22-04-2025 Martes, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Arte gotikoaren erakusketa Enkarterriko museoan
22.04.2025

Arte gotikoaren erakusketa Enkarterriko museoan

Avellanedako Batzar-etxean dagoan Enkarterriko museoan datorren domekara arte -apirilak 27- zabalik izango dan erakusketa dago ikusgai. Balio handiko hogeta hamazortzi pieza -erretaula, irudi eta margolanak- batu dabez, Jesus Muñiz Petralanda historialariak XIII eta XVI gizaldien artean Bizkaiko ondarean arrasto esanguratsua itzi dauan gotikoari buruz egin dauan lanaren euskarri eta agerpen lez. 

Apirilaren 27an emongo jako amaiera Supervivientes del medievo. Arte gótico en Las Encartaciones” egitarauari. Jardunaldi berezi honi hasiera emoteko, Rocio Fernandez Amezua zaharbarritzaileak 2024 eta 2025 bitartean zaharbarritu diran azken hiru esklulturak -Lartundoko San Bartolome, Zalduko San Nikolas eta Zalduko Santu ezezaguna- aurkeztuko ditu Enkarterriko museoan.

Gero, Jesus Muñizek Pobeñako Andra Maria, gotikoko Andra Maririk txikiena agertuko dau. Ondoren, Pobeñako San Nikolas eleizara joango dira autobusez, hau da, Andra Maria gizaldi askotan egon zan lekura. Azkenik, paseoan joango dira Muskizeko Sokorruko Andra Maria ermitaraino, “Pubeiaren” -1102an agirietan agertzen zan toponimoa- gainean dagoan 1768ko tenplu barroko hau bisitatzeko. 

Erakusketa Enkarterriko museoan

Ordutegia:

10:00: ENKARTERRIKO MUSEOAN ALKARTU

-Rocio Fernandez Amezuak zaharbarritutako hiru pieza gotikoen aurkezpena

Pobeñako Andra Mariaren eskulturaren aurkezpena, Jesus Muñiz Petralandaren eskutik eta erakusketa bisitatu

BISITA POBEÑAKO SAN NIKOLAS ELEIZARA (MUSKIZ)

BISITA SOKORRUKO ANDRA MARIA ERMITARA (MUSKIZ)

14:30: Buelta Enkarterriko museora

 *Joan-etorriak autobusez egingo dira. Doako ekitaldia.

 *Ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea: hemen