22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Asteburuan, Eleizbarrutian ospatu dan zenbait jarduera
21.11.2022

Asteburuan, Eleizbarrutian ospatu dan zenbait jarduera

Begoñako basilikan bariku arratsaldez egin zan ekitaldian, Bilboko gotzain izan zan eta gaur egun Burgoseko artzapezpiku dan On Mario Izeta Begoñako Kofradiako Ohorezko Anai Nagusi izendatu eben. Gainera, Sestaon sendotzak ospatu ziran, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa norbere egin eta garatzeko irakurketarako hainbat saio egin da, senar-emazteak Eleizbarrutiko Seminarioan alkartu dira eta familia mezak ospatu dira hainbat parrokiatan. Hona hemen jardueretako batzuk:

Sendotzak Sestaon

Asteburuko ekitaldien artean, atzo, domekea, Sestaon izan zan eleizkizuna aitatuko dogu. Bertan, MarisaQuintano Fede-zabalkunde eta Katekesirako Sestao Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak azaldu dauanez, “gure alkartean euren lekua aurkitu daben Nigeriako hiru emakumek urrats handia emon eta Kristau Sarbideko hiru sakramentuak hartu dabez, hau da, Bateoa, Eukaristia eta Sendotza”.

Marisa Quintano eta Jorge Aretxabaleta –honek katekesia ingelesez prestatu dau- izan dira emakumeon laguntzaileak sendontzaraino burutu daben ibilbidean. Quintanok azaldu dauanez, “prestaketa-prozesu gatxa egin dabe eta, azkenean, prestadu dira”. Atzo, “eurentzat eta hartu dituan PBarentzat hain garrantzitsua zan egunean”, alkartearen laguntza izan dabe.

Beste alde batetik, nabarmentzekoa da ospakizunean buru izan zan On Joseba Segura gotzainak lau hizkuntza erabili ebazala: gaztelania, euskera, ingelesa eta edo (emakume nigeriarren hizkuntza).

On Mario Izeta gotzaina, Begoñako Kofradiako Ohorezko Anai Nagusi

Begoñako basilikan egin zan ekitaldia be nabarmentzekoa da, izan be, dominak ezarri eutsiezan kofradiakide barriei.

Ekitaldi berean, gaur egun Burgoseko artzapezpiku dan eta Bilboko aurreko gotzaina izan zan On Mario Izeta Begoñako Kofradiako Ohorezko Anai Nagusi izendatu eben. Ospakizuna osorik, hemen.

EEEa nork bere egiteko irakurketa kulturarteko eta HOACeko taldeetan

Dakigunez, askotariko taldeetan Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa egiten dihardue. Asteburu honetan, kulturarteko taldeak batu dira helburu horregaz.

Beste alde batetik HOAC mobimentuko Alde Zaharreko taldeak bere Batzar Nagusia prestatzeko materialak landu ebazan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa nork bere egiteko irakuketagaz zehaztuz.

Senar-emazteen batzarra Bilboko Seminarioan

Aitatu doguzan jarduerez gainera, zapatuz, 30 senar-emazte batu ziran Eleizbarrutiko Seminarioan “ezkontideen maitasuna” topaketan parte hartzeko.

Familia mezak Durango eta Arratian

Alex Alonso lurraldeko bikarioa buru zala Durangoko Andra Mari basilikan ospatu zan kurtsoko lehenengo familia mezaren irudiak be jasoten dira barri honetan.

Beste familia meza bi be ospatu dira, Artean, Mikel Azpeitia buru, eta Gernikako San Bartolomen, Jose Mari Kortazar lurraldeko bikarioa buru.

Eleizbarrutiko asteko barriak
Familia meza Artean
Familia meza Gernikako San Bartolome parrokian
Familia meza Gernikako San Bartolome parrokian

Asteburuko barriak Eleizbarrutian

Sendotzak Sestaon