Barriak
Etiquetado como: Jesuitak
Berrizko Mesedetako Misiolarien laiko-alkarteen batzarra
"Aske askatzeko" goiburuaren haritik alkartu dira Berrizen, kurtso hasierako batzarrean, Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) Espainian dabezan hiru laiko alkarteak (Sevilla, Madril eta Ursuri eta Siloe -Iparraldea-).
Ate irekien jardunaldia Seminarioan, hilaren lehenengo eguenez
Joan dan barikuz, irailak 29, kurtsoari hasiera emoteo ekitaldia Eleizbarrutiko seminarioan. Seminarioko hezitzaile eta abadegaiakaz batzartu ondoren, Eukaristia ospatu zan Santa Monika eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Homiliaren hasieran esan ebanez, "eskatzen deuskuna egiten laguntzeko eskatuko deutsagu Jaunari: Barri Ona ondo iragarri, beti lez pobretasunean, uzta ugariagaz eta langile gitxigaz".
'Goazen!' kurtsoari hasiera emoteko ekitaldiko irudiak
Atzo Markina-Xemeinen ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldiagaz emon jakon hasiera ofiziala 2023-24 pastoral kurtsoari. Eguneko argazki batzuk argitaratuko doguz
"Ardurakidetasuna bizirik da gure Eleizbarrutian, baina ezinbestekoa da sendotzea"
Eguraldi ona lagun, bikaritza guztietatik etorritako 500 lagun inguru batu da gaur Markina-Xemeinen Eleizbarrutiko pastoral kurtsoari hasiera emoteko ospatu dan 'Goazen!' ekitaldian. Egun bikaina kurtso barriari hasiera emoteko.
Kurtsoaren hasiera Markina-Xemeinen
Irailetik hasita, kurtsoa martxan bada be, gaur ospatuko da hasiera ofiziala, 'Goazen!' ekitaldiagaz, Markina-Xemeingo Igokundeko Andra Mari eleizan. Bikaritzaz bikaritza jarri dabezan autobusean joango dira hasierako ekitaldi horretan parte hartuko daben 500 lagunak. Bihar, urriak 1. parrokietan ospatuko da hasiera hori, Bagara. Comunidades acogedoras e inclusivas´ goiburuaren haritik eta batu daiten dirua Caritas Bizkaia erakundearen eta parrokien esku itziko da.
Erakunde ugari boluntario jardunari lotutako azokan, Begoñako Andra Mari irakasle eskolan (BAM)
Beste urte batez, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako (BAM) pastoral eta unibertsitate-hedapenerako sailetik boluntario lanari lotutako azoka antolatu dabe, Bizkaia Gara dalakoagaz batera, arduradunen esanetan, "partaidetza eta alkartasuna sustatzeko eta heziketa alkarteari boluntarioen lanaz baliaten diran erakundeek garatzen daben lana ezagutzera emoteko. Gainera, ikasturte hasiera danez, ikasleei aukera emon gura jake: unibertsitatean ikasketak egiteaz gainera, gizarte konpromisoa hartu indarrean dagozan boluntario lanerako egitarauren baten".
Juan Carlos Rastrollo,2023ko Ohorezko Erromes
Gaur eguerdian, Begoñako kofradiak Juan Carlos Rastrollo Diaz 2023ko Ohorezko Erromes izendatu dau, lepoko brodatua ezarriz, Arriaga antzokiaren sarreran ospatu dan ekitaldian. Rastrollo extremadurarren Bilboko etxelp eta Bilbon egoiza daben eskualdeetako etxee alkarteko presidente da.
Seminarioak zazpi abadegaigaz ekingo deutso kurtso barriari
Gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko dan ekitaldian emongo deutse hasiera kurtsoari Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioan. Arratsaldeko 19:00etan, Eukaristia ospatuko da Moniken komentuko eleizan (Seminarioaren parean), On Joseba Segura gotzaina buru dala eta berau amaitu ondoren kopau bat hartuko dabe Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92). Aldi desbardinetan dagozan zazpi abadegaigaz eta bokazino-egoitzan dagozan gazte bigaz ekingo deutso kurtsoari Seminarioak. Heziketa-taldea honeek osatzen dabe: Ignacio Fernandez Mendez errektoreak, Miguel Vera Artacoz ikasketa-buruak eta Manu de las Fuentes …
Zortzi Eleizbarrutik ondare kultural eta erlijiosoa sustatzeko egitasmoa aurkeztu dabe
Bilboko Eleizbarrutiak eta estatuko beste zazpik "Ibilaldia 4.0 Erdi Arora" egitasmoa aurkeztu deutse Turismo, Industria eta Merkataritza Ministerioaren "Turismo esperientziak" egitarauari. Europar Batasunetik datozan Next Generation funtsetatik ordainduko da. Miloe bat euro eskatu da egitasmoa garatzeko. Ondare kultural erlijiosoa era barri eta eskuragarrian erakutsi gura da, dalako ondare hori bisitatu daienek esperientzia desbardina bizi daien eta, batez be, ondare horren askotariko adierazpenak zergaitik eta zertarako sortu ziran ulertu daien.
Txemi Santamariaren berbaldia, fede-ibilbidean lagun egiteari buruz
Aitak eta amak eta katekesiari lotutako hainbat lagun batu zan atzo arratsaldez Gernikako Andra Mari parrokiako lokaletan Txemi Santamariaren berbaldia entzuteko. Santamaria heziketaren arloko arduradun da LAGUNGO Familia eta banakako terapian espezializatuta dagoan Bilboko Eleizbarrutiko zerbitzuan. Erakunde horrek "laguntza emoten deutse familiei eta norbanakoei terapiaren, biderapenaren, bitartekotzaren eta familiako arazoen tratamentuaren bidez".