Barriak
Etiquetado como: Zeanuri
Bilboko Eleizbarrutia bokazinoen inguruko biltzarrean, Madrilen
Bilboko Eleizbarrutiko 25 lagunek parte hartu dabe asteburuan Madrilen ospatu dan Bokazinoen inguruko biltzarrean. On Joseba Segura gotzaina eta Kerman Lopez biakario nagusia be izan dira ekitaldian. Hiru egunez, Estatuko eleizbarruti guztietako, kongregazino erlijiosoetako eta laikoen mobimentuetako 3.000 lagun inguru batu da Madrid Arena dalakoan.
Asteburuan, 70 gaztek erretiroa egin dabe Berrizen
"Aldaketa dakarren loturak" gaiaren haritik ospatu da asteburuan erretiroa Berrizko Mesedetako Misiolarien alkartean. IV., V. eta VI. bikaritzetako 16 eta 30 urte bitarteko 67 gazte eta laguntzaileak batu dira urteroko erretiroan.
Tabira Pastoral Barrutiko Batzordea martxan da
Joan dan zapatuz, otsailak 8, Tabira Pastoral Barrutiko Batzordeak urrats handia emon dau. Batzordeak lan handia egin dau Pastoral Barrutiko egoera, alkarte barruan zein kanpoan, aztertzeko eta "balio jakin batzuk erresetatuz eta alkarte-senez" lortu beharreko helburuak zehazteko. Zapatuz egindako lanaren ostean, eta idea barriak gehitzeko aukera zabalik, egitasmo estrategikoa bigarren aldira igaro da. Orain, ekintzak eta ahalik eta egokien burutzeko bideak zehaztea da lehenetsiko dabena.
Pertsonen salerosketaren inguruko Gotzainen Batzarreko saileko zuzendaria, Bilbon
Pertsonen Salerosketaren aurkao Munduko Eguna dala-eta, Migrazinoetarako Eleizbarrutiko Mahaiak "arteaz otoitz egin" ekitaldia antolatu dau. Bertan izango da Marifran Sanchez Vara pertsonen salerosketaren inguruko Espainiako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendaria. Eguenez, otsailak 13, izango da, 18:30etatik 20:30etara, Arrupe etxean (Aita Lojendio, 2).
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Otxarkoaga ikastegiko taldeak abenturari ekingo deutso Tangerren
Lau ikaslez eta irakasle biz osotutako Otxarkoaga ikastegiko taldeak bigarren urtez jarraian parte hartuko dau UniRaid 2025 rally solidarioan. Gaur, otsailak 8, Tangerren hasiko dan jarduera solidario honen helburua hauxe da: materiala eroan Marokoko basamortuko leku bakartuetako alkarte, ospitale, eskola eta inguruetara eroan. Joan dan martitzenez, OtxarRiders deitutakoak Begoñako basilikara joan ziran euren autoakaz eta bedeinkapena jaso eben Ignacio Fernandez parrokoaren eskutik.
Bilboko Eleizbarrutia, "Norentzat naz?" bokazinoen inguruko biltzarrean
Bilboko eleizbarrutiko 25 lagun joan dira Madrid-Arena aretoan gaur hasiko dan "Norentzat naz?" bokazinoen inguruko biltzarrera. Misinora deitutakoen batzarra domekan amaituko da eta hainbat eleizbarrutitako, kongregazino erlijiosotako eta laikoen mobimendutako 3.000 lagun inguru batuko da bertan, Espainiako Gotzainen Batzarraren deialdiari erantzunez.
Gotzainak Trumpen proposamen "gaitzesgarria" aitatu dau Derioko ekitaldian
Ehun lagun inguruk parte hartu dau gaur, eguena, Seminario Zentrum —Derioko Seminarioa izan zana— dalakoak antolatzen dauan Zuhaitz Egunean. Jasangarritasuna, bardintasuna eta gizarte bakea lako balioak sustatzea eta autortzea da egunaren xedea. Gotzaina buru izan da ekitaldian eta Bizkaiko eta munduko bake eta bizikidetzaren inguruan jardun dauanean, Trumpen proposamen "gaitzesgarria" aitatu dau. "momentuko 'trumkeria' edo erokeria izan daiteke, baina gizadiaren aro honetan holako zerbait iradokitzea bakarrik, bake eta adiskidetzearen aldeko auzien egundoko hauskortasunaren agerpen da".
"Alkartasuna eta esker ona" Bizian gora mobimentuaren jaian
Atzo -otsailak 5, eguaztena- Ana eta Simeon Bizian gora mobimentuaren zaindarien eguna ospatu zan. Eukaristia ospatu eben San Nikolas parrokian eta Tomy Rodriguez Bizian gora mobimentuko presidenteak azaldu dauanez, "alkartasun eta esker oneko unea izan zan, urtean bizi izandako guztia gogora ekarriz. Era berezian gogoratu genduan iaz hil zan Alberto Payas presidente emeritua eta eskerrak emon genduzan mobimentuari emon eutsan guztiagaitik".
Esku Elkartuak erakundeak "banatzearen" balioa aldarrikatuko dau asteburuan
"Banatzea da gure aberastasunik handiena" goiburuaren haritik ospatuko da asteburuan Esku Elkartuak erakundearen kanpaina munduko gosearen aurka. Domekaz, otsailak 9, diru-batzea egingo da Bizkaiko parrokietan eta bihar -otsailak 7, barikua- borondatezko barau eguna izango da.