Barriak
Etiquetado como: Zeanuri
Kanpaien eskuzko joaldia, Zeanurin berreskuratuko dan ohitura
San Balendin eguna dala-eta, datorren domekaz, otsailak 16, Andra Mari eleizako kanpaiei eskuz eragingo deutse eta Zeanuriko auzotarreek hori zuzenean ikusteko eta kanpai-hotsak entzuteko aukera izango dabe. Pedro eta Jose Antonio Lejarza anaiek berreskuratuko dabe galdutako ohitura hau, parrokiako azken kanpai-jotzaile izan zan Iñaki aitaren arrastoari jarraituz. Lehenengo joaldia goizeko 11:00etan izango da eta bigarrena 11:30etan, eta ostean meza ospatuko da. Ondoren, santuaren irudia prozesinoan eroango dabe Pietatea ermitara.
Gernikako San Fidel ikastolak irabazi dau bideoklipen lehiaketa
Jone Aranberriak (Bizkaia Irratia), Igone Etxebarriak (Labayru Fundazioa) eta Luis Mari Vegak (Bake eta Adiskidetzerako Batzordea) osotu daben epaimahaiak Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak antolatutako 'Jazotakoa jaso' lehiaketan irabazle egertatu dan lanaren izena emon dau. San Fidel ikastolan egin daben 'Ondoratu' bideoklipa da irabazlea. Santa Eulalia patronatuan landutako 'Eta zu izango bazina?' izenburudun bideioklipak jaso dau jentearen boto gehien. hain zuzen be, 2.577 boto.
Pastoral Barruti barria Santutxun
Otsailaren 23an eratuko da kanonikoki Santutxu Pastoral Barrutia (PB). On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizunean, San Francisquito parrokian, eguerdiko 12:00etan. Gainera, aurretik hainbat ekitaldi izango da: lehenengo eta behin, gaur arratsaldez kontzertua ospatukod a San Francisquito parrokian, 19:00etan, Bilbao Kamerata Jatorki abesbatzaren eskutik. Datorren eguaztenez, otsailak 19, Javier Oñate eleizbarrutiko abadeak berbaldia eskainiko dau: "Sinodo-sena ulertzeko eran", Maria Erregina eleizan, 19:30etan eta azaroaren 21ean, barikuz, Bonaparte abesbatzak eta beste batek …
Carmelo Etxenagusia Aitamenak, Bizkaian irratiaren aitzindari izan ziranentzat
Nazino Batuek gaurko eguna izendatu eben Irratiaren Munduko Egun lez eta BIlboko Eleizbarrutiak irratian lan egiten daben profesionalak zoriondu gura ditu. Hain zuzen be, irratia protagonista izango da datorren martxoaren 20an Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren X. urteurreneko ekitaldian. Autorpenak BBK aretoan emongo dira goizeko 11:00etan eta euskerazko irratsaioak egiten aitzindari izan ziran Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitia zana izango dira autorpena jasoko dabenetako bi.
Gotzainen baterako Pastoral Idazkia eta gogoetarako lagungarriak Garizumarako
Juan Carlos Elizalde Gazteizko gotzainak, Fernando Prado Donostiako gotzainak, Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Florencio Rosello Nafarroako artzapezpikuak baterako pastoral idazkia aurkeztuko dabe datorren martxoaren 5ean, Hauts-egunez. Aitatutako idazkian, gogoeta egingo dabeb"Eleizaren eta gizartearen arteko hartu-emonari buruz, Mendebaldeko testuinguruan euskal eta nafar errealitatean oinarrituta". Pastoral idazkia eskainiko da eleizbarrutian Garizuman sakontzeko eta, horregaz batera, Liturgiarako ordezkaritzak eta VI. egitasmoaren sustapenerako taldeak prestatutakoak.
Estrella Morenoren berbaldia: "Pastoral erabarritzerako argibideak"
Bihar -otsailak 13, eguena-, Estrella Moreno teologo eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak "Pastoral erabarritzerako argibideak. Millennial belaunaldiari entzun" berbaldia eskainiko dau Barrian (Plaza Barria, 4), 18:30etan.
Gaixoaren Munduko Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Gaur, otsailak 11, Lourdeseko Andra Mariaren eguna, Gaixoaren Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan, eta zuzenean ikusi ahal izango da web honen bidez.
60 abesbatzek parte hartuko dabe Bizkaiko abesbatzen astean, Begoñan
Atzo -astelehena- hasi zan Bizkaiko abesbatzen LI. astea, otsailaren 28ra arte, 60 abesbatza batuko dituana. Astelehenetik barikura, iluntzeko zortzietan ospatuko dira kontzertuak Begoñan eta ekitaldi bakotxean lau taldek parte hartuko dage. Egitaraua osorik: hemen.
Zabalik da 'Jazotakoa jaso' lehiaketako bideoklip onenaren alde botoa emoteko epea
Eleizbarrutiko ikastetxeetako (EBI) ikasleek hogeta bederatzi bideo aurkeztu dabez 'Jazotakoa jaso' lehiaketan eta zabalik da onena aukeratzeko bozketa. Aurton, bake eta adiskidetzearen inguruko lanak egin behar izan dabez. Otsailaren 14ko 11:00ak arte emon daiteke botoa.
Bizkaiko eskautek zuhaitzak landatuko dabez Arrankudiagan
Datorren domekaz, otsailak 16, Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko 14 eta 16 urte bitarteko gazteek bertoko zuhaitzak landatuko dabez, izadiaren alde egin eta honen edertasunari eusteko. 'Lurgaia' fundazinoagaz batera, arteak, haritzak, pagoak eta urkiak landatuko dabez arrankudiagan.