23-07-2024 Brígida, religiosa
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 6 )
 

Barriak

Etiquetado como: Gaztelugatxeko San Joan

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1252 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
14.06.2024

Kurtso barria

Irailaren 1erako aurreikusitako izendapenen zerrenda argitaratu da. Itxi barik dago, prozesuren bat edo beste amaitu barik da-eta.

14.06.2024

Pareten margolan bateko aingeruek bizia hartuko dabe 'Gau zurian'

Gaur eta bihar, Bilbao Uribilduaren Sorreraren 724. urteurrena ospatuko da uriburuko hainbat lekutan ospatuko diran arte-ekitaldiakaz. Eleiz Museoak Luis Paret eta Alcazarrena dan "Santa Luziaren martiritza" margolanaren bidez parte hartuko dau 'Gau zurian'. Bideo-mapping deitutako ikuskizunaren -irudien proiekzinoak soinuaz lagunduta- bidez, margolaneko aingeru biek bizia hartuko dabe eta hegan joango dira klaustroraino. Proiekzinoa egun bietean egingo da, 19:30etatik 00:30etara.

13.06.2024

Urkiolan 'Antonioei' ohore egin deutse

Urkiolako santutegian buru diran Antonio biez gaineta, gaur bereziki gogoan izan dabe Antonio Madinabeitia iaz arte Abadetxean bizi izan dan azken misiolaria. Felix Morenok tistura handiz eta berea dauan irriaz esan dauanez, "Joseba Legarza lez, Antonio be 'goikoagaz' adostutako egunean hil da". Izan be, goizaldean hil da, bere santuaren egunez, abegi egin eutsan eta santutegiko isino-alkartean bizitzeko aukera emon eutsan lekuan berezia dan egunean. Gaur lagun askok izan dau gogoan eta egun eguzkitsuaren -eta freskoaren- opariaz gozatu dabe.

13.06.2024

Antonio Madinabeitia Urkiolako azken misiolaria hil da

Orain dala ordu batzuk, Antonio Madinabeitia misiolaria hil da 91 urte ebazala. Joseba Legarza abadea eta Bittor Garaigordobil gotzain erretiratua hil ondoren, Antoniok Urkiolako Abadetxean bizitzen jarraitu eban Felix Moreno eta Conchi Marcos senar-emazteakaz batera. Gaur, Paduko San Antonio eguna, Urkiolako familiak gogoan izango dau goizeko 10:00etan hasi eta 13:00ra arte ospatuko diran Eukaristietan. Meza Nagusia, gotzaina buru dala, eguerdian izango da. 

13.06.2024

Begoñako basilikako organistak Gasteizen jardungo dau gaur

Barikura arte -ekainak 14-, Arabako Organo-jaialdiaren XXXVIII. ekitaldiaren barruan, hainbat kontzertu ospatuko da Vitoria-Gasteiz, Agurain, Bastida eta Villabuenan. Gaur egungo organistarik onenetako batzuk jardungo dabe, besteak beste gaur iluntzeko 20:30etan Vitoria-Gasteizko Karmeneko Ama komentuko eleizan kontzertua eskainiko dauan Miriam Cepeda Begoñako basilikako orgainista titularrak. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte.

13.06.2024

Caritas Bizkaia erakundearen deialdia puzzle erraldoia osotzeko

Caritas Bizkaia erakundeak deialdia egin dau gura daben pertsona, talde eta erakunde guztiek puzzle erraldoiaren osaketan lagundu daien. Zahartzaroaren aurkako gehiegikeria eta tratu txarren inguruan jabetzeko Munduko Eguna dala-eta antolatu dabe jarduera hau. Gaur, eguerdiko 12:30etatik 13:30etara izango da ekitaldia Bilboko Santiago katedralaren aurreko plazan eta pertsona edadetuek gizarteari eskaintzen deutsena agertuko dabe.

12.06.2024

Norai alkartearentzat, kulturak inklusinorako dauan gaitasunari lotutako saria

Banco Santander Fundazinoak, Espainian ume eta gaztetxoek jasaten daben pobretasunaren aurka diharduenakaz bat eginda, hiru sari banatu eutsazan beste hiru erakunderi, Boadilla del Monten (Madril) dauan egoitzan atzo, ekainak 11, ospatu zan ekitaldian. Norai Alkartea izan zan sarituetako bat eta alkarteko presidente eta Ekumenismo eta Erlejinoen arteko hartu-emonerako Eleizbarrutiko ordezkari dan Miguel Angel Esnaola abadeak jaso eban autorpena. 

12.06.2024

Zainketa aringarriei buruzko berbaldia Areetako Mesedetako Ama parrokian

Jacinto Batiz doktoreak berbaldia eskainiko dau gaur 19:30etan, Areetako Mesedetako Ama eleizan. "Kultura aringarrirantz" goiburuaren haritik, zainketa aringarrien eta honeek zabaltzeko preminaz jardungo dau. 

11.06.2024

Urkiolan, San Antonio eguna eta Arratiako errogatiba ospatuko dira

Datorren eguenez, ekainak 13, egun handia izango da Urkiolan. San Antonio eguna izanda, ehunka lagun etorriko da Bizkaiko hainbat lekutatik etorrita eta baita Gipuzkoa eta Arabatik be. Nekazaritza- eta ganadu-azoka egingo da eta mezak ospatuko dira orduoro goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00era. Eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Meza Nagusian On Joseba Segura gotzaina izango da buru. Ekainaren 15ean, zapatuz, Arratiako errogatiba egingo da eta ekainaren 16an, domekaz, errepikapena. Felix Moreno Kontxigaz batera 'abade-etxeko' 'zaindari' danak sustrai sakonak dituan usadio horren inguruko …

11.06.2024

JOC mobimentuaren kanpamentua, Zallan

Domekaz, Bizkaiko Gazteria Langile Kristaua (JOC) mobimentuak kurtso amaierako batzarra ospatu eban. Azken hilabeteetako jarduerak aztertzeaz gainera, datozan asteetako egutegia programatu eben. 

Emaitzak orrialdeka