Barriak
Etiquetado como: Zeanuri
Martxan da Osasun Pastoraltzaren kanpaina
Datorren martitzenez, otsailak 11, Gaixoaren Munduko Eguna ospatuko da. Hori dala-eta, Karidade eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkaritzan osasunari eskainitako sailean lagungarriak prestatu eta jarduerak antolatu dabez. Gainera, martitzenean bertan, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Gaixoaren Munduko Eguneko Mezan, Santiago katedralean, 19:00etan. Eleizkizuna, zuzenean emongo da web honen bitartez.
Joan gura dozu Gernikan ospatuko dan bakearen aldeko ekitaldira?
Otsailaren 16an amaituko da XI. Bake Topaketan izena emoteko epea. Gernikan izango da otsailaren 22an eta gauzak egoki antolatzeko ezinbestekoa da orri honetan izena emotea. Bake Topaketa goizeko 10:00etan hasiko da Errenteriako Mesedetakoen komentuan egingo dan harreragaz. Goizean (10:45 - 12:30), hainbat ibilaldi egingo da oroimena landu eta irakurketa sinisteduna egiteko. Andra Mari eleizan egingo dan otoitzaldiaren ostean, Merkurio plazan izango dan jentaurreko jardueragaz emongo jako amaiera jardunaldiari.
Martitzenez, Bilbon, eleizbarrutitik Erromara erromes joango diranen batzarra
Datorren martitzenez, otsailak 11, erromesaldietarako sailak sustatuta, eleizbarrutitik Erromara egingo dan erromesaldian parte hartuko dabenak Barrian batzartuko dira arratsaldeko seietan. Bidaiaren inguruko zehaztasunak emongo deutsez izena emon dauan 70 lagun ingururi. Erromesaldia, martxoaren 24tik 28ra egingo da. ANTOLATZAILEEN ESANETAN, ORAINDIK BADAGO LEKUREN BAT NORBAITEK JOAN GURAKO BALEU. HORREGAITIK, GEHIAGO JAKIN NAHI IZAN EZKERO, 94 466 79 79 TELEFONORA DEITU (Susana Mediavilla).
Zuhaitz barriak landatu dabez Derioko Adiskidetasunaren basoan
Beste urte batez, 'zuhaitz eguna' ospatuko da Derioko Seminario Zentrum dalakoaren inguruan dagoan "Adiskidetasunaren basoan".Ekitaldia, bihar osptuko da eguerdiko ordu batetik aurrera, Bilboko gotzaina bertan dala. Eraikinaren egitasmoari lotutako pertsona eta erakundeei emoten jaken 'Zuhaitza bihotzean" saira be banatuko da.
Arratiako abesbatzak Agate Deunari abestu deutso Begoñako basilikan
Gaur goizean, bailarako hainbat herritan izan ondoren, Arratiako abesbatza Begoñako basilikara etorri da eta Agate Deunari koplak abestu deutsaz Amatxuren etxean. On Joseba Segura gotzainak, jatorriz arratiarra danak, abesbatzak kantatu dituan abestiak -tartean Aita Madinaren 'Aita Gurea'- entzun eta esker ona adierazo deutse basilikara joateagaitik. Arratsaldez, Bilboko hainbat lekutan abestuko dabe, besteak beste, Santiago katedralean, 19:30etan. Arratiako abesbatza 1951ean hasi zan abesten.
Mª Jose Arana teologoaren liburu barria aurkeztuko da gaur
Eleizbarrutiko Teologia eta Patoraltza Institutuak gaur arratsaldez Barria eraikineko (Plaza Barria 4) lehenengo solairuko aretoan 18:30etan ospatuko dauan ekitaldian Maria Jose Arana teologoaren liburu barria aurkeztuko da: “Una corriente de energía y solidaridad-energia eta alkartasun korrontea. Repensar la comunión de los Santos hoy”. Mª Jose Arana Jesusen Bihotza ordenako lekaimea da, teologoa eta soziologoa eta Lekaide eta Lekaimeen Eleizbarrutiko Batzordeko (Confer-Bilbao) presidente izan zan 12 urtez, 1985 eta 2007 bitartean.
Agate Deunaren egunez, koplak kantatuko dabez kalez kale
Bihar, eguaztena, otsailak 5, Agate Deunaren eguna ospatuko da eta ohikoa danez, bezperan, hau da bihar, otsailak 4, hainbat koru ibiliko da beste hainbat herritan, kalez kale, santa honi koplak kantatzen. Ohiturari eutsiz, Arratiako korua Bilbora etorriko da abestera eta, besteak beste, Begoñako basilikan abestuko dau 11:00etako mezaren ostean. BIhar -otsailak 5, eguaztena-, lau Eukaristia ospatuko dira Kastrexanako Agate Deuna ermitan, hain zuzen be, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00ean. Datorren domekaz, otsailak 9, jaia errepikatu eta 10:00, 11:00 eta 12:00etan ospatuko dira Eukaristiak …
"Ebanjelioaren lekuko ausart izateko ipiniko dogu kordela"
Eguraldia lagun izan da San Blas eguneko ospakizunetan, Abadiñon eta Bilbon. Abadiñon, nekazaritza- eta abeltzaintza-azokak makina bat lagun erakarri dau postuetara zein goizean ospatu diran hiru Eukaristietara. Alex Alonso lurralde bikarioak kordelaren bedeinkazinoak Eleizarentzat dauan adiera azaldu dau meza nagusiko homilian: "hainbeste sinistedunen urratsen atzetik joanez, Ebanjelioaren lekuko ausart izateko ipinten dogu kordela".
Jardueraz betetako asteburua
Barikuz, web orrialde honetan jakitera emon zanez, "Marcelo Gangoiti" saria banatu eben Somorrostro ikastegian, eta asteburuan makina bat ekitaldi izan da Eleizbarrutian. Horreetako batzuk gogoratzeaz batera, gogoan doguz joan dan barikuz hil ziran abade bi: Enrique Abian eta Enrique Espino.
"Ebanjelizatzerako aukerak", heziketarako gaia I. bikaritzan
I. bikaritzako ekipo ministerialek eta fede-zabalkunde eta katekesirako eragileek heziketa-saioa izan eben joan dan zapatuz Portugaleteko Loiolako San Inazio parrokian. BIkaritzako Pastoral Barruti guztietako (Errekarte, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Meatze-ingurua) 78 lagunek parte hartu eben, Sergio Buiza lurralde bikarioa buru zala.