05-10-2024 Témporas de acción de gracias y de petición
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 78 )
 

Barriak

Etiquetado como: Ondarroa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1360 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
23.09.2023

Gaur eratuko da Areeta-Romo Pastoral Barrutia

Gaur, Areetako Mesedetako Ama parrokian, Areeta-Romo Pastoral Barrutiaren (PB) eratze kanonikoa ospatuko da. On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizun horretan eta PBtik dei egiten deutse eleiztarrei parte hartu daien, "gure kristau alkartearentzat egundoko garrantzia dauan gertaera" da-eta.

22.09.2023

Ministerio Ordenturako Idazkaritzaren kurtsoko lehenengo batzarra

Joan dan ekainean, Carlos Olabarri Arratia aldeko parroko eta Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko zuzendaria Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendari izendatu eben. Gaur -barikua-, Idazkaritza horrek lehenengo batzarra ospatu dau Gotzaitegian. Olabarrigaz batera, taldea osatuko dabe: Maria Gomez Lagungoko psikologoen taldeko eta Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Eleizbarrutiko Batzordeko kideak, Anton Rey eta Jesus Mari Zendoia abadeek eta Roberto Vidal diakonoak. 

22.09.2023

"Eleizak etorkinakaz dauan konpromisoa agertzera emon eta sustatu"

Datorren domekaz, irailak 24, Eleizak Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko 109. Eguna ospatuko dau, "Migratzeko edo geratzeko aske / Libres de elegir si migrar o quedarse" goiburuaren haritik. Egun berean, Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak parrokian, afrikar, txinatar eta latinoamerikar alkarteak batuko dira 17:30etan Eukaristia ospatzeko eta gura dauanak eurakaz bat egiteko aukera dau. Fernando Marcos Ayjon Bilboko bikarioa izango da buru eleizkizunean. Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan migrazinoetarako sailetik dei egiten dabe bertara joateko …

22.09.2023

Irailaren 30ean, Markinan ospatuko da 'Goazen!'

Irailaren 30ean, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva", goiburuaren haritik ospatuko dau Bilboko Eleizbarrutiak Markinan "Goazen!" kurtso hasierako ekitaldia. Atzo amaitu zan izena emoteko epea eta 400 lagunetik gora joango da bertara.

21.09.2023

Aurton, bezperatik ospatuko da Begoñako erromeria

Bilboko Pausoen Museoan egin dauan agerraldian aurkeztu dau gaur goizez Begoñako kofradiak Begoñako Amatxuren erromeria. Aurton, aurreratu egingo dabe hasiera eta bezperan, urriaren 10ean, 19:30etan, Erromeria Arriaga plazatik atarako da Begoñara igoteko; Zazpi kaleak zeharkatu, Mallonako galtzadetatik gora joan eta 20:50 inguruan helduko dira santutegira eta 21:00etako mezan parte hartzeko.

21.09.2023

Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik Mesedetako Amaren eguna ospatuko dabe

Datorren domekaz, irailak 24, kartzeletako zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatuko da. Egun horretan, presoek, euren sendiek eta kartzelako langileek euren jaia ospatuko dabe. Jaiegun horretan, Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia buru izango da Basauriko kartzelan ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizun berean izango dira Bidesari eta Kartzela Pastoraltzako arduradun eta boluntarioak. Gotzainak, bere aldetik, Loiuko Mesedetakoakaz ospatuko dau Eukaristia.

20.09.2023

Kristautasunaren jatorriei buruzko gogoeta Deustuko Unibertsitatean

Gaur, 2023-2024 ikasturtearen hasiera ospatu da Deustuko Unibertsitatean. Egunari hasiera emoteko, Eukaristia ospatu da kapera gotikoan On Joseba segura Bilboko gotzaina buru dala. Ondoren, ekitaldi nagusia ospatu da eta, lehenengo eta behin, Stella Solernou idazkari nagusiak2022-2023 ikasturteko oroitza-txosten akademikoa irakurri dau. Honen ostean, Carmen Bernabe Ubieta doktore eta Teologia-fakultateko irakasleak irekitze-hitzaldia eskeini dau: "Gitxiengo eta bazterketez. Kristau jatorrien ikerketa kritikoaren gaurkotasuna". Ekitaldiari amaiera emoteko, Juan Jose Etxebarria errektoreak …

20.09.2023

Estrella Morenok be parte hartuko dau Gotzain Kontseilu zabalean

Atzo -martitzena- batzartu zan Gotzain Kontseilu zabala eta bertan izan zan Estrella Moreno Laiz kontseilari barria. Estrella, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendaria da eta kontseilu honetako kide barri da joan dan astean lehenengo aldiz batzarrean parte hartu eban Carlos Bargos Eleizbarrutiko Idazkari Nagusiagaz batera. Juanma Seco eta Marisa Ariasen lekuak hartu dabez Goazen!!!, kurtso hasierako ekitaldaren gorabeheretan eta 2023-24 kurtsoko programazinoan murgilduta dagoan kontseiluan.

19.09.2023

"Soiltasunez bizitzea da hau geratzeko bide bakarra"

Gaur goizean, Joseba Segura Bilboko gotzainak alkarrizketa eskaini deutso Radio Popular-Herri irratiari..Koldo Campo kazetariak egin dau alkarrizketa hori eta hainbat gairen inguruan jardun dau, besteak beste, ekologia, migrazinoa, kulturanitztasuna edo ekonomia. Alkarrizketa osorik: hemen

19.09.2023

Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainari

On Joseba Segura Bilboko gotzaina Radio Popular-Herri Irratian izango da gaur 2023-24 kurtsoko lehenengo alkarrizketa emoteko. Zuzenean entzun ahal izango da, gainera web honetan, goizeko 8:30etatik aurrera.