24-12-2024 Martes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 74 )
 

Barriak

Etiquetado como: Klaretarrak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1557 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
15.01.2024

Asteburuan, misinoa, heziketa, jaiotzak eta ospakizunak

Asteburuan, Ume Misiolariak kanpaina ospatu da. Horrezaz gainera, askotariko jarduerak izan dira Eleizbarrutian. Hona hemen batzuk:

15.01.2024

Kristau Sarbideko sakramentuak txinatar alkartean

Atzo -domeka-, domekero Indautxuko Karmeneko Ama parrokian ospatzen dan txinatar mezan, Teresa txinatar alkarteko gazteak kristau sarbideko sakramentuak (bateoa, sendotza eta jaunartzea) hartu ebazan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala eta Pablo Yu alkarteko abade laguntzaileak eta Vicentek alkar-meza emoten ebela ospatu zan eleizkizuna.

15.01.2024

Eleizbarrutiko konbibentzia Kristandade Ikastaroak mobimentuaren eskutik, Etxebarrin

Kristandade ikastaroak mobimentuak kideak Etxebarriko San Esteban Lehen Martiriaren parrokian alkartu ziran, azaldu dabenez, "urtarrilaren 26tik 28ra Begoñako Gogarte Etxean ospatuko dogun Kristandade Ikastaroaren bezperetan". Dei egiten dabe, gura dauanak parte hartu daian. 

15.01.2024

Marije Calvok eta Edith Ulloak gidatuko dabe misino-jardunaldia Berrizen

"Bategitearen espiritualtasunetik kulturarteko lokarriak eratuz" goiburua dau Berrizko Mesedetako Misiolariek urtero antolatzen daben misino-jardunaldiaren aurtengo ekitaldiak. Marije Calvo, monja pasiotar eta Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzan dagoan migrazinoetarako saileko arduradunak eta Edith Ulloa Loiola zentroko kideak sustatuko dabe saioa eta esperientzien mahaia be egingo da. Izena emoteko: 681 215 481 edo: info@barnezabal.org

13.01.2024

Mezak Elorrioko basilikatik ETBn

Sortze Garbia basilikatik emongo dira domekako mezak euskaraz euskal telebista publikoan (ETB1). Baslika eder honetatik eskaini ziran urtarrilaren 6ko -Jaunaren Agerkundea- eta urtarrilaren 7ko -domeka- mezak be. Iñaki Jauregi parrokoa izango da buru gaur grabatu eta bihar eskainiko dan Eukaristian. Datorren domekaz, Juanito Gallastegi abadea izango da buru. Sor Carolina monjak joko dau organoa, gaixorik dan Jesus Ayerra organista titularraren lekua hartuz. Itziar Landaburuk zuzentzen dauan parrokiako abesbatzak lagunduko dau kantuakaz.

12.01.2024

"Sorolla eta erlikiak" erakusketa ikusteko azken egunak

Urtarrilaren 31ra arte ikusi daiteke "Sorolla eta erlikiak" erakusketa Eleiz Museoan. Aukera ederra da Joaquin Sorolla margolariaren margolan bikain bi ikusteko eta, parean, berrogeta hamar gauzakiren bidez, "artea eta erlijiositatea alkartzen dituan eremuan sartzeko: erlikiak eta erlikia.ontziak", Eleiz Museoko arduradunek azaldu dabenez. Museo honek, Bilboko Arte Ederren Museoaren laguntzagaz, bat egin dau Joaquin Sorollaren heriotzaren (Valentzia, 1863-Cercedilla, Madril, 1923) mendeurreneko jarduerakaz.

11.01.2024

Eleizbarrutiko lau abadegairen diakonogintza

Lau abadegai diakono ordenatuko dira -abadegintzaren aurreko urratsa emonez- urtarrilean eta otsailean. Marco Antonio Muñoz Castroren diakonogintza, urtarrilaren 27an, zapatuz, izango da 19:30etan, Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian. Otsailaren 3an, Mario Fernando Diaz Bravo eta Gorka Campos Saez de la Fuente diakono egingo dira Begoñako basilikan eguerdiko 12:00etan eta otsailaren 10ean, Juan Reyero Pontes ordenatuko da diakono Durangoko Andra Mari basilikan, 12:00etan.

10.01.2024

Teresiar Instituzinoaren mendeurrena Bizkaian

Aita Santuaren onarpenaren mendeurrena dala-eta, Teresiar Instituzinoak deialdia egin deutse gaur egungo ikasleei eta ikasle ohiei, laguntzaile, senide eta adiskideei, bihar -urtarrilak 11, eguena-, Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa buru dala, Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan esker oneko Eukaristian parte hartu daien.

09.01.2024

Bateo-agirien eskaera Artxiboan

2022ko urrian indarrean sartu zan eta oraindik indarrean dan Oroimen Demokratikoaren Legea dala-eta, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan bateo-agiriak eskatzen dabez orain be atzerritik. Lege honi esker, gure kasuan, Bizkaian jaiotako aitite-amamak edo birraitite-birramamak dabezala, eta dalako une batean atzerrira joan behar izan ebela, ziurtatu leikienek herritartasun bikotxa jadesteko aukera dabe. 1870ean Erregistro Zibila sortu zan arte, errolda bakarra sakramentu-liburuetan datza, sasoi haretan danak bateatzen ziralako.