12-03-2025 Miércoles, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 3 )
 

Barriak

Etiquetado como: Kanpainak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1710 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
05.03.2025

Barikuz, "bizikidetzaren" aldeko erlejinoarteko topaketa, Bilbon

Bihar, martxoak 7, "Alkarregaz bizikidetzaren alde" topaketa egingo da BIlbon 18:00etatik 21:00etara eta kristauak eta musulmanak alkartuko dira.Ramadan eta Garizuma aldi honetan, Itaka-eskolapioek, Onda Euskadik, Fiascok, Ellacuria Fundazinoak eta Bilboko eleizbarrutiak erlejinoarteko proposamena eskaintzen dabe: "Sakonetik bat egitera".

05.03.2025

Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainagaz Herri Irratian

Gaur, Hauts-eguna, Garizumari hasiera emongo jakon egunez, Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek idatzi daben "Eraman oneko erkatzea. 
Elizaren eta munduaren arteko harremana birpentsatuz" Pastoral Idazkia aurkeztuko jake eleiztarrei. Aldi esanguratsu honetarako gogoeta idatzi dabe gotzainek eta On Joseba Segurak lehenengo aldiz sinatu dau baterako pastoral idazkia Bilboko gotzain lez. Koldo Campo kazetariak alkarrizketa egingo deutso 'Egun on, Bizkaia' irratsaioan, 8:30etan. Zuzenean jarraitu daiteke irratiaren youtube kanalaren eta web honen …

05.03.2025

Gotzaina izango da buru gaur Hautsaren ezarpenerako eleizkizunean, katedralean

Gaur, Hauts-eguna, Garizuma-aldiari hasiera emongo jako eta eleizbarrutiko parrokietan egingo diran eleizkizunetan hautsa ezarriko da. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan eleizkizunean. Zuzenean emongo da web honen bitartez.

04.03.2025

Frantzisko aita santua edo eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeak euskarri digitalean argitaratutako aldizkarian

Kalean da euskarri digitalean Alkarren Barri aldizkariaren martxoko alea. 310. alearen lehenengo orrialdeetan, Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek Garizuma-Pazkorako idatzi daben pastoral idazkiaren ingurukoak jasoten dira. Beste alde batetik, Luis Mari Vega Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kideak osasun egoera larrian dagoan eta karguan 12 urte beteko dituan Frantziskoren aitasantutzari buruzko gogoeta idatzi dau. Alkarrizketen sailean, Xabier Gomez Sant Feliu de Llobregateko gotzainak euskeraz eskainitakoa nabarmentzen da. 

04.03.2025

Heziketarako saioa Abandoko San Bizente Martiria parrokian

Heziketarako saioak ospatuko dira martxoaren 6 eta 20an, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak gidatuta.

04.03.2025

Emakumearen Nazinoarteko Eguna, "Aizu!!!" agerkarian

#PorYParaTodas goiburua jarri dau martxan NBEak martxoaren 8a dala-eta. Bilboko eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak gai honen ingurukoak jaso ditu argitaratu barri daben Aizu!!! agerkarian. Euren esanetan, "gaur egun be zaila da emakume izatea gure munduan". Horregairik, gogoeta egiteko, sentiberatasuna bizteko eta ekintzara joteko eskatzen dabe: "gizarte zein Eleiza lez, ezinbesteko dogu emakumeen duintasuna eta eskubideak autortzea eta bardintasuna aldarrikatzea".

04.03.2025

Goyi Rivera, Osasun Pastoraltzako eta Caritaseko boluntarioak be jasoko dau "Martxoak8mujeres" autorpena

“Martxoak8mujeres” omenaldi-ekitaldiaren atarian gagoz eta egun horretan autorpena jasoko dabenetako beste emakume bat ezagutuko dogu gaur, hain zuzen be, Osasun Pastoraltzan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan Hargindegi zentroan boluntario lez jarduten dauan Goyi Rivera. Gizarte-karidade arloan diharduen emakume guztiak gogoratuko dituan autorpen hau eta gainerakoak barikuz, martxoak 7, banatuko dira Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 12:30etan hasiko dan ekitaldian. 

03.03.2025

Euskadi eta Nafarroako gotzainen pastoral idazki barri bateratua Garizuma-Pazkorako

Iruña-Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainek Garizuma-Pazko liturgia-garaiari buruzko pastoral idazki barria aurkeztuko dabe gaur, martxoak 3, "Eraman oneko erkatzea" da bere izenburua eta  "Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" azpititulua. Argitalpena euskeraz eta gaztelaniaz egongo da eskuragarri, eta eleizbarruti bakotxaren web orrialdeetan eskuratu ahal izango da.

03.03.2025

Txaro Dañobeitia, "Martxoak8mujeres" autorpena, liturgiaren arloan

Txaro Dañobeitiak ipiniko deutse aurpegia liturgiaren arlotik Jaunaren eguneko ospakizunez arduratzen diran emakumeei. Datorren barikuz, martxoak 7, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etan ospatuko dan ekitaldian bantuko diran autorpenetako bat jasoko dau.

03.03.2025

Parte hartu nahi dozu asteburuko erretiroan, Barnezabalen?

Asteburu bi barru -martxoak 15 eta 16an-, IV., V. eta VI. bikaritzetako alkarteetan egiteko eta erantzukizunak izan dabezan edo gaur egun dabezan helduentzako erretiroa ospatuko da Barnezabal Berrizko gogarte etxean. Antolatzaileen esanetan, "egunez egun geratu, astia hartu eta Jainkoagaz egotea ez jaku erreza egiten eta horrexegaitik egokitzat jo dogu erretiroa egitea".

Emaitzak orrialdeka