12-03-2025 Miércoles, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Kanpainak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1710 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
08.03.2025

Datorren asteburuan, misino-topaketa Berrizen

Martxoaren 15 eta 16an, gazteen misino-topaketa ospatuko da Berrizko Maturana aterpetxean, Berrizko Mesedetakoen Misino-institututik antolatuta. Hamabost urtetik gorako gazteentzat da deialdia; goizeko 10:00etan batuko dira, zapatuz eta domeka arratsaldeko 16:00etan amaituko da topaketa.

07.03.2025

Ez zara "Martxoak8mujeres ekitaldian izan?

Indautxuko Karmeneko Ama parokiako areto nagusian ospatu da gaur  "Martxoak8Mujeres" autorpenaren VII. ekitaldia, eleizbarrutiko 8 emakume protagonista zirala beste askoren izenean. On Joseba Segura Bilboko gotzaina izan da buru saioan eta 8 arlo desbardinetako 8 emakumeri autorpena emon jake. Web honetan, zuzeneko emonaldia eskaini da. 

07.03.2025

«Martxoak8Mujeres» ekitaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur -barikua- Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan "Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da 8 arlotan konprometitutako 8 emakumeri autorpena egingo jaken ekitaldian.

07.03.2025

Autorpen instituzionala 8 emakumeri Eleizaren aldeko konpromisoagaitik

Gaur -martxoak 7, barikua- Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunez, Bilboko eleizbarrutiak "martxoak8mujeres" ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Autton, eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, ekitaldi berezia izango da. Hainbat bizigiro eta erantzukizunetan, historian zehar, alkarteetako emakumeek izan daben konpromisoa eskertuko da. On Joseba Segura gotzaina izango da buru 12:30etan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto natusian ospatuko dan eta web honen bidez zuzenean emongo dan ekitaldia.

06.03.2025

Eleiz Probintziako gotzainen batzarra Bilbon

Burgoseko Eleiz Probintziako -hementxe dago Bilboko eleizbarrutia- gotzainak batzartu dira gaur goizean. On Mario Izeta artzapezpiku metropolitano eta Bilboko aurreko gotzaina buru dala ospatutako batzarrean izan dira On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina, On Mikel Garciandia Palentziako gotzaina, On Abilio Martinez Osma-Soriako gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. 

06.03.2025

Victor Zubizarretaren 'Meza kantatua Santa Zeziliaren omenez', zapatuan, Begoñan

Datorren zapatuz, martxoak 8, Jartoki abesbatzak Victor Zubizarreta organista eta musikagileak idatzitako meza interpretatuko dabe (3 eta 4 ahotsetara) 11:00etan, Begoñako Andra Mari basilikan. Zubizarreta basilikako organista izan zan 1936 eta 1969 bitartean.

06.03.2025

Autorpena Matilla misiolariari "Martxoak8mujeres" ekitaldian

Ekuadorren irakasle eta misiolari dan Isa Matillak "Martxoan8mujeres" autorpena jasoko dau lurraldeko misinoetan heziketaren arloan munduaren aldaketari egindako ekarpenagaitik. Matilla ez da ekitaldian izango, Ekuadorren dago-eta, baina gogoan izango dabe Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian bihar -barikua- 12:30etaik aurrera egingo dan ospakizunean.

05.03.2025

Hauts-eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik

Gaur, Hauts-eguna, arratsaldeko zazpietan hasiko da, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, Santiago katedralean ospatuko dan eta Garizumari hasiera emongo deutsan Eukaristia. Eleizkizuna, zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. 

05.03.2025

Heziketaren arloan konprometitutako Loli Asuak "Martxoak8mujeres" autorpena jasoko dau

Loli Asuak jasoko dau, besteak beste, "Martxoak8mujeres" autorpena barikus ospatuo dan ekitaldian. Berezitasun lez, berak aurton, eleizbarrutiak beste urte beteten dituala esan geinke, hau da, 75 urte. Loli Asua Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle, Eleizbarrutiko Patoral kontseiluko kide eta Fede eta Justizia komunitateari lotutako emakumeak heziketaren arloan konprometitutako emakumeak ordezkatuko ditu. 

05.03.2025

Misino-esperientzien mahaia: "Hemen gauza asko segurutzat joten dogu"

Aitor Esteban, Judith Pereda, Alberto Minguez, Esti Duran eta Consuelo Pillajok Barrian ospatu zan misino-esperientzien mahaian parte hartu eben atzo, Euskal eleizbarrutietako misinoen kanpainaren barruan. Gaur egun Bilbon dagoan Txarli Azkona misiolari kaputxinoak be emon eban bere lekukotasuna. Mertxe Agirre Misinoetarako ordezkaritzako kideak ondo etorria egin eutsen bertaratutakoei eta Manuel Heredia eleizbarrutiko ordezkari barria, saioa sustatzeaz arduratu zana, aurkeztu eban.

Emaitzak orrialdeka