Josema Incierte EKO-ACG mobimentuko Eleizbarrutiko presidenteak azaldu dauanez, “jokoez eta dinamikez baliatuz, akonpainamenduaren garrantziaren inguruan gogoeta egin genduan, alderdi biak nabarmenduz: akonpainamendua eskaini besteei eta besteen akonpainamendua onartu”.
Jai egin eben, beraz, alkarregaz bazkaldu, eta egunari amaiera emonez eta Fernando Marcos kontsiliarioa buru zala Eukaristia ospatu. “Eukaristian, ekerrak emon genduzan Jainkoaren eskutik jaso izan doguzan eta jasoten dihardugun gauza on guztiegaitik, besteak beste gure bizitzetan izan dogun akonpainamenduagaitik, Jesusen atzetik jarratizeko aukera emon deuskun akonpainamenduagaitik. Guzti hori ospatu eta eskertu genduan atzoko egunez. Eskerrik asko danori!!!”.