Barriak
Etiquetado como: Consiliarios
Astekoak, Eleizbarrutiko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Gernikako Asisko San Frantzisko eleizatik emongo dabez mezak ETBn
Gernikako Asisko San Frantzisko parrokiatik emongo dabez Eukaristiak domeka goizeko 10:00etan, ETBren lehenengo katetik euskeraz. Jesus Llarena parroo eta Liturgiarako Eleizbarrutiko ordezkaria izango da buru Eukaristietan. Ohikoa danez, meza inguruko Eleizbarrutietan grabatzen da. Oraingoan, Bizkaiak hartu dau Gipuzkoaren lekukoa datozan lau domeketarako.
Bizkaiko ordezkaritza Eleiza eta heziketari buruzko Biltzarrean
Heziketa eta Kulturarako Gotzain Batzordeak antolatu dau bihar, otsailak 14, Madrilen amaituko dan "Eleiza heziketan" biltzarra. Biharko saioan zein Bartzelonan hasi ziran aurreko saioetan, Bizkaiko kristau seneko heziketa-arloko ordezkaritza zabalak parte hartu izan dau. Biharko saioan, hogeta hamar lagun inguruko taldeak parte hartuko dau, On Joseba Segura BIlboko gotzaina buru dala. Julen Elgueta Lanbide Heziketarako Ikastegien Euskadiko Alkarteko presidentea izango da hizlarietako bat IFEMan antolatu diran askotariko paneletan.
Heldu da Garizuma-aldiko 'txoria' lagungarri barriakaz
Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzatik, Garizuma-aldiaren inguruan gogoeta egiteko lagungarriak aurkeztu deutsez adin-talde desbardinei.
Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaaren sustapenerako taldearen arrastoari jarraituz. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzak lagungarriak prestatu ditu Garizuma-aldirako. Alkarte abegitsu eta barneratzaileak / Comunidades acogedoras e inclusivas goiburuaren haritik, gaur egun abegi eta barneratzeak zer esan gura dauan aztertzen lagundu gura dabe.
Beste batzuetan lez, kristau alkarte osoarentzako lagungarriak be …
Bihar jakingo da bideoklip onenaren ikastetxe sariduna nor dan
EBI sareko 17 ikastetxeetatik 15ek aurkeztu dabezan 30 bideoklipek parte hartuko dabe Kultur Erakundeen Mahaiak antolatutako 'Jazotajoa jaso' lehiaketan. Aurtengo ikus-entzunezko lanak kulturartekotasunari buruzkoak dira eta bideoklip onena aukeratzeko botoa emoteko epea, gaurko 23:59etan amaituko da.
Azken bisita gidatua "Sorolla eta erlikiak" eraukusketara
Eleiz Museoan ikusgai dan "Sorolla eta erlikiak" erakusketa otsailaren 29ra arte luzatu ondoren, datorren zapatuz, hilak 24, aukera barria eskainiko da erakusketa berezi hau sakontasunez bisitatzeko. Museotik azaldu dabenez, "Joaquin Sorolla margolariaren eskutik, erlikia eta erlikia-ontzien munduan murgildu gara". Bisita gidatuaren prezioa: 5 € lagun bakotxeko. Lekua gordeteko: 94 432 01 25
Garizuma-aldiko berbaldiak VI. bikaritzan
Galo Bilbao Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleak "Ze bihotz-barritze eskatzen deuskue garai honeek" gaiaren inguruan jardun eban atzo -martitzena- Zamudioko San Martin parrokian. Gaur, 19:30etan, Garizuma-aldiko eguaztenez garatuko dan berbaldi sailari emongo deutse hasiera Argia Fundazinoaren areto nagusian (Hirutasuna, 11, Algorta).
Alkarte bereizketari buruzko berbaldi eta mintegia
"Alkarte bereizketa: alkarregaz bide egiteko era" goioburuaren haritik ospatuko da datorren eguenez, otsailak 22, Jose Ruiz Perez Deustuko Unibertsitateko Teologia-dekanoak eskainiko dauan berbaldia, Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4), 18:30etan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta. Datorren astelehenean, otsailak 26, leku eta ordu berean hasiko dan alkarte bereizketari buruzko mintegia be iragarri dabe.
Cyprien Melibik "Grito africano, por el derecho a existir" liburua aurkeztuko dau barikuz
Datorren barikuz, otsailak 23, Ciprien Melibi kamerndar abadeak "Grito africano, por el derecho a existir" bere liburua aurkeztuko dau Bilboko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan (sarrera, Aretxabaleta kaleko 1 zenbakitik, 3.), 19:00etan. Saioa San Inazio Pastoral Barrutiak antolatu dau eta Jose Luis Villacorta abadeak gidatuko dau.
"Jaunarekin betirako izango zarela sinistuz, Egun Handira arte"
Begoñako basilikan ospatu da gaur On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna. Basilika jentez lepo bete da, 1976 eta 1991 bitartean gure Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile izan zanari azken agurra emoteko. Jenteak asko maite izan dau Uriarte eta hori bistan geratu da, asko eta asko hurreratu dalako Begoñako gogarte etxean jarrita egon dan hil-kaperara. Hilkutxa andetan eroan dabe gogarte etxetik basilikaraino prozesinoan, senideek lagunduta. Han, gotzainak egin deutso harrera otoitz eginez.