Zapatuan ospatuko dan katekesiko ospakizuna, berezia da, Areatzan, Arratia osoko umeak eta euren familiak batuko diralako.
Mikel Azpeitiaren esanetan, “kontsumismoa hedatuta dagoan gizarte honetan, garrantzitsua da umeei adore emotea datozan egunak beste era batera bizi daiezan”. Helburu horri begira, abadeak gogoetarako lagungarriak prestatu ditu hiru aditz nabarmenduz: gitxitu, aurreztu eta erdibanatu.
Lagungarrion haritik, katekesiko neska-mutikoek hainbat emonaldi prestatu dabe eta euren familiek Gabon-jaian ikusteko aukera izango dabe.
Arratsaldeko bostetan hasiko dan ekitaldian, antzezlan labur bi ikusiko dabez eta ez dira musika eta bertsoak faltako. Jai xumea izango da, baina “Gabonak zentzunez betetea” dau xede, abadearen esanetan.