanak parte hartu leike. Parrokia, Kurutzea auzoan dago, Aita Remigio VIlariño kaleko 1. zenbakian (Zazpi Kaleak metro-geltokiko Begoña urteerako igogailuaren ondoan) (10:00etatik 13:00era).
Pertsonen salerosketaren biktimak protagonista izango dira 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, gaur, 'Bizkaia isilik' bilkurak egingo dira gure kaleetan, antolatzaileen esanetan, eskari argi bategaz: "Arren eskatzen deutsegu legeak egiten eta maila batean edo bestean erabagi politikoak hartzen dabezanei, pertsonen eskubideak eta duintasuna errespetatu daiezan". Hilabete honetan, pertsonen salerosketaren biktima diranak izango dabez gogoan.
Eleizbarrutietako Misinoek "eginbide eta itxaropena" kanpainari ekingo deutse
Euskal Eleizbarrutietako Misinoek gaur emongo deutse hasiera urteroko kanpainari eta datozan asteetan hainbat jarduera burutuko daabe. Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.
Parte hartu nahiko zeunke Ekintza Katoliko Orokorraren eta HOACen erretiroan?
"Itxaropena" goiburuaren hartitik Garizumako erretiroa ospatuko dabe eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorrak eta Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) martxoaren 15ean. Manu de las Fuentes eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau, Arrosarioko Andra Mari parrokian, 9:30etatik 18:00etara.
Astrabudua eta Erandioko parrokiak Garizumarako prestatzen
Garizumaren atarian, Erandioko San Agustin eta Astrabuduako San Lorentzo parrokietan deialdia egin deutse begiraleei, irakurlariei eta abeslariei, "hizkuntza eguneratzeko, ikurrak, abestiak..., nork bere egiteko", liturgian lagundu daien. Arduradunen esanetan, "abeslarien taldea martxan jarri gura dogu". Batzarra gaur -otsailak 25, martitzena-, egingo da Astrabuduan, mezaren ostean 19:30etan eta eguenez, otsailak 27, Erandion, ordu berean, 19:30etan.
Bake Topaketa argazkitan
Sortu da Santutxu Pastoral Barrutia
Atzo -domeka, Santutxu Pastoral Barrutiaren sortze kanonikoa ospatu zan San Francisquito parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru zala egindako eleizkizunean. Alkarteko kide ugarik parte hartu eban eta zera gogoratu jaken: "mundu honek ezinbesteko dau bizitzari beste sen bat emongo deutsan jentea" eta "etorkizuna Jainkoaren eskuetan eta, hemen Santutxun, bere lekukotasuna emon daigunon eskuetan dago".
BIkarioak Alacanteko jardunaldietan
Kerman Lopez eleizbarrutiko bikario nagusiak eta Sergio Buiza (I. eta II. bikaritzak), Fernando Marcos (III. eta VII. bikaritzak), Alex Alonso (IV. bikaritza) eta Jose Mari Kortazar (V. bikaritza) lurraldeetako gotzain bikarioek gaurtik eguaztenera arte -hilak 26- Alacanten ospatuko diran bikarioen jardunaldietan parte hartuko dabe.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org