Barriak
Etiquetado como: Consiliarios
Caritaseko kontsiliarioek alderdi espiritualean laguntzeko erez hausnartu dabe
Bilboko Eleizbarrutiko Caritaseko hogeta hamar kontsiliario edo laguntzaile batu zan atzo urteroko batzarra ospatzeko. Egunero egiten daben lanaren ingurukoak batera jarteaz gainera, ahuleziazko egoeretan dagozan pertsonen beharrizan espiritualak antzemateari buruzko gogoetari ekin eutsen. Julio Gomez zainketa aringarrietarako San Juan de Dios ospitaleko medikuak gidatu eban …
Bizkaiko alkarteak sinodo-senez
Urte barriaren hasieran, Bizkaiko parrokia eta pastoral barrutiek aurreko urteko sinodo-senari eutsi gura deutse. 2026an, jarraipena emongo jako baterako bideari alkar entzuteko eta bereizketa egiteko. 160 bideratzaile ingurun lagun egingo dabe aldi honetan.
Urteko lehen Astekoak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Caritasen errege-opil solidarioaren XXII. ekitaldia
Urtarrilaren 5ean. Errege bezpera, Cáritas Bizkaia erakundeak Gabonetako kanpainari amaiera emongo deutso Plaza Barrian, errege-opil solidarioa banatuz XXII. urtez. 10:00etatik 14:30etara, 3.000 opil-zati eta txokolatea banatuko dira euro biren truke. Batu daiten dirua, umeen eta familiaren aldeko egitasmoetarako izango da, pobretasuna belaunaldiz belaunaldi transmititzeko katea apurtzeko asmoagaz.
Parrokiarteko funtsaren %1 Hego Amerika, Afrika eta Indiako egitasmoetarako
Alkarkutxa 1973an sortu zan parrokiarteko alkartasun-mekanismoa da. Besteak beste, parrokiek euren sarreren arabera egiten dabezan ekarpenetatik hornitzen da. Funts horren %1 munduko hainbat egitasmotara zuzentzen da: alkarte garapenerakoak, osasun arlokoak, pastoralgintzan laguntzeko, emakumeen aldekoak, abadeen mantenurako, e.a. 2025ean, 25 eskari aurkeztu dira deialdian eta 12 esleitu dira.
Gotzaina buru dala ospatuko dan urte barriko meza, zuzenean
On Joseba Segura gotzaina buru izango da Begoñako basilikan eguerdiko 12.00etan ospatuko dan urteko lehenengo eguneko Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez.
Alkarren Barri 2026: beiratea eta Adimen Artifiziala hartu-emonean
Eleizbarrutiko barri nagusiak jasoten dituan Alkarren Barri aldizkariaren urte barriko lehenengo alea kaleratu da gaur euskarri digitalean ikus-entzunezko edukiakaz. Egun batzuk barru helduko da aldizkaria paper euskarrian harpidedunen etxeetara. Askotariko gaiak jasoten dira ale honetan, besteak beste, osoko ekologia, karitatezko ekintza, arte-ondarea, misino-bizitza..., barriak eta gogoeta eragiten daben artikuluak eskeiniz.
Bizkaiko Eleizearen 12 barri, 12 hiletan
12 barri Jubileu Urtearen eta Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren ospakizunak ekarri deuskuzan 2025a laburtzeko.
Aba Taanoren alkartasunezko musika beste behin Bilbon
Datorren barikuz, urtarrilak 2, "Musika bizitzak salbatzeko" egitasmoaren aldeko alkartasunezko kontzertua ospatuko da Indautxuko Karmengo Ama eleizako areto nagusian, Aba Taano taldea protagonista dala. Sarrerak (15 euro) txartel-leihatilan erosi daitekez kontzertua hasi baino ordubete aurretik edo hemen..
"Munduko jaiotzak" erakusketa bisitatzeko azken egunak
Datorren domekara arte -urtarrilak 4- egongo da zabalik Eleiz Museoko klaustroan (Gizakundea plaza, z/g), munduko hainbat lekutatik etorritako jaiotzen erakusketa. Jaiotza bakotxak jatorriko lekuaren nortasuna islatzen dau: lekuko eskulana, inguruko materiak bereziak, lekuan lekuko biztanleen ezaugarriak, lekuko fauna eta pieza bakan bihurtzen dituan beste hainbat berezitasun. Sarrera doan da.
Konbibentzia Berrizen, Familia Santua ardaztzat hartuta
Abenduaren 26tik 28ra, Berrizko Mesedetako Misiolariek konbibentzia ospatu dabe, bategite, gogoeta eta sororitate giroan, Familia Santua ardaztzat hartuz. Esperientzian parte hartu dabenek azaldu dabenez, "alkarregaz bizi izan doguzan egunotan, Maria, Jose eta Jesus familia errealitate anitzak eta munduak bizi dituan askotariko egoerak onartzeko bidea argitu daben erreferentzia bizi izan dira".



