“Grito africano”
Asteburu hau be ekitaldiz beteta egon da: Barikuz, San Ignacio Pastoral Barrutiko (PB) kristau alkarteak antolatuta, Ziprien Melebik idatzi dauan “Grito africano” liburuaren aurkezpena eta berbaldia antolatu eban eta saioa Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatu zan. Amaieran adierazo ebenez, “San Inazio Pastoral Barrutiko alkartea harro dago GRITO AFRICANO berbaldia arreta eta atsegin handiz prestatzeagaitik eta afrikar garrasia gure inguruan entzutera emoteagaitik. Afrikari buruzko egia adierazo, ulertu eta batera jarri behar dogu zuzentasuna nagusituko dan kontinente barria erne daiten. Eskerrik azko, Zipri!”.
Eleizbarrutiko ordezkaritza ‘Heziketa eta Eleiza’ biltzarrean, Madrilen
Gehiago jakiteko: hemen
“Sinodo-seneko alkarteak eratuz”
Zapatuz, heziketa-saioa ospatu zan II. bikaritzan, Esther Crespo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) kidearen eskutik. Besteak beste, Balmaseda, Zalla, Aranguren, Gueñes, Sodupe, La Cuadra, Galdames eta Turtziozeko partaideak batu ziran.
Juanjo Elezkanoren diskoaren aurkezpena, Bermeon
Juanjo Elezkano abade, musikagile eta abeslariak “Txori kantari” diskoaaurkeztu barri dau. Abenduan aurkeztu zan Durangoko Azokan.
Urtarrilaren 26an, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian aurkeztu eban eta joan dan barikuz, otsailak 23, Bermeo bere jaioterrian.
On Joseba Segura gotzainak bisita egin deutse Zaldibarko katekesiko umeei.
Omenaldia Jesus Arrien abadeari, Kanalan.
Gehiago jakiteko: hemen