Barriak
Etiquetado como: Zeanuri
Misinoaren jardunaldia, Barnezabalen
Joan dan zapatuz, otsailak 1, Berrizko Mesedetako Misiolariek antolatutako misinoaren jardunaldia ospatu zan Berrizko Barnezabal etxean. Luis Mari Vega Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kide eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeko arduradunak eta Alicia Suso Caritas Bizkaia erakundeko kideek jardun eben eta, ostean, esperientzien mahaia egin zan.
'San Blas' kordelen bedeinkapena Abadiñon eta Bilbon
Gaur -otsailak 3, astelehena- San Blas eguna da, gure inguruan, eta batez be Bilbon eta Abadiñon, guztiz sustraituta dagoan jaia. Bilbon, San Nikolas eleizan bedeinkatuko dira kordelak ordu erdiz behin, goizeko 8:30etan hasi eta iluntzeko 20:00ak arte eta ordu horretan Eukaristia ospatuko da. Abadiñon, hurrenez hurren Txomin Alonso, Alex Alonso eta Imanol Atxalandabaso buru dirala ospatuko diran 9:30etako, 11:00etako (Meza Nagusia) eta 12:30etako Eukaristien amaieran egingo da kordelen bedeinkapena.
Enrique Espino "irribarre eta samurtasuna" agertzen eban gizon hurkoa hil da
Urtarrilaren 31an, barikuz, Enrique Valentin Espino Gurtubay Eleizbarrutikok abadea hil da, 72 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -otsailak 3, astelehena- ospatuko da Basauriko San Pedro parrokian, 19:30etan.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Enrique Abian "laiko eta abade bokazinoen bultzatzailea" hil da
Atzo hil zan Bilbon Enrique Abian Romero Eleizbarrutiko abadea, 92 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren martitzenez, otsailak 4, ospatuko da 19:00etan, Bilboko Karmeneko Ama parrokian, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Etorkinei eskainitako Vatikanoko eskultura hunkigarria Alkarren Barriren azalean
Alkarren Barri aldizkariaren otsaileko alearen azalean agertzen da estatua: 140 etorkin eta errefuxiatu dira, askotariko kulturak eta historiako hainbat aldi irudikatuz. San Pedro plazan Berniniren kolomadia osotzen dauan eskultura-kopuru bera da. Txalupa baten dagoz danak, eta tartean Familia Santua ikusi daiteke. Irudi hunkigarria da eta bere inguruan aita santuak gauzatzeko dinoskun lau aditz irakurri daitekez: abegi egin, babestu, sustatu eta bertakotu. Argazkia komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko saileko kideek hartu eben otsailaren 24tik 26ra Erroman ospatu zan komunikazinoaren …
Lointek enpresak jaso dau "Marcelo Gangoiti" saria
Gaur ospatu da Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko Somorrostro ikastegiak emoten dauan "Marcelo Gangoiti" sariaren XVIII. ekitaldia. Urduliz eta Zierbenan sostraituta egonda be, nazinoartera hedatutako familia enpresa batek jaso dau aurtengo saria. Lointek enpresak galdara industrial, erreaktore, lurrun-sorgailu eta abarren diseinu, ingeniaritza eta ekoizpenaz arduratzen da. Alkartearen aldeko zerbitzuagaitik be bereizten da, "bardintasun eta inklusinoaren aldeko konpromiso argia" agertuz, Kerman Lopez bikario nagusiak azaldu dauanez.
«Bakearen aldeko ibilaldia», ITAKA-Eskolapioek deituta
ITAKA-Escolapiek deituta, bihar -otsailak 1, zapatua-, "Bakearen aldeko ibilaldiaren" 41. ekitaldia ospatuko da. Ibilaldiak amaiera emongo deutse astean zehar bakearen eta indarkeriarik ezaren balioak sustateko ospatu dan "Bakearen aldeko astean" egin izan diran jarduerei.
Domekaz, biziera sagaratuak bere eguna ospatuko dau
Datorren domekaz, otsailak 2, Jaunaren Aurkezpenaren egunez, Biziera Sagaratuaren Munduko XXIX. Eguna ospatuko da. Aurton kontuan hartu dabe Jubileu Urtea eta "Itxaropenean erromes eta ereile" goiburua hartu da oinarritzat. On Joseba Segura gotzaina buru izango da Santiago katedralean arratsaldeko zazpietan ospatuko dan Eukaristian.
Ekitaldia Barakaldon indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko eskola-egunean
Josema Incierte Fede-zabalkunde eta Katekesirako Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak deituta eta Jose Alberto Guemes PBko moderatzailearen laguntzagaz, hainbat batzar egin dabe Barakaldon kristau nortasuneko ikastetxeetako pastoral arduradunakaz. Inciertek azaldu dauanez, ikastetxeen eta alkartearen artean lokarriak sortzea da helburua, "alkarri lagunduz eta alkarlanean arituz, Barakaldoko neska-mutilei barri ona iragarteko":