Aintzane Monteverde laguntzeko prest dago “Eleizbarrutiak behar dauanerako”. Jarrera hori erakutsi dau urte luzez, gorputz-eta arima jarriz hainbat zerbitzutan. Esate baterako, Eleizbarrutiko Batzar Nagusirako talde kudeatzailean izan zan eta “Gazteak eta Eleiza” txostenean parte hartu eban. Azken urteotan, San Nikolas zabalik alkarteko presidentea da.
📌Beste emakume biren bizitza txatalak harrapetan martxoaren 8rako.
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) February 14, 2024
📌Retazos de vida de dos de las 8 mujeres que reconocerá la Diócesis el próximo 8 de marzo. Grabando en Algorta y San Antón de Bilbao pic.twitter.com/iS1F5iFpi7
San Nikolas zabalik
2021ean sortuta, alkarte hau arduratzen da lehenengo gazte etorkinak parrokia etxean hartu ebezanetik garatzen diharduen gizarte ekintzaz.
Laster, Abegigune egitasmoa garatzeko darabilezan etxabeak barriztatu egingo dira. Leku horretan beste leku batzuetatik datozan gazteei aholkua eta laguntasuna emoten jake, ezinbesteko izapideak egin daiezan Bizkaian bizitzeko, Besteak beste, gaztelaniazko eskolak be emoten deutsiez.
Aintzanek nabarmentzen dauanez, gizarte alderdiari eustea garrantzitsua da Eleizarentzat eta boluntario lez jarduteko dino